El Forau de la Tuta

Zaragozako Artiedan dagoen hiri erromatarraren aztarna multzoa
Forau de la Tuta» orritik birbideratua)

El Forau de la Tuta, Campo de la Virgen izenez ere ezaguna, Artiedako aztarnategi arkeologikoa da, Aragoiko Jazetania eskualdean, Espainian[1][2]. Antzinako hiri erromatar baten aztarnak ditu, I. eta II. mendeetakoak, eta Goi Erdi Arokoak ere bai. Aztarnategiak orain arte adituek independentetzat zituzten multzo arkeologikoak ditu: San Pedro ermita, Campo de la Virgen eta Campo del Royo. Hiri erromatarrak termak, ur hornidurarako sistema, estoldak eta, seguruenik, 150 metro karratuko tenplu bat eta mosaiko bat ditu[2].

El Forau de la Tuta
Datuak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia
UdalerriaArtieda (Aragoi)
EskualdeaJacetania
Koordenatuak42°36′00″N 0°59′42″W / 42.5999°N 0.9951°W / 42.5999; -0.9951
Map
Historia
Materiala(k)Mosaikoa zuri-beltzean Estolda
GaraiaAntzinako Erroma
Garaia(k)Antzinako Erroma
KulturaAntzinako Erroma eta baskoi
Indusketa
ZuzendariakJosé Ángel Asensio Esteban (zuzendaria)

Mosaikoen tamaina eta ezaugarriengatik, estolden tamainagatik eta beste datu batzuengatik, hiritar asentamentu bat izan zela pentsatzen da, eta ez, orain gutxi arte uste izan den bezala, villa erromatar bat. Oraingoz, ezin da jakin erromatar dokumentuetan agertzen ziren hirietatik zein izango zen, ez eta erregistroetan agertuko zen ere.

Ikerketak aldatu

Aspaldidanik jakina zen herrian erromatar aztarnak zeudela hainbat puntutan, hala nola San Pedro ermitan, El Forau de la Tutan, Campo de la Virgenen eta Campo del Royon. Horiek ondo ikertzean, ordea, ikerlariak konturatu ziren bizigune bakarra osatzen zutela, eta 2022an ikerketaren emaitzak argitaratzean, hiri monumental baten berri eman zuten, erromatar garaian eta Goi Erdi Aroan iraun zuena[3].

Ez da ezagutzen hiri erromatarrak izango zuen izena, eta aztarnategia El Forau de la Tuta izendatu dute.

Erromatarren kokalekua Iaca erromatarra (egungo Jaca), Ilumberri (egungo Irunberri) eta Pompelo (Iruñea) lotzen zituen galtzadaren ondoan zegoen. Gaur egun Ruestatik Mianoserako Errege Bidea deitzen zaio, eta Erdi Aroan iraun zuen Bide Frantsesaren edo Donejakue Bidearen Bide Tolosarraren zatietako bat baitzen.

Ermitaren inguruan, eraikin publiko handi bat aurkitu dute, tenplu bat izan daitekeena. El Forau de la Tutaren mendebaldean, San Pedro sakanaren ondoan, opus caementicium-ean (garaiko porlana) egindako eraikin publikoen multzo ikusgarria dago; besteak beste, lau hustubide-aho, arkuen oinarri trinko sendo bat, zimendatze bat eta lau angeluko oinplanoko zenbait egitura, ziurrenik, hornidura-zisternak. Kloakak kanoi-gangaz estalita daude, eta alboko hormetan bermatutako zinbriak dituzte, 0,80 metroko altuerakoak. Ikerlariek esan dutenez, “Obra horiek hiri-kokalekuei dagozkie, eta, horietan, ur-hustuketa kontuan hartu beharreko arazoa zen, batez ere eraikinei dagokienez, hala nola, konplexu termalei dagokienez, hondakin hidriko ugari sortzen baitzuten"[4].

Aurkikuntzarik deigarrienak kale-gurutzaketa bat izan dira, eta bainuetxe bateko gela bat, 18 metro koadroko mosaikoa duena, oso egoera onean, ia ukitu gabe. Areto bateko zoladura osoa da, tesela beltz eta zuriekin egina eta bikain egindako itsas motiboak dituena. K.o. I – II. mendekoa izan daiteke[5].

