Empire State eraikina




Empire State eraikina (ingelesez Empire State Building) New York hiriko etxe orratz bat da, Art Déco estilokoa eta Bosgarren Etorbidean kokatuta. Azken solairuko garaiera 380 m da, baina guztira 443,2 m da, antena barne. Bere izena New York Estatuaren ezizenetik dator (Empire State, “Inperio Estatua”). Munduko eraikinik garaiena izan zen berrogei urtez, 1931n amaitu zenetik 1971ra arte, urte horretan amaitu baitzen World Trade Center multzoko iparraldeko dorrearen eraikuntza. Gaur egun (2019), New Yorkeko zazpigarren eraikin garaiena da, One World Trade Center, Central Park Tower, 111 West 57th Street, One Vanderbilt, 432 Park Avenue eta 30 Hudson Yards eraikinen ondoren[1].

Empire State eraikina
Logo of the National Register of Historic Places.jpg AEBko Gune Historikoa
Seven Wonders of the Modern World
Empire State Building from the Top of the Rock.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York (estatua)
Hiri global New York
BoroughManhattan
Koordenatuak 40° 44′ 54″ N, 73° 59′ 07″ W / 40.7483°N,73.9853°W / 40.7483; -73.9853Koordenatuak: 40° 44′ 54″ N, 73° 59′ 07″ W / 40.7483°N,73.9853°W / 40.7483; -73.9853
Historia eta erabilera
Eraikuntza1930eko martxoaren 17a - 1931ko apirilaren 11
Lehen harria 1930eko urtarrilaren 22a
Inaugurazioa 1931ko maiatzaren 1a
Abiazio-istripua 1945eko uztailaren 28a
Inaugurazioa1931ko maiatzaren 1a
Jabea Empire State Realty Trust (en) Itzuli
Izenaren jatorria Empire State (en) Itzuli
Erabilera Bulegoa
Arkitektura
Arkitektoa Shreve, Lamb & Harmon (en) Itzuli
Egitura ingeniaritza Homer G. Balcom (en) Itzuli
Materiala(k) altzairua, kareharria, adreilua eta zementua
Estiloa Art Déco arkitektura
Garaiera 1.457 ft
1.500 ft
Solairuak 102
Lurrazpian 1
Azalera 2.248.355 ft²
Igogailuak 73
Ondarea
AEBko Gune Historikoa 82001192
Webgune ofiziala

Empire State Building New Yorkeko zerumarrako eraikin bereizgarria da, eta hiriko ikur nagusietakoa Askatasunaren Estatuarekin batera. Gainera, film eta telebistan sarri agertu da, ezagunena ziri asko 1933ko King Kong delarik, non gorila erraldoi bat gailurrera igotzen den jarraitzaile eta hegazkinetatik ihesi. Beste hainbat film eta telebista saio ezagutzen ugaritan agertu da, hala nola How I Met Your Mother, Friends, Sex and the City eta Gossip Girl.

HistoriaAldatu

Empire State Building eraikinak betetzen duen orubea John Thomsonen etxalde bezala garatu zen lehen aldiz XVIII. mendearen amaieran. Garai hartan, errekasto bat zihoan leku osoan zehar, Sunfish Pond tokian itsasoratuz, bertatik etxadi batera. Geroago, Waldorf-Astoria hotelak hartu zuen tokia XIX. mendearen amaieran, eta New Yorkar eliteko "Laurehun" delakoek maiz erabili zuten.

EraikuntzaAldatu

Empire State eraikina William F. Lamb arkitektoak diseinatu zuen, Shreve, Lamb eta Harmon arkitektura estudioko bazkideak. Eraikinaren marrazkiak bi astetan bakarrik egin zituzten, aurreko proiektu batzuetan oinarritu baitziren, hala nola Reynolds eraikinean (Winston-Salem, Ipar Carolina) eta Carew Dorrean (Cincinnati, Ohio).

Indusketa lanak 1930eko urtarrilaren 22an hasi ziren, eta eraikina bera sinbolikoki martxoaren 17an hasi (San Patrizio egunean). Proiektuan 3400 langile arte parte hartu zuten aldi berean, gehienak italiar eta irlandar etorkinak[2], eta burdinan adituak ziren ehunka Mohawk langileak Montrealetik gertu dagoen Kahnawake erreserbakoak[2][3].

 
Langile bat habeak buloitzen (Chrysler Building atzealdean ikusten da).

Zifra ofizialen arabera, bost langile hil ziren eraikuntza lanetan ari zirela.

