Ireki menu nagusia

Tour Maine-Montparnasse delakoa, Tour Montparnasse (Montparnasse dorrea) bezala ezaguna, Parisen dagoen etxe orratz da, 33 avenue de Maine helbidean (14. barrutia). Roger Saubot arkitektoak eraiki zuen eta gaur egun Frantziako etxe orratz] handiena da, 210 metroko altuerarekin.

Tour Montparnasse
Tour Montparnasse.JPG
Kokapena
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Île-de-France
MetropoleParis Handiko metropolia
HiriaParis
Municipal arrondissementParisko 15. barrutia
Helbidea avenue du Maine Itzuli , 33
Koordenatuak 48° 50′ 32″ N, 2° 19′ 19″ E / 48.84211°N,2.32198°E / 48.84211; 2.32198Koordenatuak: 48° 50′ 32″ N, 2° 19′ 19″ E / 48.84211°N,2.32198°E / 48.84211; 2.32198
Historia eta erabilera
Eraikuntza1969 - 1973
Erabilera Bulegoa
Erabiltzailea Mutuelle Générale de l'Éducation Nationale Itzuli
Q11390177 Itzuli urtarrila 2008
Eramet Itzuli
Amundi Itzuli
AXA
Morgan Stanley Itzuli
Al Jazeera
Embassy of The Netherlands, Paris Itzuli
MMA Itzuli
Audencia Itzuli
Supinfo Itzuli
Arkitektura
Arkitektoa Eugène Beaudouin Itzuli
Urbain Cassan Itzuli
Jean Saubot Itzuli
Louis de Hoÿm de Marien Itzuli
Kolorea ██ dark brown Itzuli
Garaiera 210 m
Solairuak 60
Igogailuak 25
Webgune ofiziala

La Défensen dagoen AXA dorrearen zaharberritzeak postu hori kenduko zion 2010. urtearen amaieran.

Historia eta deskribapenaAldatu

1969 eta 1972 bitartean eraiki zen, antzinako Montparnasse geltokia egon zen tokian eta 1973an inauguratua izan zen. Egungo Montparnasse geltokia dorrearen parean dago, pixka bat hegoalderago. Montparnasse dorreak 210 metroko altuera du eta 59 solairu ditu (terraza bera barne). Jatetxe batek hartzen du 56. solairua. Terrazako eskutokiak bi minututan desmunta daitezke helikopteroek lur hartu dezaketen plataforma bihurtzeko. Bulegoek 52 solairu hartzen dituzte, 90.000 metro karratuko hedadurarekin. Bataz beste bertan 5.000 pertsonek lan egiten dute.

56. solairutik eta terrazatik (biak publikoarentzako irekiak) ikus daitekeen ikuspegiak dorre hau urtero 600.000 bisitari jasotzen dituen atrakzio turistiko bihurtzen dute.

Montparnasse dorrea merkatari gune bat, Lafayette Galerietako denda bat eta beste dorre txikiago batzuk hartzen dituen eraikuntza multzo baten barnean dago.

Dorrearen toki batzuetan, batez ere 15., 42., 57. eta 58. solairuetan amiantoaren presentzia zegoela 2005eko martxoan adierazi zen. Kutsadura hau kontu handiz garbitu behar da, bertan dauden osasunarentzako dagoen arrisku larriagatik.

 
Parisko ikuspegia dorreko gailurretik.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tour Montparnasse  


Aurrekoa
Tour Les Poissons
Frantziako etxe orratzik garaiena
1972tik - 2009ra
Ondorengoa
Tour First
Aurrekoa
Tour du Midi
Europar Batasuneko etxe orratzik garaiena
1972tik - 1990era
Ondorengoa
Messeturm