Bestalde, aztarnategiko lau hilarri aztertu zituzten, Jakako Elizbarrutiko Museoan eta Artiedako bilduma pribatuetan gordetzen direnak. Inskripzioak aztertuz ondorioztatu dute nekropoli garrantzitsu batekoak zirela[4][6]. Oro har, corpus hori osatzen duten lau inskripzioen hilobi-izaerak erakusten du El Forau de la Tuta taldearen nekropolia garrantzitsua izango litzatekeela, eta aktibo egongo litzatekeela, gutxienez ere, Aro aldaketatik (argitaratu ez den hilarri berri baten gutxi gorabeherako data) garai inperial aurreratu batera arte (Jakako Elizbarrutiko Museoaren kronologiaren arabera).

Iruditegia aldatu

Eusko-akitanierazko idazkunak aldatu

Multzo horretako beste ezaugarri aipagarri bat euskal-akitaniar jatorriko onomastika izan dezakeen piezak dira[7], hiria ikertzen duten arkeologo-historialarientzat. Bestalde, J.J. Casús eta J. Núñezentzat ordea, zelta eta iberiar osagaiak ikusten zituzten izen horietan[8]. Mikel Martínez Aretarentzat ez dira euskal-akitanierazkoak [9] eta Gorrotxategik zalantzazkoen artean jarri zituen[10].

Hispania Epigraficako online datu basean Artiedan topatutako bi inskripzio jasota daude:

  1. Valeriaren epitafioa, San Pedro ermitako horman sartuta dagoena. Hainbat emakume aipatzen ditu. Val(eria), Mass(i) filia, Val(erio) Aqui-/lo mar(ito), Aquilino f(ilio)/an(norum) XXVIII, Miniciae f(iliae)/an(norum) XX, Aquilinae neptae[1]Katalogoetako identifikatzaileak: HEp 1990, 00735 = AE 1989, 00471
  2. Ausages[atus?]-en epitafioa (HEp 2, 1990, 735; AE 1989, 471): I.go mendeko idazkun honetan, eusko-akitanierazko izenak izan daitezkeen bi antroponimo agertzen dira: Agirn[es?] eta Auseges[atus?], aurrekoaren semearen izena. Bi izen horien azken zatia hipotetikoa da, hilarriaren eskuineko aldea puskatua eta galduta baitago. Berreraikitze horiek eta benetan irakurtzen dena oinarri hartuta, Gorrotxategirentzat, "Auseges[" baskoia da, eta, besteak beste, Ascoliko brontzean agertzen diren Enneges eta Ennegensisekin parekatzen ditu. Bestalde, Agirnes izenak ere Ascoliko brontzean agertzen da[11] . Hispania Epigraficako online datu basean ematen den transkripzioa: Ausageṣ[---] / Agirṇ[---] / Firṃ[---] / Fronṭọ[---] / s(ua) [p(ecunia) f(aciendum) c(urauit)][12][1]. Katalogoetako identifikatzaileak: HEp 1990, 00735 = AE 1989, 0047. Museoko kartelean honela transkribatu eta itzuli dute: Ausages[io?] / Agirn[es f(ilio)?] / Firma[a] / Fronto[nis f.] / s(ua) p(ecunia) f (ecit) == Agirnesen semea den Ausagesiorentzat (edo Ausagesatorentzat?), Firmak (?) eginarazi zuen (monumentu hau) bere diruarekin.

Artiedako museoan beste idazkun bat dago:

  1. Ausagesio izan daitekeenaren epitafioa. Museoko kartelean honela transkribatu eta itzuli dute: [Ausa?]gesio [---] / [---]f(ilio) an(norum) XVII[--] / [ma]ter d(e) s(ua) [p(ecunia) f(ecit] / [h(ic) s(itus) [e(st)] == [-----] ren semea den Ausagesiorentzat, 27 (edo 28 edo 29) urte zituela hil zen, Hyahenesn alaba den (Ander)e bere amak egin zuen (monumentu hau) bere diruarekin. Hemen datza.

