Iberismo (hizkuntzalaritza)

Euskoiberismo» orritik birbideratua)

Iberismoa[2] euskararen eta iberieraren ahaidetasuna aldarrikatzen duen teoria da. Teoria horren aldekoei iberista deritze. Gaur egungo euskalariek baztertzen dute.

Esteban Garibai: lehendabiziko euskal iberista izan zen, Julio Caro Barojaren iritzira.[1]
Ullastreteko beruna. Bigarren lerroan irakur daiteke:
bo4r3s6te14:a3ba1ŕ6ke1bo4r3s6te14
(borste : abaŕgeborste).
Euskararekin alderatuta
bost - hamabost

Euskara eta iberiera hizkuntza eremuen hurbiltasunak eta biak hizkuntza indoeuroparrak ez izateak bide eman zuten hizkuntza bera zirela edo ahaideak zirela pentsatzera. Luzaro iraun duen teoria da (Esteban Garibai, Arnaud Oihenart, Manuel Larramendi, Wilhelm von Humboldt, Hugo Schuchardt eta abar), baina XX. mendeko hizkuntzalariek baztertu zuten. Hala ere, gaur egun, pertsona batzuk oraindik eusten diote teoria horri.

Iberieraren eta euskararen arteko hitz batzuk antzekoak dira, nahiz eta iberieraren hitzen esanahia ez den ezagutzen.

Iberiera Euskara
Abar Adar
Adin Adin
Bios Bihotz
Biskar Bizkar
Biur Bihur
Cais Gaitz
Hisca Neska
Ildun Ilun
Iliberris Hiri berri
Nabar Nabar

Iberieraren sintaxia eta gramatika ez dira ongi ezagutzen, baina euskararen antzekoak balira ere, kontuan izan behar da euskara erabiliz ez dela lortu iberierazko testurik itzultzea, eta itzuli diren apurrak euskara eta iberiera erabat hizkuntza desberdinak direla erakutsi du.

Iberiar eta euskal hitzen artean badira antzekotasunak, baina horien arrazoia izan daiteke bi hizkuntzek Sprachbund motako kontaktua eta elkartrukea izateagatik.

Erreferentziak

aldatu
  1. Caro Baroja, Julio (1982) Sobre la lengua vasca y el vascoiberismo, Donostia, ISBN 84-7148-052-2.
  2. «Iberismo». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-6-29.)

Bibliografia

aldatu
  • Joakin Gorrotxategi, Iván Igartua, Joseba A. Lakarra (arg.). (2018). Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Aleak, euskaraz, 860 orrialde ditu: koloretako mapak eta grafikoak. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa ere badago. (Bibliografia: 801-847 orrialdeetan) ISBN: 978-84-457-3433-9.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.