Tobillas
Tobillas Arabako herria da, Gaubea udalerrikoa. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak hemeretzi biztanle ditu.
Tobillas | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gaubea |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′49″N 3°11′05″W / 42.88041°N 3.1847°W |
Demografia |

Izena eta etimologia aldatu
Simancas-eko (Salamanca) agiri batean Tobiellas izenarekin aipatzen da. Izenak haranean ohikoa den toba harriari egiten dio erreferentzia.
Geografia aldatu
Peñalisa mendizerra eta Valderejo haranaren artean kokaturik dago, Omecillo ibaiaren ertzean. Espejotik Lausa haranera doan errepideak zeharkatzen du herria. Tobillasi dagozkio Ripaota eta Villamanca herri hustuak.
Historia aldatu
Eremitismoaren mugimendua V eta VIII mendeen artean garatu omen zen Pinedo, Corro eta Tobillas inguruetan. Tobillasen Eremitorioak daude oraindik ikusgai, ermitauek haitzean egindako zuloak. Haitzulo artifizial hauetan omen dago herri hauen jatorria. IX. mendean Abito abadea iritsi zen eta Durruma monasterioa sortu zuen. Durruma eliza Arabako elizarik zaharrena da[1].
XIX. mendean nekazaritza zen jarduera nagusia eta errota bat ere bazegoen.
Demografia eta biztanleria aldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
15 | 15 | 15 | 18 | 19 | 20 | 20 | 19 |
Garraioa aldatu
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Ondasun nabarmenak aldatu
- Durruma eliza, Arabako zaharrena omen dena, IX. mende hasierako zati bat daukana.[2] Abito abadeak 822ko azaroaren 17an egindako testamentuan Tobillasko Durruma monasterioari egindako emanaldiak agertzen dira:
Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Abito abadearen testamentua | |
Liburu osoa: Euskal Herriko Erdi Aroaren Historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak |
« |
Nik, Abito abadeak, Tobillas izeneko lekuan bizi naizenak, Romano eta Azisklo, Zipriano gotzaina eta Klemente Santuen monasterioari, zeina duela gutxi nire eskuekin altxa bainuen, nire ondasun guztiak eman eta eskaintzen dizkiot, orain ditudanak eta horrela datzanak, eta geroago ere ekar ditzakedanak. |
» |
—[3]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
- Eremitorioak, haitzulo artifizialak.
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Valpuesta. (2000-07-01). «Tobillas, el primer templo cristiano» Valpuesta. (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ Arabako eliza aurre-erromanikoei buruzko albistea elcorreodigital.com webgunean
- ↑ Ruiz Fernández, Amanda; Agirre García, Jaione. (2006). Euskal Herriko Erdi Aroaren historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380807..
Bibliografia aldatu
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |