Fernando el Católico y los falsarios de la historia

Victor Pradera autore eta politikari nafarraren saiakera (1922), 1512an Nafarroa Gaztelan zilegitasunez eta bere gogoz sartu zela frogatzen ahalegintzen dena

Fernando el Católico y los falsarios de la historia Víctor Pradera iruindar politikari eta historialariak idatzitako saiakera da. Liburuaren helburu nagusia zen Exigit Contumacium buldaren egiazkotasuna azaltzea.

Fernando el Católico y los falsarios de la historia
Jatorria
Egilea(k)Víctor Pradera
Argitaratze-data1925
IzenburuaFernando el Católico y los falsarios de la historia
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzagaztelania

Bulda horrek, 1512ko Nafarroaren okupazioaren ondoren emanak, Nafarroako errege-erreginak eskumikatu zituen, eta zilegi egin zuen Elizaren begietara Nafarroako tronuan Fernando II.a Aragoikoa paratzea. Historialari gehienen ustetan, Fernando Katolikoak faltsututako bulda bada ere, Pradera florentziar eta gregoriotar egutegiaren arteko ezberdintasunez konponbidea aurkitzen saiatu zen.

Gainera, Tuteran aurkitutako eskutitz batzuetan eta beaumontarren eta Fernando Katolikoaren arteko itun sekretuan oinarritu zituen bere azalpenak. Era horretan, Nafarroako konkista eta Espainiako batasuna defendatu nahi zituen. Lehendabizikoz, Madrilen 1925ean eta, gero, Bilbon 2003an argitaratu zuten.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu