Akitaniar (antzinako herria)

erromatarren etorreraren aurreko eta garaiko herri multzo bat izan ziren, eta Pirinioek, Garonak eta Ozeano Atlantikoak osatutako lurralde hirukian bizi ziren.
Akitani» orritik birbideratua)

Akitaniarrak (latinez: aquitani) batzuetan aurre-euskaldunak ere deituak[1], erromatarren etorreraren aurreko eta garaiko herri multzo bat izan zen, eta Pirinioek, Garonak eta Ozeano Atlantikoak osatutako lurralde hirukian bizi ziren[2].

Akitaniar herrien kokapena, gorriz aurreindoparrak, urdinez zeltiarrak.

Egungo Gaskoinia eta Ipar Euskal Herrian bizi ziren herriak ez ziren galiarrak, eta akitaniera, bere hizkuntza, ez zen zeltikoa. Estrabonek herri hauek bereizteko etnia eta hizkuntza baino ez zuen erabili: horrexegatik adituek galiar herriekin baino erromatar Hispaniako herriekin senidetzen dituzte.[3]. Bere jainkoen eta hilobi-aztarnetan agertutako epigrafiak egungo euskararen antzekoak direnez, hainbat filologo eta hizkuntzalarien ustetan[4] akitaniera aitzineuskararekin lotura estua zuen.[5]. Gainera toponimia kontuan hartuta, Goi Erdi Aroan (III. eta XII. mendeen artean), Baskonia deituriko eskualdea egungo Gaskoinia bilakatu zen.[3]

K.a. 56 eta 55 artean, Julio Zesar Galiak konkistatu zituenean, bere ordezkaria zen Publio Lizinio Krasok akitaniarrak menderatu zituen.[6] Dena den, akitaniarrek ez zuten bat egin Vercingetorixen borrokarekin. K.a. 27 eta 28 artean, akitaniarrak matxinatu ziren eta Agripak menderatuak izan ziren. K.a. 27an Oktavio Augusto enperadoreak Galia Akitania izeneko probintzia Loira eta Pirinio artean zeuden lurraldeak administratzeko.[7]

Ezaugarriak

aldatu
 
Sei zuhaitzei (SIx arboribus) eskainitako aldarea.

Estrabon geografoaren esanetan, K.a. I. mendean idatzitako bere Geografia liburuan idatzita utzi zuenez, akitaniarrak «eta galiar arrazako herriak ez zetozen bat ez gorpuzkeragatik ez eta baita mintzaturiko hizkuntzagatik ere, eta iberiarren tankera zuten». Gainera, «hogei akitaniar herri baino gehiago zenbatu dezakegu, denak ahul eta ilun».[8]

Akitaniarrek abeltzaintza (ardiak, behiak eta zaldiak) zuten bizimodua. Pirinioetako biztanleek Iberiar penintsulatik transhumantzia egiteari ekin bazioten ere, Gaskoinian bizi zirenek gari-laborantza ezagutzen zuten. Chalosse eskualdean, egungo Akizeren inguruan, bizi ziren tarbeliarrak burdina ez ezik zilarra eta urrea ere lantzen zituzten.

Erromatarrak iritsi baino lehen akitaniarrek ez zuten batasun politikoa, hala ere arriskua sentitzean izatezko sentimendu sendo bat zuten. Posidonio Apameakoak[9] eta Julio Zesarrek[10][2] iberiar herriekin galiarrekin baino lotura estuagoa zutela esan zuten. Ideia hauek eusko-iberismo izeneko teoria sortu zuten, egun Pere Bosch,[11] Caro Baroja[12] edo Gerhard Bährren[13][3] lanei esker erabat baztertuta dagoena.

Gerhard Rohlfsen ustetan, akitaniera bere hizkuntza, Aragoiko Pirinioetan erabilia, baskoi eta galiarren arteko bitartekoa zen.[3][14] Besteek, berriz, hizkuntza biak senidetu zituzten.[3][15]

Venceslas Krutaren ustetan, akitaniar herriak berant zeltartatuak izan ziren, agian k. a. III. mendetik aurrera[16].

Akitaniar herri nagusiak

aldatu

Akitaniarrak ez zeuden ados Julio Zesarrek ezarri zuen Akitaniako zabalkundearekin, eta administratiboki berezituak izatea eskatu zioten magister pagi zen Verusi eta lortu zuten. K.o. III. mendeko Tetrarkia garaian, Akitania zabal hori hiru probintziatan zatitu zuten:

  • Akitania lehena edo Aquitania prima (Erdialdeko Mendigunea eta Berry). Pirinio eta Garona artean Bordele izendatu zuten hiriburu K.a. 56an.
  • Akitania bigarrena edo Aquitania secunda (Charentes, Poitou eta Bordeleko eskualdeak)
  • Novempopulania edo Aquitania Tertia (jatorrizko Akitania Pirinioen eta Garonaren artean)

Nahiz eta eskualdea, II. mendean, Novenpopulania edo bederatzi herriak izena hartu, erromatarren aurreko eta ondorengo herrien zenbaki zehatza ezezaguna da eta litekeena da, mendeetan zehar aldatu izana. Hona hemen iturri ezberdinetan aipatzen diren herri nagusiak:

Erreferentziak

aldatu
  1. Azken hitz honek arkeologoek erabilia da Pirinioetako alde bitan zeuden biztanle guztiak izendatzeko, adibidez: Marie-Véronique Bilbao, Practiques funéraires au Premier Age du Fer
  2. a b Textes des Anciens sur Aquitania
  3. a b c d e Rohlfs, Gerhard. (1977). Le Gascon : Études de philologie pyrénéenne. Verlag Max Niemeyer, 252 or. ISBN 978-3-484-52025-7..
  4. Luchairek (1877) lehendabizikoz, gero Schuchardtek (1923), Meyer-Lübkek (1924) edo Koldo Mitxelenak babestuta
  5. Trask, Larry. (1996). The History of Basque. Londres: Routledge, 480 or. ISBN 978-0-415-13116-2..
  6. Syme, Ronald. (1980). «The Sons of Crassus» Latomus (39): 403–408..
  7. Caro Baroja, Julio. (1985). Los vascones y sus vecinos. Donostia: Txertoa, 129 or. ISBN 84-7148-136-7..
  8. Estrabon. Geōgraphiká. IV.
  9. Les textes antiques
  10. Julio Zesarren "De Bello Gallico" liburua honela hasten da: «Gallia est omnis divisa in partes tres, quarum unam incolunt Belgae, aliam Aquitani, tertiam qui ipsorum lingua Celtae, nostra Galli appellantur. Hi omnes lingua, institutis, legibus inter se differunt. Gallos ab Aquitanis Garumna flumen».
  11. Bosch-Gimpera, Pedro. (1925). «La Prehistoria de los Iberos y la Etnologia Vasca» RIEV XVI.
  12. Caro Baroja, Julio. (1942). Observaciones sobre la hipótesis del vascoiberismo considerada desde el punto de vista Histórico. .
  13. Bähr, Gerhard. (1948). Baskisch und Iberisch. in: Linguistica vasca : folletos. 2 Darracq, 119 or..
  14. a b Aitzineuskara edo protoeuskararen Euskal Tribuak Rohlf-ko mapa toponimikoa
  15. Luchaire, Achille. (1973). Études sur les idiomes pyrénéens de la région française. Geneva: Slatkine.
  16. Kruta, Venceslas. (2000). Les Celtes, Histoire et Dictionnaire. in: Bouquins. Paris: Éditions Robert Laffont ISBN 2-7028-6261-6..
  17. Akitaniako gobernua: Antzinako Akitaniako mapa
  18. Hipotesi honen arabera, « enautsi » aditz erroa eta - « (k)ara » atzizkia lotzean «enauskara» hitza lortzen dugu ("berba egiteko era" esan nahi duena)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu