Añana
Añana[1] Arabako mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gasteiztik 31 bat kilometro mendebaldera dago.
Añana | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Añana | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Carlos Carreter Ruano (Indep.) | ||||||||||
Posta kodea | 01426 | ||||||||||
INE kodea | 01049 | ||||||||||
Herritarra | añanar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°48′07″N 2°59′11″W / 42.801944444444°N 2.9863888888889°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 21,92 km2 | ||||||||||
Garaiera | 531 metro | ||||||||||
Distantzia | 31 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 156 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 7,85 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 15,4 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 37,04 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 80,95 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 25 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 6,48 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 15,68 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[4] | % 5.39 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1140 | ||||||||||
Webgunea | https://www.añanagesaltzaudala.eus/eu/ |
Geografia aldatu
Añana haran malkartsu baten erdian dago, Gaubeako haranaren ondoan.
Udalerri mugakideak aldatu
- Iparraldean: Erriberagoitia
- Ekialdean: Erriberagoitia
- Hegoaldean: Erriberagoitia
- Mendebaldean: Gaubea
Historia aldatu
Tuestarako bidean sei arkeologi aztarnategi daude. Bertan, Brontze Aroko harrizko eta buztinezko hondarrak aurkitu dira; gaur egun, Arabako Arkeologia Museoan daude ikusgai, Gasteizen.
Burdin Aroko herrixka baten aztarnak ere badaude, gaur egun Desilla deritzon lekuan.[5]
Historialari batzuen arabera, Gesaltzan zegoen Ptolomeok II. mendean aipatu zuen Salionica hiria, autrigoi jendearena. Erromanizazioak ere eragina izan zuen I. mendetik IV. mendera bitartean; hala erakusten dute hainbat aztarna arkeologikok eta Añana deiturak, jatorriz latinezkoa baita.[5]
Herri gisa, dokumentuetan lehen aldiz 822. urtean ageri da, gatz iturburuak aipatuta. Izan ere, Añanako historia gatzari lotua dago, are gehiago Erdi Aroan, Gesaltza Añana herriburua sortu zenean. ekonomia jarduerari lotuta. Musulmanen 865. urteko inbasioa zela eta, berriz aipatzen da Gesaltza. Annana gisa ageri da 978. urteko agiri batean, eta Agnana izenaz 984ko beste batean; Donemiliaga Kukulako kartularioan Sal. Anniana gisa ageri da. Salinas (Orovi de) eran agertu zen 947. urteko agiri batean. Alfontso I. Borrokalariak Gesaltzako muinoaren gaina populatzeko agindua eman zuen 1126. urtean. Geroago, Alfontso VII.a Gaztelakoak, 1140. urtean, hiri forua eman zion Gesaltzari; Araban eman zen lehen forua izan zen. Gatza ekoizteko eta merkataritzako jarduera handien ondorioz, Gesaltza juduen gune garrantzitsu bilakatu zen XIV.-XV. mendeetan. Gune horrek gatzaren salerosketa monopolizatu zuen, azkenean. Lehen aldiz X. mendean kokatu ziren, eta Arabako lehen kokatzeak izan ziren. Goiko auzunean, desagertuta dagoen San Kristobal elizatik gertu, sinagoga bat egon zen. Gesaltza Añana 1460. urtean sartu zen Arabako Ermandadean. Gasteizko kuadrillakoa izan zen 1840. urtea arte; Añanako kuadrilla sortu zen arte, alegia.[5]
Gesaltza Añana aldatu
Erdi Arotik XIX. mendea arte Gaztelako zein Espainiako Koroa izan da gatzagen, putzuen eta iturrien jabea. XIX. mendean, Manuel de la Vallina komisarioak egindako ikuskatzearen ondorioz, Koroak zenbait erreforma agindu zituen tradizioko laborantzan, produkzioa hobetzeko asmoz.
Hirigune historikoaren esparru arkeologikoa ere kultura ondasun izendatuta dago, monumentu multzo sailkapenarekin.[6]
Hirigune zaharrak aldakuntza ugari izan ditu jatorrizko egituran eta antolakuntzan. Etxeak herriaren erdigunetik hego aldera daude kokatuak, eta landa bizimoduaren zantzuak erakusten dituzte, izan ere, Erdi Arotik datozen eredu xume eta praktikoak errepikatzen dituzte.