Indusketa berriak eta hiriaren identifikatzea aldatu

Aztarnategia hondeatzeko eta aztertzeko lanak, Zaragozako Unibertsitateak eginak, 2019an hasi ziren, San Pedro ermitan aztarna arkeologikoak eta galtzada erromatarra aurkitu ondoren[2]. 2021ean, aztarnategian aurkitutako mosaiko bat interes kulturaleko ondasun deklaratzeko izapideak hasi ziren[13]. Forau de la Tuta delakoan aurkitutako hiri erromatarraren izena ezezaguna da[14].

Musealizazioa eta Zabalkundea aldatu

2023an, Artiedako turismo arloak bisita gidatuak eta beste ekitaldi batzuk eskaintzen hasi da. Artiedako San Martin elizako "Museo de la Torre" erakusketa egonkorrean, aztarnategian aurkitutako hainbat pieza erakusten dira. 60. hamarkadan azaleratu ziren beste aurkikuntza batzuk, ordea, Zaragozako Museoan daude.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) Asensio Esteban, José Ángel. (2022). «El Forau de la Tuta (Artieda, Jacetania, Zaragoza), una ciudad imperial romana, hasta ahora desconocida, en la vertiente sur de los Pirineos» IV Congreso de Arqueología y Patrimonio Aragonés (CDL Aragón).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2022-10-26). «Descubren una gran ciudad imperial romana a las puertas de Navarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  3. El Forau de la Tuta (Artieda), una ciudad altoimperial romana, hasta ahora desconocida. (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  4. a b (Gaztelaniaz) Olaya, Vicente G.. (2022-07-11). «Descubierta una desconocida ciudad romana con “edificios de proporciones monumentales” al pie de los Pirineos» El País (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
  5. (Gaztelaniaz) ArainfoNoticias. (2021-08-09). «Artieda celebra la aparición de una ciudad romana» AraInfo · Diario Libre d'Aragón (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
  6. (Gaztelaniaz) Asensio-Esteban, José-Ángel; Angás-Pajas, Jorge; Uribe-Agudo, Paula; Íñiguez-Berrozpe, Lara; Navarro-Caballero, Milagros; Lapuente-Mercadal, M. ª-Pilar; Cuchí-Oterino, José-Antonio; Magallón-Botaya, M. ª-Ángeles. (2023-05-24). «Un fragmento de escultura monumental romana en mármol procedente del yacimiento de El Forau de la Tuta (Artieda, Jacetania, Zaragoza)» Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra 31: 249–296.  doi:10.15581/012.31.013. ISSN 2387-1814. (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  7. (Gaztelaniaz) Asensio Esteban, José Ángel. (2022). «El forau de la tuta (artieda, jacetania, zaragoza), una ciudad imperial romana, hasta ahora desconocida, de la vertiente sur de los Pirineo» IV congreso CAPA. Congreso de Arqueología Profesional Aragonesa . 2021eko abneduaren 9 eta 10eko aktak. (Colegio Oficial de Doctores y Licenciados en Filosofía y Letras y en Ciencias de Aragón): 207-216. ISBN ISBN: 978 84 09 41553 3..
  8. (Gaztelaniaz) Casasús Alcaine, Jose Ignacio; Núñez Marcén, Julio. (1988). «Dos antropónimos indígenas en una lápida funeraria de Artieda, Zaragoza» Veleia (Gasteiz: EHU) 5: 139-143..
  9. Martínez Areta, Mikel. (2019-01-08). «Indagaciones intergeneracionales en la antroponimia aquitana / Intergenerational inquiries into the Aquitanian anthroponymy» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 52 (1/2): 517.  doi:10.1387/asju.20215. ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
  10. Casasús Alcaine, José Ignacio; Núñez Marcén, Julio. (1988). Dos antropónimos indígenas en una lápida funeraria de Artieda, Zaragoza. ISSN 0213-2095. (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
  11. Gorrochategui Churruca, Joaquín. (1995). [ttp://hdl.handle.net/10810/17598 «Los Pirineos entre Galia e Hispania: las lenguas»] Veleia (EHU-UPV) Veleia 12: 181-234..
  12. «HispaniaEpigraphica Online Database - Record Card» eda-bea.es (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
  13. «Aragón impulsa declarar bien de interés el mosaico romano hallado en Artieda» heraldo.es 2021-08-06.
  14. Olaya, Vicente G.. (2022-07-11). «Descubierta una desconocida ciudad romana con “edificios de proporciones monumentales” al pie de los Pirineos» elpais.com.

Kanpo estekak aldatu