Alfontso VII.a Gaztelakoa
Alfontso VII.a Gaztelakoa Enperadorea[1] (Caldas de Reis, 1105eko martxoaren 1a -Sierra Morena, 1157ko abuztuaren 21a) Galizia (1111 - 1157) Gaztela eta Leongo erregea (1126 - 1157) eta Imperator totius Hispaniae (1135-1157) izan zen[2].
BiografiaAldatu
Urraka Gaztelakoa eta Erramun Borgoinakoa zituen gurasoak, lehendabiziko Borgoinako leinuko erregea Hispanian izanik.
Bere erreinaldiaren helburu nagusia inguruko Erresumetan bere hegemonia finkatzea izan zen. Hala ere, ez zuen bete:
- Portugal 1128an de facto eta 1143an de jure independente bihurtu zen;
- 1134 arte, Alfontso I.a Aragoi eta Nafarroako erregea izan zen, hiltzean saiatu zuen erresuma biak menderatzea. Hala ere, azkenean utzi eta Tudejengo ituna sinatu behar zuen.
- Almohadeen erasoaldien aurka egin behar zuen[3].
Ezkontza eta seme-alabakAldatu
1128an Erramun Berenguer III.a Bartzelonakoaren alaba Berenguelarekin ezkondu zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten:
- Antso III.a Gaztelakoa (1134-1158)
- Erramun, umea zela hilda.
- Fernando II.a Leongoa (1137-1188)
- Konstanza (1138-1160), Luis VII.a Frantziakoarekin ezkondu zena.
- Antsa (1139-1179), Antso VI.a Nafarroakoarekin ezkondu zena.
- Gartzia (1142-1145/6)
- Alfontso (1144-1149)
1152an, Ladislao II.a Poloniakoaren alaba zen Rikilda ezkondu zuen. Semea eta alab izan zituzten:
- Fernando, (1153-1157)
- Antsa (1155-1208), Alfontso II.a Aragoikoarekin ezkondu zena.
Gainera maitale bi izan zituen:
- Guntroda Pérez. Alaba bat izan zuten: Urraka (1132-1164), Gartzia V.a Nafarroakoaren emaztea izan zena
- Urraka Fernández, agian Gartzia III.a Santxezen leinukoa. Alaba bat izan zuten, Estefania izenekoa.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- ↑ Arnaldo Astorgakoa "Chronica Adefonsi Imperatoris"
- ↑ Riley-Smith, Jonathan (1990). Atlas of the Crusades. New York: Facts on File. 48. orr.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Aurrekoa Urraka Leon eta Gaztelakoa |
Gaztelako erregea 1127 - 1157 |
Ondorengoa Antso III.a Gaztelakoa |
Aurrekoa Urraka Leon eta Gaztelakoa |
Leongo erregea 1126 - 1157 |
Ondorengoa Fernando II.a Leongoa |
Artikulu hau Galiziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |