Herauscorritseren idazkuna
Herauscorritseren idazkuna edo Herauscorritseheren idazkuna erromatar garaiko botozko inskripzioa bat da eta Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine udalerriko Arhane herrian dagoen Maidalenaren baselizan aurkitu zen aldare batean idatzita dago. Aldare hori eusko-akitanierazko izena duen Herauscorritse edo Herauscorritsehe izaki jainkotiarrari eskainia dago, antzinako euskaldunen edo Pirinioetako panteoiko jainkoetako bat.
Herauscorritseren idazkuna | |
---|---|
Jatorria | |
Aurkikuntza lekua | Maidalenaren kapera |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | latina, eusko-akitaniera eta akitaniera |
Idazketa-sistema | latindar alfabetoa |
Kokapena | |
Lekua | Atharratze-Sorholüze |
Idazkunaren irakurketa
aldatuAldare originala, Udaletxean gordetzen da eta eta baselizan kopia bat utzi da. Idazkun hau erraz irakurtzen da, oso egoera onean kontserbatu delako:
Transkripzioa
aldatu« | FANO HERAVS |
» |
Hirugarren lerroko balizko T hori, berez I eta T arteko lotura bat da, epigrafian "nexo" esaten zaiona, eta erromatar idazkunetan oso ohikoa zena.
Irakurketa laburdurak osatuz
aldatuFano / Heraus/corritse/he sacrum / G(aius!) Val(erius) Vale/rianus
Itzulpena
aldatuOhi bezala, Epigrafisten arabera hainbat interpretazio eta itzulpen dago. Horietako bat hau da:
- Irakurketa: Fano Herauscorritse hesacrum Caius Valerius Valerianus.
- Itzulpena: Caius Valerius Valerianusek aldare sakratu hau eraiki zuen Herauskorrixeren omenez.
Koldo Larrañaga Elorzarentzat: Herauscorritsehe-ren tenpluari[1] kontsakratua, G(aius) Val(erius) Valerianus. [2]
Inskripzioari buruzko argibideak
aldatuHirugarren lerroan agertzen den letra ez da T bat, bi letren lotura baizik "I" eta "T". Bosgarren lerroan, argi eta garbi C* VAL * VALERIANUS da, hau da: Caius Valerius Valerianus. Espainiar epigrafian, ordea, mende batzuetako ohiturari jarraiki, Caius ordez, Gaius idazten dute eta beraz, katalogo eta liburu askotan horrela idatzita ikusiko dugu. Beste herrialdeetan, latinezko forma mantentzen da: Caius.
Identifikazio kodeak bibliografian
aldatuEzaugarriak eta esanahia
aldatuFano, fanum hitzaren datiboa edo ablatiboa da. Fanum bat, kontsakratutako leku bat zen, eta askotan, hor bertan, tenplu bat eraikitzen zen. Ez da aurkitu tenplu horren zantzurik eta ez dakigu nolakoa izango zen. Datari dagokionez, litekeen da II. mende amaierakoa edo III. mende hasierakoa izatea, eta Saint-Béat-eko tailerrekoa.
Erlijio-sinkretismoaren adibidetzat hartua da, non erromatarrek orduko euskaldunen jainkoak begirunez tratatzen zituzten. Gerora ere, tenplu haren gainean, eliza katoliko bat eraiki zela argi dago, aldarea zegoen Maidalenaren baseliza XV. mendekoa izanik, aurretiazko jentil eraikuntza baten gainean egina baitago.
Herauskorritse delakoaren identitateaz, batzuek jainkosa batekin lotu dute,[3] baina beste batzuek gehiago ikusten dute animalia batekin konexioa: herauts gorri etimologia aski argian[4], herauts terminoa ikusten baita, erreprodukziorako hazten den zerri arraren sinonimoa. Luis Mari Zalduak, ordea, gogora arazten du -tse bukaera emazteen izenetan agertzen den amaierako partikula dela[5].
Oharrak
aldatu- ↑ Corpus Inscriptionum Latinarum
- ↑ Inscriptiones Latinae Selectae
- ↑ Carte archéologique de la Gaule
- ↑ Inscriptions Latines d'Aquitaine (ILA). Landes et Pyréneacute;es-Atlantiques
Erreferentziak
aldatu- ↑ Fano, fanum hitzaren datiboa (Nori, Norentzat) da, eta fanum bat erromatar ohituren barnean ez dagoen tenplu edo santutegi bat da, eta Inperioaren mendebaldean egiten ohi ziren.
- ↑ «Epigrafikoak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ «MauleAtarratzeEus» www.aizkardi.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).
- ↑ Zaldua, Luis Mari. (2022). Euskal herriko antzinaroko jainko eta jainkosen izenak. Euskaltzaindia ISBN 978-84-125463-9-2..