La Défense Arkua
La Défense Arkua (frantsesez Arche de la Défense edota Grande Arche de la Fraternité) Frantziako Paris hiriburutik hurbil dagoen Puteaux udalerrian kokatzen den monumentu bat da, hain zuzen ere, La Défense barrutian kokatzen da.
La Défense Arkua | |
---|---|
Arche de la Défense | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Senako Gainak |
Finantza barrutia | La Défense |
Kokapen fisikoa | La Défense |
Koordenatuak | 48°53′34″N 2°14′09″E / 48.8928°N 2.235831°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1989 |
Inaugurazioa | 1989ko uztailaren 14a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Johan Otto von Spreckelsen Erik Reitzel (en) |
Dimentsioak | 110,9 () × 107,9 () × 112 () m |
Ondarea | |
Historia
aldatuOtto von Spreckelsen daniar arkitektoak diseinatu zuen, 1989ko uztailean inauguratua izan zelarik.
Eraikina
aldatuGrande Arche arkuko kubo hutsak 35 solairu ditu. Ia perfektua den hiperkubo bat da, zabaleraz 108 metro, garaieraz 110 metro eta sakoneraz 112 metro ditu. Bere 300.000 tonak bi zutabeen gainean ezarrita doaz. Zutabe eta megaegituraren artean dardarak eta dimentsio aldaketak absorbitzen dituzten neoprenozko bi plaka kokatzen dira. Hormigoi aurretentsatutako hagek 70 metroko luzera dute eta hektarea bateko teilatua jasaten dute. 110 metroko garaieran milimetrotako zehaztasunez ezarriak izan ziren.
Kanpoaldeko aurpegiak 5 milimetrotako lodiera duten beirazko 2.800 panel ilunez estalirik doaz, deformoazio optikoak eta haize bolada indartsuak sahiezteko asmoz jarriak daude. Barnealdeko aurpegiak Carrarako marmol zuriz eta granito grisez estalirik doaz.
Arkua barnealdetik
aldatuEraikinaren zatirik garaienak hitzaldi areto bat, informatika museo bat eta La Défense barrutia eta Paris hiriko mendebaldea ikus daitezkeen behatoki bat du.
Instalakuntzak jendeari irekiak daude eta hauetara arkuaren zati hutsean topa daitezkeen beirazko igogailuz bertaratu daiteke.
Bi hormek gobernuaren bulegoak dauzkate.
Iruditegia
aldatu-
La Défense Arkua urrutitik ikusita.
-
Gauez.
-
Iluntzean urrutira.
-
Eguberrietako apaindua.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- La Défense Arkuaren webgune ofiziala (eleanitza)