Lutbelscottio Durrumako San Roman elizan aurkitutako erromatar garaiko estela bat da. Idazkun bat dauka, akitanierazko Lutbelscottio izena duen hildako bati eskainita. San Romango multzo epigrafikoko 19. inskripzioa da. Landare-dekorazioa du. Estelaren goiko zatian aurrera begiratzen duen gizaki baten irudia dago, bi besoekin plater erlijiosoak (paterak) sostengatzen dituelarik. Hiru laurdeneko tunika errektangularra janzten du.

Durrumako San Roman elizako aztarnak aldatu

Durrumako elizan gauzatutako hainbat erreformetan aurkitu ziren, Antzinako euskaradun bi estela aurkitu ziren 1994an. lanetan 28 estela dokumentatu ziren guztira, 31 zati ezberdinetan.

 
Durrumako San Roman eliza, errepidetik

Durrumakoa, Arabako multzo epigrafiko garrqantzitsuenetarikoa da Araban. Hau dio Ana Echevarriak, Arabako epigrafeen bere artikuluan [1]:

No obstante contamos con cuatro centros importantes: Constrasta, Iruña, Luzcando[ohar 1] y San Román, en los que se concentran la mayoría de las inscripciones alavesas que, si bien su vo- lumen de material no es comparable al de otras zonas peninsulares de mayor romanización como Tarraco, constituyen uno de los mayores conjuntos epigráficos del País Vasco.

Inskripzioa aldatu

D(IIS) M(ANIBUS)

LUTBEL

SCOTTIO

ANN (ORUM) LXXI

UXOR MARITO

PIENTISS(I)MO

H(IC) S(ITUS) ES(T)

Itzulpena aldatu

71 urte (zituen) Lutsbelcottiren Manes jainkoei (eskaini dio estela hau) bere emazteak bere senar maitekor maitekorrari. Hemen datza.

Izenaren ezaugarriak aldatu

Lutbelscottio protoeuskarazko izen bat izan daiteke. Seguruenik hiru elementuetan ezberdinduta dago: lut, bels, cottio. Antzeko adibideak agertzen dira Akitanian: (H)arbelsis, Aherbelste edo Bonbelex, adibidez. Termino honek (bels, belex, beles) beltz hitzarekin zerikusia izan dezake. Iberieran ere agertzen da, Belesdileis edo Bilesiton kasuetan, adibidez.

Lut- terminoa Numantziako gerrari buruzko Apianoren aipu batean (Lutia), moneta zeltiberiarretan (Lutiakos) eta Luzaga-ko brontzean (lutiakei) agertzen da.

20. estelan aurrera begiratzen duen gizaki baten irudia dago baita ere, bi besoekin zehaztugabeko objektuak sostengatzen dituelarik. Bere eskuineko besoaren gainean goraldian dagoen ilargi bat dago, alderantziz jarrita. Tunika trapezoidal bat janzten du.

Luntbelsarren idazkuna aldatu

Inskripzioa hurrengoa da:

D(IIS) M(ANIBUS)

LUNTBEL

SAR AN(N)O(RUM) LXXI

Itzulpena aldatu

71 urte (zituen) Luntbelsaren Manes Jainkoei (eskainita)

Iruzkina aldatu

Badirudi Luntbelsar-ek lehen aipatutako Lutbelscottio-rekin lotura izan dezakeela, biak izanik protoeuskarazko antroponimoak. -ar terminoa Akitaniar (Orcotarris edo Hotarris[ohar 2]), Nafar (Vmmesahar edo Abisunhari) eta izen iberiarretan (Carinabar o Isbadaris) agertzen da.

Ahaideak izango ziren, seguruenik, indigenen onomastikan ohikoa baita semeak bere aitaren izenaren zati bat eramatea, Akitaniako Bonbelex/Harbelexsis-en kasuan gertatzen den bezala.

Oharrak aldatu

  1. Musitu herrian dagoen herri mortua.
  2. Kontuan izan, -IS, latinezko deklinazio marka dela, inskripzio askotan, genitiboa.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu