Borneo
Borneo[1] munduko hirugarren uharterik handiena da, Groenlandia eta Ginea Berria ondoren, 743.330 km2-ko azalerarekin, Insulindia uhartedian kokatua. 16 milioi pertsona bizi ziren guztira 2000. urtean.
Borneo | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena |
Mount Kinabalu (en) ![]() |
Luzera | 1.366 km |
Zabalera | 1.026 km |
Azalera | 748.168 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 1° N, 114° E / 1°N,114°EKoordenatuak: 1° N, 114° E / 1°N,114°E |
Honen parte da | Malaysiar uhartedia |
Estatu burujabea | Indonesia, Malaysia eta Brunei |
Ur-gorputza |
Ozeano Barea Suluko itsasoa Hegoaldeko Txinako itsasoa Javako itsasoa Zelebes itsasoa Makassar itsasartea |
Leku geografikoa | Hego-ekialdeko Asia |
Asiako hego-ekialdean kokatuta, lurralde hau administratiboki hiru herrialdetan banaturik dago: Alde batetik, Indonesiak zati handiena hartzen du (Kalimantan), hegoaldeko bi herenak hain zuzen ere. Bestetik, Malaysiak ipar-mendebaldeko herena hartzen du ia osorik (Ekialdeko Malaysia), erdialdean zatitxoa baino ez utziz Brunei herrialde txikiari.
GeografiaAldatu
Muga hauek ditu: iparraldean Hegoaldeko Txinako itsasoa, ipar-ekialdean Celebesko itsasoa, Makassar itsasartea ekialdean, Javako itsasoa hegoaldean, eta Karimata itsasartea hego-mendebalean. Borneo uhartea oso menditsua da eta Kinabalu (4.095 m) da mendirik altuena, uhartearen iparraldeko muturrean kokatutakoa.
Oihan sarri batek ia uharte osoa estaltzen du. Borneoko zenbait eremu ikertu gabe daude oraindik. Oihan ezezagun honetan, Barito, Kapuas eta Mahakan ibaietan zehar, jatorriz Indonesiakoa den jendea bizi da; Dayak herria, hain zuzen.
Ibaiei dagokienez, Kapuas (1.143 km), Mahakam (980 km), Barito (880 km) eta Rajang (563 km) luzeenak dira.
Borneo, politikoki, hiru estatutan banaturik dago: iparraldea (Sabah eta Sarawak) Malaysiakoa da; Brunei (kolonia ingelesa); gainerakoa (Kalimatan) Indonesiakoa da. 6.887.000 biztanle. Hiri nagusia Bandjarmasin da. Beste hiri garrantzitsuak Balikpapan, Brunei, Kota Kinabalu, Kuching eta Pontianak dira.
HistoriaAldatu
Europarrak XVI. mendean kokatu ziren Borneoko kostaldean. Holandarren, espainiarren eta ingelesen helburua izan zen uhartearen jabe egitea. Japoniarrek Kalimantan (Borneo holandar zaharra) hartu zuten 1942. eta 1945. urteetan zehar, egun Indonesiaren zati bat dena. Iparraldeko Borneo zaharra (egungo Sabah) eta Sarawak estatua Malaysiari lotu zitzaizkion 1963. urtean. Brunei sultanatua ingelesen mende dago.
EkonomiaAldatu
Dayak herrian erretako eremuen gaineko nekazaritza erabiltzen du, ladang izeneko teknikaz. Nekazari herria da: arroza, tabakoa eta piperra ekialdean eta hevea iparraldean. Petrolio baliabideak ez daude oso ustiatuak (petrolio putzuak Tarakan eta Banjun eta petrolio findegia Balikpapanen). Kalitate eskaseko ikatza du, gero eta garrantzi gutxiago duena.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. Noiz kontsultatua: 2013-02-10.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) "Borneoko bihotza", oihan erreserba
- (Ingelesez) Borneoko inguruneari buruz