Banaketa administratiboa aldatu
Añana udalerria bi herriz osatua dago:
- Atiega
- Gesaltza Añana (udalerriko herriburua)
Demografia aldatu
Añanako biztanleria |
---|
![]() |
Politika aldatu
Alkateak aldatu
Hauek izan dira Añanako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[7] | |
Marino Esteban Ruilope Salazar[7][8] | 1979 | 1983 | Candidaturas de Añana | |
Manuel Ramon Perez Fernandez de Aranguiz[8] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
1987 | 1991 | Independenteak | ||
Agustina Lopez Ansotegui[8] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Eduardo Loma Vadillo[8] | 1995 | 1999 | Candidatura Añana Kandidatura | |
1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
Carlos Carreter Ruano | 2003 | 2007 | Agrupación de Electores Salinas | |
2007 | 2011 | Independenteak | ||
2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
Juan Carlos Medina Martinez[7] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Carlos Medina Martinez[9][10][11] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea[12] | |
2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Kultura aldatu
2016an Añanako biztanleen %28,3a euskaldunak ziren.
Gehien hitz egiten den hizkuntza Añanan gaur egun erdera da.
Garraioa aldatu
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Añanar ospetsuak aldatu
- Fermin Herran (1852-1908), idazle eta euskaltzalea.
Ondasun nabarmenak aldatu
- Añanako Gatz Harana: haran txiki irregular bat da, goragune txikiak dituena, ondare balioa duten hainbat elementu biltzen dituena; bereziki, gatzaga bat. Elementu horiek guztiak gatzarekin lotuta daude, eta gatz iturburuei eta ondorengo gatz produkzioari esker sortu dira.[13]
Barnealdeko gatzaga da, plano triangeluarreko haran estu baten hondoko 120.000 m² (gutxi gorabehera) hartzen dituena. Haranaren alderik garaienean dauden lau iturburutako ur gazia erabiltzen da gatza ekoizteko. Horretarako, gatzuna larrainetaraino garraiatzen da. Plataforma horietan, jalkitzen uzten da, eguzkiaren eta haizearen eraginez ura lurrundu dadin eta, hala, gatza atera dadin.
Gatz ustiaketa IX. mendetik dokumentatua dago, eta, XX. mendearen erdialdean gainbehera prozesu azkar bat izan ondoren, 2000. urtean erakunde publikoek sustatutako plan zuzentzaile bat abiarazi zen, gatzaga modu integralean berreskuratzeko xedez. Hala, gatz fabrika zaharra produktu turistiko eta gastronomiko garrantzitsu bihurtu da, 2010etik aurrera gatza komertzializatzen hasi baita, irabazi asmorik gabe.
1984an, Espainiako Gobernuak monumentu historiko izendatu zuen, eta 1990ean kultura ondasun. 1998an, UNESCOren World Heritage Tentative List zerrendan sartu zuten. 2002an, nazioarteko garrantzia duten hezeguneak babesteko Ramsar hitzarmenean sartu zuten. Eta 2013an, Eusko Jaurlaritzak ere Añanako Gatz Haraneko kultura paisaia kultura ondasun izendatu zuen, monumentu multzo sailkapenaz.[13]- Añanako gatzaga, Gatz Haraneko elementu nagusia.
- Reloj dorrea: gatzagan ura erabiltzeko txandak markatzea zuen eginkizun nagusia.
- Villaconesko Andra Maria eliza: antzina Villacones herrixka zegoen tokian dago, Gesaltza Añana herriaren behealdean.[14]
Argazki galeria aldatu
-
San Joan Akrekoaren komentua (Gesaltza Añana).
-
Gatz-egilearen monumentua (Gesaltza Añana).
-
Añanako gatz lorea.
-
Gatz larrainean, gatza jasotzen.
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 60 or..
- ↑ Hirigune historikoa monumentu multzo izendatzeko erabakia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (1996-04-12).
- ↑ a b c «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ a b c d «AÑANA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
- ↑ «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PNV del Senado pide medidas para el campo» Noticias de Álava 2022-03-25 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Salinas de Añana cree que la nueva variante dará «más seguridad» a la zona» El Correo 2022-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ a b «85/2013 DEKRETUA, martxoaren 26koa, Añanako Gatz Haraneko (Araba) kultura-paisaia kultura-ondasun, monumentu-multzo izendapenaz, kalifikatzeko dena», Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 70. zenbakia, 2013ko apirilaren 12a.
- ↑ «Andra Maria eliza eta Villaconesko herriska» Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
- «Añana», Añanako kuadrillaren webgunean.
- «Añana», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- «Gesaltza Añana, beltzetik zurirako bidean», Zientzia.net atariko artikulua (2006-02-01).