Sesencoren hilarria
Sesencoren hilarria edo epitafioa Antzinako euskara edo eusko-akitanierazko pertsona-izena duen I.edo II. mendeko hilarria da. Hildakoaren izena, Sesenco, gaur egungo "zezen" euskal izenarekin identifikatu zenean aurkitu zuten antzinako euskararen aztarnak zeudela Soriako Tierras Altaseko eskualdean.
Sesencoren hilarria | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | I. mendea |
Jatorrizko herrialdea | Erromatar Inperioa |
Aurkikuntza lekua | La Laguna (Soria), Villar del Río eta Soria |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | hareharria eta kareharria |
Dimentsioak | 64 (![]() ![]() ![]() |
Hizkuntza | akitaniera, eusko-akitaniera eta latina |
Idazketa-sistema | latindar alfabetoa |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Soriako probintzia Santa Cruz de Yanguas |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Soriako probintzia |
Koordenatuak | 42°03′18″N 2°25′29″W / 42.0551144°N 2.4248539°W |
![]() | |
Hilarria aldatu
Villar del Río udalerriko La Laguna herrian aurkitu zuten I. mende amaierako edo II. mendekoa izan daitekeen estela.
Bi eremu ditu, erdian idazkuna dauka eta behealdean zezen baten marrazkia. beheko partean materiala galdu zenez zezenaren profilaren goialdea geratu da bakarrik.
Ingurune bereko hilarrietan, gizonen epitafioetan oso ohikoa da zezenaren irudia agertzea, eta hildakoaren eroi moduan irudikatzeko erabili zela uste du bere aurkitzaileak.[1]
Idazkun hau 90. hamarkada amaieran aurkitu zuen Eduardo Alfaro Peña arkeologoak berregiten ari ziren etxe bateko horman[2], baina aurkikuntza hau ez zen kausalitatez gertatu, aipatutako arkeologoak urtetan egin dituen ikerketa lanen emaitza baizik. Etxe honetatik ez oso urrun erromatar garaiko vicus-a dago, ea hegoaldera, La Lagunako El Castillo oppidum-a, hiri zeltiberiarra eta Cidacos ibaiko goialdeko eskualdeko hiriburua erromatar errepublika garaian.[3]
Idazkunaren irakurketa epigrafikoa aldatu
Transkripzioa aldatu
ANTESTIUS
SESENCO
PATERNIF
AN XX HSE
Testu barruko loturak edo hizki elkartuak aldatu
Lehenengo lerroan ANT, hirugarrenean AT, eta laugarrenean AN.
Testuaren irakurketa laburdurak osatuz aldatu
Antestius/ Sesenco / Paterni · f(ilius) / an(norum) XX h(ic) s(itus) e(st)
Itzulpena aldatu
Hemen datza 20 urte zituen Antestius Sesenco, Paternoren semea
Erreferentziak aldatu
- ↑ Alfaro Eduardo eta Belinchón, Gelu: Costumbres romanas para la muerte en Tierras Altas de Soria. (Erakusketako liburuxka)
- ↑ (Gaztelaniaz) «ANTESTIVS SESENCO. Un joven serrano con nombre vascón» Idoubeda Oros 2012-10-24 (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
- ↑ Gómez-Pantoja, J. eta Alfaro peña, E., 2001, “Indigenismo y Romanización en las Tierras Altas de Soria. Nuevos testimonios epigráficos”, Religión, Lengua y Cultura Prerromanas de Hispania, 169-187. or.
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (es) Alfaro Peña, Eduardo: ANTESTIVS SESENCO. Un joven serrano con nombre vascón. Idoubeda Oros. 2012-10-24
- Hispania Epigraphica-ko fitxa
- Epigrafische Datenbak Heidelberg-en duen fittxa