Akitaniera
Akitaniera[1] Pirinioen bi aldeetan mintzatu zen hizkuntza hil bat da.
Akitaniera | |
---|---|
![]() UMMESAHAR inskripzioa duen hilarria. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Akitania eta Tarraco |
Eskualdea | Pirinioen ekialdea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 |
xaq |
Glottolog | baliorik ez |
Aztarna arkeologiko, toponimiko eta historikoek erakusten dute euskal hizkuntza bat edo batzuk izan zirela edo, zuzenean, euskararen aurrekaria izan zela.[2] Geratu diren arrasto nagusiak Antzinako Erromako sasoiko hilarrietan, estelatan zein jainko-jainkosei eskainitako inskripzioetan daude. Hor, latinez idatzitako testuen baitan, 400 bat pertsona-izen eta jainko eta jainkosen 70 bat izen ageri dira.
Erromatarren konkistaren aurretik hitz egiten zen eta Goi Erdi Arora arte iraun zuen.
Pertsonen eta jainko-jainkosen izenakAldatu
Akitanierazko izenak dituzten aztarnak Pirinioen iparraldean zein hegoaldean aurkitu dira.
Iparraldean, Novempopulania (Akitania) erromatar probintzian 400 antroponimo (pertsona izen) eta 40 teonimo (jainko- eta jainkosa-izen) aurkitu dira:
- Antroponimoak: Belexeia, Lavrco, Borsei, Andereseni, Nescato, Cissonbonnis, Sembecconi, Gerexo, Bihossi, Talsconis, Halscotarris...
- Teonimoak: Baigorixo, Ilunno, Arixoni, Artahe, Ilurberrixo, Astoiluno, Haravsoni, Leherenno, Herauscorritsehe, Itsacurrinne, Erditse...
Hegoaldean, egungo Nafarroa, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Errioxan, Aragoin eta Sorian[3]:
- Antroponimoak: Sesenco, Ummesahar, Ederetta, Serhuhoris, Dusanharis, Abisunhar, Belsco, Beltesonis, Onse, Onso, Iluna, Tticia, Lutbelscottio...
- Teonimoak: Larrahe, Loxa / Losa, Lacubegi, Selatse / Stelaitse, Helasse, Errensa, Urde, Ivilia[4][5].
Eremu hauetatik urrun, agertu dira izenak beste leku hauetan:
- Hagenbach- en (Alsazian) erromatar garaiko piezak zituen altxor bat aurkitu zen, eta tartean, jainko-jainkosei eskainitako zilarrezko xaflak, eskaintzailearen izendunak gehienak. Horietako izen asko akitaniarrak ziren[5]: Andossus, Xembe, Xembesus[6][7] [8].
- Ascoliko brontzea, Erroman agertu zen K.a.-tik II mendeko dokumentua da. Bertan Turma Salvitana-ko zaldunen izenak agertzen dira. Soldadu mertzenario hauek Ebro bailarako hainbat herritakoak izanik, iberierazko izenak dituzte batez ere, baina izen batzuk euskal ezaugarriak dituzte: Enneges[9], Arranes eta Arbiscar[10].
Kataluniako Guissonatik hurbil dagoen Florejachs herrian agertu zen idazkun batean Laurbeles izena irakur daiteke[10].
Hedadura geografikoaAldatu
Erromatarrek Galia konkistatu zutenean, Akitania izan zen Garona ibaiaren eta Pirinioen artean zegoen lurraldea. Julio Zesarren arabera, Galiako zelten desberdinak ziren akitaniarrak, bai ohituretan bai hizkuntzari dagokionez.[11]
Akitanieraren eremua ekialderantz gutxienez Aran haraneraino eta iparralderantz gutxienez Biscarrosseraino iristen zela erakusten duten aztarna toponimikoak daude. Atzizkitzat ‑os, ‑osse, ‑ons, ‑ost eta ‑oz dituzten toponimoak (Biscarrosse, Biscarrues, Bardoze, Beskoitze...) jatorri akitaniarrekoak direla uste da. Elementu horri Pirinioen bi aldeetan sendo eutsi zaio toponimian, eta hizkuntzaren jarraitutasuna adierazten du.
Euskararen eta akitanieraren arteko antzekotasunakAldatu
Akitanieraren izen asko erraz ulertzen dira egungo euskaratik abiatuta.
Akitaniera | Aitzineuskara | Euskara |
---|---|---|
adin | *adiN | adin |
andere, er(h)e | *andere | andre/andra/andere |
andos(s), andox | *andoś | |
arix | *aris | aritz |
artahe, artehe | *artehe | arte |
atta | *aTa | aita/atta |
belex | ?*beLe | bele |
bels | *bels | beltz |
bihox, bihos | *bihos | bihotz |
bon, -pon | *boN | on |
bors | *bors | bortz |
cis(s)on, gison | *gisoN | gizon |
-c(c)o | *-Ko | -ko |
corri, gorri | *goRi | gorri |
hals- | *hals | haltza |
han(n)a | ?*aNane | anaia |
har-, -ar | *aR | ar |
hars- | *hars | hartz |
heraus- | *herauś | herauts |
il(l)un, ilur | *iLun | il(h)un |
leher | *leheR | leher |
nescato | *neśka | neska, neskato |
ombe, umme | *unbe | ume |
oxson, osson | *otso | otso |
sahar | *sahaR | zahar |
sembe | *senbe | seme |
seni | *śeni | sein |
sesen | zezen | |
-ten | *-teN | -ten |
-t(t)o | *-To | -t(t)o |
-x(s)o | *-tso | -txo,-txu |
IruditegiaAldatu
Valcabrèreko Saint Just basilika dagoen hilarria. Akitanierazko bi pertsona izen ditu: Hautenso eta Haiscotar.
IkertzaileakAldatu
Hainbat historialari eta hizkuntzalarik ikertu ditu Akitanieraren arrastoak. XIX. mende amaieran, Achille Luchairek 1877.n eta 1879.n publikatu zituen bi liburutan euskara, gaskoia eta akitanieraren arteko lotura egiten du. 1892. urtean Julien Sacaze frantziarrak Inscriptions antiques de des Pyrénées liburuan katalogatu zituen idazkun horiek. Gero, 1931. urtean, Raymond Lizop frantsesak, bere tesia aurkeztu zuen Tolosako unibertsitatean: Le Comminges et le Couserans avant la domination romaine, eta bertan Saint-Bertrand de Cominges-en aurkitutako inskripzioak aztertu zituen. Hain zuzen ere, herri horretan aurkitu dira orain arte akitanierazko izenak dituzten inskripzioen multzo handiena. Koldo Mitxelenak bere obra zabalean hainbat idazlanetan berraztertu edo aipatu zituen aurreko ikerketak. 1984. urtean, Joakin Gorrotxategik bere doktore tesia aurkeztu zuen: Estudio sobre la onomastica indígena de Aquitania, orain arte lan garrantzitsuena.
ErreferentziakAldatu
- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-12-23.
- ↑ Trask, L. The History of Basque Routledge: 1997 ISBN 0-415-13116-2
- ↑ Ikus Akitaniera Sorian artikulua.
- ↑ Izen hau eztabaidan dago
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2009). «Actualización en onomástica vasco-aquitana» Acta Palaeohispanica X: 533-537. ISSN 1578-5386..
- ↑ (Gaztelaniaz) ImagoPyrenaei |, por. «16. Las palmae votivas pirenaicas – Imago Pyrenaei» www.imagopyrenaei.eu Noiz kontsultatua: 2020-08-20.
- ↑ Gorrotxategi, Joakin; Igartua, Iván; Lakarra, Joseba A.. (2018). "Euskara Antzinatean" In: Euskararen historia. (1. goa. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 267 or. ISBN 978-84-457-3433-9. PMC 1077574995. Noiz kontsultatua: 2020-08-20.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gorrotxategi, Joaquín. (2003). «Las placas votivas de plata de origen aquitano halladas en Hagenbach (Renania-Palatinado, Alemania)» Aquitania 19: 25-47..
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2013). Notas acerca de la extensión, itensidad y cronología del vascuence peninsular antiguo.. , 553-565 or. ISSN 1578-5386..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2010). «Casos y cosas peninsulares relacionadas con la denominada onomástica "vasco-aquitana"» Palaeohispánica: Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania antigua 10: 363-378. ISSN 1578-5386..
- ↑ Julio Zesar. Commentarii de bello Gallico, I, 1.
Ikus, gaineraAldatu
- Akitaniarrak
- Aitzineuskara
- Euskararen historia
- Euskararen jatorria
- Akitaniera Sorian
- Commons-eko kategoria: Category:Aquitanian language
BibliografiaAldatu
- Gorrotxategi Txurruka, Joakin; Igartua, Ivan; eta Lakarra, Joseba. (arg.). 2018. Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Aleak, euskaraz, 860 orrialde ditu: koloretako mapak eta grafikoak. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa ere badago. (Bibliografia: 801-847 orrialdeetan) ISBN: 978-84-457-3433-9.
- Gorrotxategi Txurruka, Joakin. 2015. "Akitaniera eta euskara", Hemen: Fernández, Beatriz eta Salaburu, Pello: Ibon Sarasola, Gorazarre. Honatge, Homenaje. EHU. ISBN: 978-84-9082-097-1
- Astrain Nuñez, Luis. 2004. El euskera arcaico. Extensión y parentescos. Tafalla: Txalaparta. ISBN 8481363006
- Orduña Aznar, Eduardo. Llengües paleohispàniques no indoeuropees . (ikusia: 2021-02-08)
Euskarari buruzko artikuluak |
| |||||||
Egizu klik euskalki bakoitzaren lurraldean haren orrialdera joateko.
|