Jada 11 urte zituela bera bizi zen 8 solairuko garaiera zuen etxebizitza bakarka eskalatzeko gaitasun erakusgarria erakutsi zuen, hori egiteko arrazoia, bere etxebizitzaren barnean giltzak ahaztuta utzi izana izan zen.
Urte batzuk beranduago, Frantziako hainbat eraikin eskalatu ondoren, 2002anVenezuelako telebistak Caracas hiriburuko eraikin garaienetako bat eskalatzeko proposamena luzatu zion: Torre Este de Parque Central delakoa, helburu hau lortzeko Spiderman superheroiaren jantzi bat eman zioten. Ordutik aurrera The French Spiderman ("Frantziar Armiarma") ezizena ipini zioten, handik aurrera Marvel komiki argitaletxeko superheroi horren jantzia hainbat alditan erabiltzen jarraitu baitu.
2005ko elkarrizketa batean, Alain Robertek zioenez, bere bizitza osoan zazpi alditan erori omen zen. Erorketa hauetako larriena 1992koirailean jazo zelarik.
1982kourtarrilaren 29an, 20 urte zituela, entrenamendu batean errapela egiten ari zela, bere lotura eta sokak huts egin eta 15 metroko garaieratik erori zen. Horren ondorioz, besaurre, ukalondo, pelbis, eskumutur, orpo eta sudurraren haustura jasan zuen. Esku eta ukalondoetan ebakuntzak pairatu zituen, ukalondoa trokatu eta nerbioa kaltetu baizitzaion, erabat paralizatua gelditu zelarik. Burmuinean edema bat ere jasan zuen, bai eta bertigo kronikoa garatu ere. Medikuek berriz eskalatzeko zaila izango zuela aipatu zioten. Halere, sei hilabete geroago, jada eskalatzeari berrekin zion.
1993an bere ikasle batzuei eskalatzen ari zirela igotzeko heuren hanketan fidatzen irakasten ari zela 8 metroko garaieratik erori zen. Ibilbide erraz batetan eskuak bere bizkar atzean zituela zihoan, baina oreka galdu eta buruz behera erori zen, ondorioz bi eskumuturrak hautsi zituen. Koman egon eta ospitalean bi hilabetez egon zen.
2004an elkarrizketa batetan zehar kazetariek berari argazki bat ateratzeko asmoz zeudela trafiko semaforo batetara igotzen ari zela 2 metroko garaieratik erori zen. Bi ukalondoen gainean lurrartu eta sendatzeko berrogei puntu eman zizkioten. Halere, hilabete eskasera, orduko munduko etxeorratzik garaiena zen Taipei 101 eraikina eskalatu zuen.
Bere eskaladak burutu aurretik horrelako ekintzak gauzatu ahal izateko eraikinetako jabeei baimena eskatzea oso gutxitan egin izan duen gauza izan da, honen poliziaren partehartzea eta berarekiko hedabideen eragin mediatikoa ekarri izan duelarik. Eskalada hauek baimenik gabe burutu izan ezkero, herrialde bakoitzeko agintariek eskalatzailearen atxiloketa eta ondorengo diru isuna dakarte.