Ascoliko brontzea

Brontzeko xafla batean idatziteko latinezko dokumentua

Ascoliko brontzea brontzezko xafla bat da, K.a. 89. urtean irarria, 1908an Erroman (Italia) aurkitu zena. Aliatuen Gerran Ascoli hartzen lagundu zuten Turma Salluitana-ko 30 zaldun aipatzen eta omentzen ditu.[1] Egun Erromako Museo Kapitolinoan dago.

Ascoliko brontzea
Jatorria
Aurkikuntza lekuaErroma
Aurkikuntza data1908
Honen izena daramaAscoli Piceno
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Hizkuntzalatina, iberiera eta akitaniera
Kokapena
LekuaMuseo Kapitolinoak
BildumaMuseo Kapitolinoak
Historia

Historia aldatu

Pompeio Estrabon kontsulak Turma Salluitana izeneko zalditeria bildu zuen Aliatuen Gerran (K.a. 91-88) matxinatutako italikoen aurka borrokatzeko; seguruenik, Salduie (egungo Zaragoza) hiriko portuan osatu eta ontziratu zen gudaroste hori.[2] Ascoliren konkistaren sari gisa, besteak beste, erromatar hiritartasuna eman zien kontsulak, eta hori brontzezko xafla batean islatu zuen.

Testua aldatu

Zaldun bakoitzaren izenak lerro bat hartzen du testuan, eta jarraian haren aitaren izena eta F(ilius) laburdura datoz. Zaldunen jatorria ere aipatzen da, denak Hispania Ziteriorreko hiriak. Brontzeak zati batzuk falta dituenez, lau zaldunen izenak galdu dira, eta hiru aitarenak ez daude osorik.[3] Brontzean agertzen diren izen guztiak iberiarrak zirela, eta iberiar onomastikaren egitura kanonikoa eskaintzen zutela, pentsatzen bazen ere,[4] batzuk euskal-akitanierazkoak izan daitezkeela proposatu da, hala nola Enneges,[5][4] Arranes eta haren aita Arbiscar.[6][7]

Izenen zerrenda duen testuaren zatia hau da:

TVRMA SALLVITANA AGIRNES BENNABELS F.

NALBEADEN AGERDO F.

ARRANES ARBISCAR F.

VMARGIBAS LVSPANGVB(as) F.

  ENNEGENSIS

BELES VMARBELES F.

TVRINNVS ADIMELS F.

ORDVMELES BVRDO F.

  LIBENSES

BASTUGITAS ADIMELS F.

VMARILLVN TARBANTV F.

  SVCONSENSES

BELENNES ALBENNES F.

ATVLLO TAVTINDALS F.

  ILLVERSENSIS

BALCIADIN BALCIBIL(os) F.

SANIBELSER ADINGIBAS F.

ILURTIBAS BILVSTIBAS F.

ESTOPELES ORDENNAS F.

TORSINNO AVSTINCO F.

  BAGARENSIS

CACVSVSIN CHADAR F.

  ////CENSES

//////SOSIMILVS F.

/////IRSECEL F.

/////GAVN F.

//////NESPAISER F.

  ILERDENSES

Q. OTACILIVS SUISETARTEN F.

CN. CORNELIUS NESILLE F.

P. FABIVS ENASAGIN F.

  BEGENSIS

TVRTVMELIS ATANSCER F.

  SEGIENSIS

SOSINADEM SOSINASAE F.

SOSIMILVS SOSINASAE F.

VRGIDAR LVSPANAR F.

GVRTARNO BIVRNO F.

ELANDVS ENNEGES F.

N. Crinitiren irakurketa
Euskal itxurako izenak ageri dira bi epigraferen azpian, tribua edo jatorria iradokitzen dutenak kasu hauetan zein besteetan. Segiensis multzoa da bat, zeinak jatorriz Segia edo Sekiakoak direla adierazten duen (egungo Ejea de los Caballeros, Aragoin, baina lurralde baskoia izan zitekeena garai hartan), eta bestea Ennegensis multzoa zeina Eneko izenarekin lotu izan den, Enekotarren leinua esango bagenu bezala[8].

Erreferentziak aldatu

  1. Turma Salluitana. Gran Enciclopedia Aragonesa (Noiz kontsultatua: 2021-1-12).
  2. Pina Polo, Francisco. ¿Por qué fue reclutada la "turma Salluitana" en "Salduie"?. Gerión, ISSN 0213-0181, 21-1, 2003, 197-204. orrialdeak (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  3. Simón Cornago, Ignacio. Las abreviaturas de los nombres personales ibéricos en el bronce de Áscoli (CIL I2 709). Mélanges de l'École française de Rome - Antiquité, 130-1, 2018, journals.openedition.org (Noiz kontsultatua: 2021-1-12).
  4. a b Gorrotxategi, Joakin. Antzinateko euskararen nondik norakoak. Euskaltzaindiaren nazioarteko XV. Biltzarra, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  5. Fernández Palacios, Fernando. (2013). Notas acerca de la extensión, itensidad y cronología del vascuence peninsular antiguo. Palaeohispanica. Revista Sobre Lenguas Y Culturas De La Hispania Antigua, (13), 553-565. orrialdeak (Noiz kontsultatua: 2021-1-12).
  6. Silgo Gauche, Luis. La antroponimia ibérica de la Turma Salluitana. Revista portuguesa de Arqueologia. 12. lib., 2. zk. 139–155 or. (Noiz kontsultatua: 2020-6-6).
  7. Fernández Palacios, Fernando. Casos y cosas peninsulares relacionadas con la denominada onomástica "vasco-aquitana". Serta Palaeohispanica J. de Hoz. Palaeohispanica. Revista Sobre Lenguas Y Culturas De La Hispania Antigua (10): 363-378. orrialdeak (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  8. (Gaztelaniaz) «TURMA SALUITANA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).

Kanpo estekak aldatu