Proiektuaren aurrekontua guztira, orubea barne, 40.948.900 $ zen, baina 1929ko kraxagatik, amaierako gastua 24.718.000 $ baino ez zen izan, hau da, aurrekonturen erdia baino apur bat gehixea[4].

IrekieraAldatu

Eraikina modu berezian inauguratu zen 1931ko maiatzaren 1ean: une hartako Estatu Batuetako Presidenteak (Herbert Hoover-ek) Washingtondik piztu zituen eraikinaren argiak botoi bat sakatuz.

Eraikinaren irekiera Estatu Batuetako Depresio Handiarekin batera gertatu zen, eta ondorioz bere bulegoen zati handi bat ez zen okupatu. Abian jarri zen lehen urtean, behaketa plataformak bi milioi dolar inguru balio izan zuen, bai diruak, bai haren jabeek urte horretako alokairuagatik jaso zuten. Maizter faltagatik, New Yorkeko jendeak eraikuntzari iseka egiten zion eta goitizen gaitzesgarria eman: Empty State Building (Empty, "hutsik")[5]. Eraikina ez zen errentagarria izan 1950 arte.

Aireontzi geltokiaAldatu

Eraikinaren jatorrizko ezaugarri bereizgarrietako bat izan zen gailurreko mastan zepelin aireontzientzako amarraleku eta geltokia[6]. Jatorrian, 102. solairua zepelinentzako lurreratze-plataforma gisa diseinatu zen. Igogailu espezifiko bat zegoen 86 eta 102 pisuen artean, bidaiarien garraiorako. Hala ere, ideia ez zen oso praktikoa izan eta are arriskutsua, aireontziekin saiakera batzuk egin ondoren, eraikuntzaren tamainak berak eragindako mugimendu handien ondorioz. Emisio-dorre handi bat gehitu zitzaion orratzaren goialdeari 1953an[7][6].

Hegazkin talkaAldatu

 
Hegazkina fatxadaren kontra

1945eko uztailaren 28an, larunbata, B-25 Mitchell bonbaketari batek, laino lo du artean William F. Smith Jr. koronelordeak pilotatua, Empire State eraikinaren ipar aldean jo zuen, 79 eta 80 pisuen artean[8]. Hegazkinaren motorretako batek eraikina zeharkatu zuen talkaren kontrako aldetik irten arte, eta hurrengo etxe-saileko eraikin baten teilatura erori zen, teilatupe bat suntsituz eta sutea eraginez. Beste motorra eta lurreratze trenaren zati bat igogailu baten zulotik erori ziren. Sua 40 minutuan itzali zuten. Hamalau pertsona hil ziren gertakarian[9][10].

EzaugarriakAldatu

Gaur egungo etxe orratz askok ez bezala, Empire State Buildingek nahiko fatxada klasikoa du, eta oso itxura ohikoa, Art Déco estilo zurrun eta soilean, bihurgunerik gabekoan. 33. eta 34. kaleetan dauden altzairuzko bi hegazpeek atarira daramate, non igogailuak dauden. Atariak, hiru solairuko garaiera du, eta aluminiozko erliebe bat, eraikina antenarik gabe irudikatzen duena (antena orratzari gehitu zitzaion 1952an). Oso modu aberatsean apaindua, batez ere marmolez (Bois Jourdan marmola barne[11]), Empire State Buildingaren ataria Chrysler eraikinarenaren nahiko antzekoa da.

Empire State Building 381 m garai da 102 solairuaren mailan, eta mastaren 62 metroak kontuan hartuta 443 metrora iristen da guztira. Aire zabaleko estalkia eta behaketa-plataforma eta oroigarri-denda ditu 86. solairuan.

100 solairu baino gehiago izan zituen lehen eraikina izan zen. 6.500 leiho eta 73 igogailu ditu, eta kalearen mailatik 102. solairuraino 1.860 harmaila daude. Igogailu bakoitzean minutu bat baino gutxiago behar da 80. solairura iristeko. Oinarriak 8.094 m2 inguru ditu. 1.000 negozio ditu eta bere posta-kodea dauka. 257.211 m2ko azalera du guztira, horietatik 200.500 m2 bulego. 2007tik, gutxi gorabehera 21.000 langilek lan egiten dute bertan egunero, eta, beraz, Ameriketako bigarren bulego-konplexurik handiena da, Pentagonoaren ondoren. 113 km hodi ditu, 760 km kable elektriko eta 9.000 txorrota inguru. Behe-presioko lurrunaren bidez berotzen da, nahiz eta garaiera handia izan, eraikinak 14 eta 21 kPa arteko lurrun-presioa baino ez du behar berokuntzarako. Gutxi gorabehera 370.000 tona pisatzen ditu.

