Elusa
Elusa (gaur egungo Eauze hiria) Novenpopulania erromatar probintziako hiri bat izan zen. X. mendean Elsa, gaskoiz Euso eta, gero, frantsesez Éauze bilakatu zen.
Elusa | |
---|---|
Lekua | Eauze |
Eskualdea | Novenpopulania |
Koordenatuak | 43° 51′ 44″ N, 0° 06′ 07″ E / 43.86233°N,0.101967°EKoordenatuak: 43° 51′ 44″ N, 0° 06′ 07″ E / 43.86233°N,0.101967°E |
Historia | |
Kultura(k) | Akitaniarrak, erromatarrak |
K.a. 56. urtean erromatarrak hara ailegatu zirenean elusateen hiriburua handik hiru kilometrotara hegoalderantz izan zen.[1] I. mendean hiria eraiki zuten, Gélise ibaiaren ondoan. Civitas bilakatu eta III. mendean metropoli izendatu zuten, probintziako hiriburu bilakaturik.[2] V. mendetik aurrera gainbeheran zegoen.
Elusatar ezagunakAldatu
- Rufino, 335-395, kontsul eta Arkadio enperadorearen tutorea.
- Santa Silvia Akitaniakoa, 330 - 406, Rufinoren alaba.
- San Filiberto, 616-684, abadea.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Frantsesez) Pierre Pisani, ed. La Domus de Cieutat, histoire d'un quartier de l'antique Elusa Elusa 120. or. ISBN 978-2-9555083-0-5.
- ↑ (Frantsesez) Goihenetxe, Manex (1998) Histoire générale du Pays basque 1 Donostia / Baiona: Elkarlanean 492 or. ISBN 2913156207 OCLC 41254536.