Lergako hilarria

Erromatar garaiko inskripzioa eta hilarria

Lergako hilarria, Lergako estela, Lergako idazkuna, Lergako inskripzioa edo Narhungesen epitafioa, Lergan (Nafarroa Garaian) 1960an aurkitutako hilarri bat da, erromatarren garaikoa, nabarmena euskal itxurako aztarna epigrafiakoak dituelako, Umme Sahar izen itxura argiki euskaldunekoa irakurtzen delarik.

Erraz irakurri daiteke UMMESAHARF, hau da, "umme sahar(i) f(ilius)". Nafarroan aurkitu den euskarazko izkriburik zaharrena da.

AurkikuntzaAldatu

1960. urtean aurkitu zuten[1], Lergako Santa Barbara baseliza zaharraren hormetan sartua zegoelarik.

Hareharriz egina da[2] 125 zentimetro garai da, eta II. eta III. mendeen artekotzat jotzen da[3].

IrakurketaAldatu

TranskripzioaAldatu

Alejandro Marcos Pusen arabera[1], eta Koldo Mitxelenak ontzat emana[4]:

VM . ME . SA . HARFI

NAR . HVN . GE . SI . A . BI

SVN . HA . RI . FI . LIO

ANN . XXV . T . P . S . S

Proposatzen diren irakurketak laburdurak osatuz:Aldatu

Epigrafistek honela analizatu eta itzuli dute estelako testua[5]:

1) Ume Sahar(i) fi(lius) / Narhungesi Abi / sunhari filio / ann(orum) XXV T(itulum) p(osuit) s(umptu) s(uo)[1]
2) Umme Sahar(i) fi(lius) // Narhungesi Abi / sunhari filio / ann(orum) XXV t(estamento) p(osuit) s(obrino) s(uo)

Proposatzen diren itzulpenakAldatu

1) Um.me, Sa.hari-ren semeak, Nar.hun.ge.si, Abisun.ha.ri-ren 25 urteko semeari. Bere bizkar eskaini zuen epigrafea.[6]

2) Umme, Saharren semeak, monumentu hau jarri dio bere lehengusuari, Narhungesiri, Abisunharren 25 urteko semeari, horrek bere testamentuan eskatu zuena betez.[7][8]

Koldo Mitxelenak azaldu zuen zergatik goiko lerroko testua "Ume, Zaharren semea" bezala irakur eta itzul zitekeen.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) Marcos Pous, A.. (1960). «Una nueva estela funeraria hispanorromana procedente de Lerga (Navarra)» Principe de Viana (21): 319-333..
  2. (Gaztelaniaz) Marco Simón, Francisco. (1979). «Las estelas decoradas de época romana en Navarra» Trabajos de arqueología Navarra (Zaragozako unibertsitatea) 1: 205-250..
  3. «Universitarios en prácticas guiarán visitas en el Museo de Navarra hasta el próximo mes de abril» www.navarra.es Noiz kontsultatua: 2019-10-05.
  4. a b (Gaztelaniaz) Mitxelena Elissalt, Koldo. (1961). «Los nombres indígenas de la inscripción hispano-romana de Lerga (Navarra)» Príncipe de Viana (Nafarroako Gobernua. Kultura, Kirola eta Gazteria departamentua) 22: 74. ISSN 0032-8472. Noiz kontsultatua: 2020-07-23.
  5. «Umme Sahar, Lerga» (PDF) Nafarroako Euskararen Mediateka Noiz kontsultatua: 2018-07-16.
  6. Larrañaga Elorza, Koldo. Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 304 or., 140 zk. (Klasikoen gordailuaren bidez)
  7. (Gaztelaniaz) Canto, Alicia M. ª. (1997-12-30). «La tierra del toro. Ensayo de identificación de ciudades vasconas» Archivo Español de Arqueología 70 (175-176): 31–70. doi:10.3989/aespa.1997.v70.256. ISSN 1988-3110. Noiz kontsultatua: 2018-07-29.
  8. (Gaztelaniaz) Canto y de Gregorio, Alicia M.. (2018). «La Arqueometría y la autenticidad de los óstraka de Iruña-Veleia – Arqueologia, Historia Antigua y Medieval - Terrae Antiqvae» terraeantiqvae.com Noiz kontsultatua: 2018-07-29.

Kanpo estekakAldatu