Jatorrian, eraikinak 64 igogailu zituen erdigunean; gaur egun, 73 ditu guztira, zerbitzukoak barne.

BarnealdeaAldatu

Empire State Building izan zen 100 pisu baino gehiago izan zituen lehen eraikina. 6514 leiho eta 73 igogailu ditu, eta guztira 257.211 metro karratuko azalera, bere oinarriak 1 hektarea estaliz. Bere jatorrizko igogailuak, 64 guztira, Otis konpainiak eraiki zituen, eraikinaren erdigunean zeudenak, garaiera ezberdinetara iritsiz. Distantziarik luzeena hartzen duena, ataritik 80. solairuraino doa. Jatorrizko eraikuntzaren arabera, 4 igogailu express zeuden, sarreratik 80. solairuraino zihoazenak, eta tarteko atsedenaldiak zeuden. Beste 60 igogailuek goiko solairuekin lotzen zituzten atsedenaldi horiek. 64 igogailu horietatik, 58 erabilera publikokoak ziren (4 igogailu express-ak eta 54 tokikoak), eta 8 karga-igogailu gisa erabil zitezkeen, materiala igo eta jaisteko. Igogailuak 366 metro minutuko abiaduran mugitzeko diseinatu ziren. Eraikina eraiki bitartean, abiadura, legez, 213 metro minutukora mugatuta zegoen, muga hori, eraikina ireki eta gutxira ezabatuz. Beste igogailu batzuek, 80. solairua, gainetik zeuden 6ekin lotzen dute. Igogailuek mekanikoki funtzionatzen zuten 2011ra arte, 550 milioi dolarreko kostua izan zuen eraikinaren zaharberritze batean igogailu digitalengatik ordezkatu zirenean. Orain, Empire State eraikinak 73 ditu guztira, zerbitzu igogailuak barne.

Zerbitzuek eraikinaren erdiko zuloa erabiltzen dute. 6 eta 86 mailen arteko solairu bakoitzean, erdiko zuloa 4 aldeetan korridore batez inguratuta dago. Eraikinaren zehaztapenen arabera, bulego guneak inguratzen du korridorea, 8,5 metroko zabalerarekin. Solairu bakoitzak, zeharkatzen duten 210 zutabe ditu, egonkortasuna emanez, solairuetako espazioa asko mugatzen dutenak. Hala ere, eraikinean zeramikazko eta harrizko materialak erlatiboki gutxi erabiltzeak espazioa hobeto erabiltzea ahalbidetzen du, harriaren erabileran 1:200 erlazioarekin, beste eraikin batzuetan erabilitako 1:50 erabilerarekin alderatuta.

AtariaAldatu

Atari nagusira Bosgarren Etorbidetik sartzen da, eraikinaren ekialdean, ate bikoitzarekin ate birakari pare baten artean. Sarrera bakoitzaren gainean brontzezko irudi bat dago, eraikina egiteko erabilitako hiru lanbideetako bat irudikatzen duena: elektrizitatea, igeltserotza eta berokuntza. Atariak marmolezko 2 maila ditu, goialdean marmol argiago bat erakusleihoen garaieraraino eta ilunago bat behealderako. Harlauzez osatutako patroi bat dago terrazo motako lurrean, ekialdeko sarreratik aluminiozko erliebera doana mendebaldean. Atariak, hiru garaierako kapera itxura du, 33 eta 34 kaleen paraleloan doana, eta erakusleihoak ditu bai iparraldean, bai hegoaldean. Erakusleiho hauek marko batzuk dituzte, alboak marmol ilunez eginak direlarik, eta gainetik marmolean grabatutako ildaska bat. Egun, atarira sartzean segurtasun-kontrola dago.

Atariaren mendebaldean, etxe-orratzaren aluminiozko behe-erliebe bat dago, jatorrian eraiki zen bezala (antena gabe), ongietorri bezala eraikia. Eraikinaren inguruan, atzetik datozen aluminiozko eguzki-izpiak daude, eraikin beretik datozen aluminiozko izpiekin nahasten direnak. Atzealdean, New York estatuaren mapa bat dago, eraikinaren kokapena "medailoi" batekin markatua hego-ekialdeko zatian. Iparrorratz bat eskuin behealdean dago, eta dorrearen sustatzaile nagusien plaka bat ezkerreko behealdean.

MaterialakAldatu

Material ugari erabili ziren eraikuntzan. Egitura nagusia altzairuzko habeek osatzen dute, 6.000 tona altzairuz eta hormigoi kopuru handiz osatua. 10 milioi adreilu eta 200.000 tona harri[12] (granitoa eta kareharria) erabili ziren, horietatik 8.485 m3 kareharri fatxadetan. Barruan, Rosa Famosa marmolezko 929 m2 harlauza eta Hauteville-Lompnes marmolezko 27.871 m2 erabili ziren korridore, igogailu eta lehen solairuetan. Aluminioa ere erabili zen, bai barruan eta bai kanpoan[13].

ArgiztapenaAldatu

Hona henen Empire State eraikineko argi nagusiak, egutegiko ekitaldi ezberdinekin lotuta. Taula hau, ordea, ez da osoa, etxe orratzaren argiztapen guztiak ez baititu hartzen. Gainera, taulako kolore bakoitza gertaera garrantzitsuenari lotuta dago, litekeena baita kolore bakar bat ekitaldi askorekin lotuta egotea, adibidez urdinarekin[14]. Argiztapen hauek 1976 eta 2012 artean erabili izan dira, kolore eta efektu aukerak biderkatzen dituen gailu berria instalatu zen arte. Argiztapenen egutegia Empire State Building webgune ofizialean argitaratzen da[15].

 
Berdez.
 
Gorriz eta berdez
Kolorea(k) Ospakizuna
Urdina Memorial Day
Urdin-zuria Greziako independentzia eguna eta Nazio Batuen eguna
Urdina, zubia eta Urdina Israelgo independentzia eguna
Urdina, zubia eta gorria Bastille day (uztailak 14, Frantziako Jaiegun Nazionala)
Horia eta zuria Udaberria eta Pazkoa
Morea eta zuria Harrotasun eguna
Beltza, horia eta gorria Alemaniaren bateratzearen eguna
Argi gabe Arte gabelous eta HIESaren aurkako eguna
Morea eta zuria Alzheimerraren aurkako borrokaren eguna
Arrosa eta zuria Bularreko minbiziaren aurkako borrokaren eguna
Gorria San Balendin
Zuria-gorria Gurutze gorria
Gorria, zuria eta berdea Columbus Day
Urdin-gorria Haurren eskubideen eta gurasoen eguna
Gorria eta/edo Urdina Election Day (urdin-gorria hauteskundeen bitartean, gero urdina demokratek irabazten badute eta gorria errepublikarrek)
Hori-gorria Udazkena
Gorria, horia eta berdea Portugalen eguna
Gorria, beltza eta berdea Martin Luther King Jr. eguna
Berde-gorria Urtezahar eguna
Berdea San Patrizio eguna, Palestinaren eguna
Berdea, zuria eta laranja Indiako independentzia eguna.

ArgazkiakAldatu

Ikuspegi panoramikoa 360 gradutan 86. solairuko behatokitik (2006)

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Tallest buildings in New York. CTBUH.
  2. a b Willis, Carol; Friedman, Donald. (1998). Building the Empire State. W.W. Norton ISBN 978-0-393-73030-2.
  3. Weitzman, D.. (2014). Skywalkers: Mohawk Ironworkers Build the City. Roaring Brook Press, 85, 87–88 or. ISBN 978-1-4668-6981-3.
  4. Eraikuntzaren xehetasunak.
  5. (Ingelesez) NYT Travel: Empire State Building. .
  6. a b (Ingelesez) Shanor, Rebecca Read. (1995). The Encyclopedia of New York City. New Haven, CT & London & New York: Yale University Press & The New-York Historical Society, 1208-1209 or..
  7. (Ingelesez) Goldman, Jonathan. (1980). The Empire State Building Book. New York: St. Martin's Press, 44 or..
  8. (Ingelesez) 750th Squadron 457th Bombardment Group: Officers - 1943 to 1945. .
  9. (Ingelesez) Empire State Building Withstood Airplane Impact. TMS.
  10. (Ingelesez) Plane Hits Building – Woman Survives 75-Story Fall. Elevator-World.
  11. (Frantsesez) Marbrek. (2017). Les histoires de la nature. .
  12. (Frantsesez) Will Jones, New York, Paris, Maxi-Livres, 2004, ISBN 2743451378, 14 or.
  13. « Facts and Trivia », Ezaugarriak.
  14. Tower Lights, Empire State Building webgune ofiziala (2007-02-11).
  15. Calendrier des illuminations (en).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu



Aurrekoa
Chrysler Building
Ameriketako Estatu Batuetako eraikinik garaiena
1931 - 1972
Ondorengoa
World Trade Center
Aurrekoa
Chrysler Building
Munduko eraikinik garaiena
1931 - 1972
Ondorengoa
World Trade Center
Aurrekoa
Chrysler Building
New Yorkeko eraikinik garaiena
1931 - 1972 eta 2001 - 2014
Ondorengoa
One World Trade Center