Arabako Arkeologia Museoa
Bibat Arkeologia museoa Arabako Gasteiz hiriburuko Alde Zaharrean dagoen arkeologia museoa da. Aiztogile kaleko 54. zenbakian dago zehazki, Arabako Fournier Karta museoari erantsita eta bi museo hauek elkartuta Bibat museo multzoa (2009an irekia) osatzen dute.
Arabako Arkeologia Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2009 |
Eraikina
aldatuGarai batean museo honen egoitza Gobeu-Gebara-San Joan jauregian egon zen, gaur egun Bendaña jauregiari erantsitako eraikinean dago. Eraikin hau Patxi Mangado arkitektoak diseinatu zuen. Eraikin honek XV. Europako Kobrezko Arkitektura Saria irabazi zuen.[1]
Erakusketa
aldatuErakusketa hiru solairutan banaturik dago, eta Paleolito Aroa, Burdin Aroa, Antzinako Erroma eta Erdi Aroan sortutako Gasteiz udalerrian barna ibilaldi bat burutzen da. Denera 1.500 pieza inguru ditu. Bertako lorategietan disko itxurako hilarrien erakusketa bat ere badago. Espezializatutako liburutegi bat ere badu, eta gainera museo honetatik Araban zehar garatzen diren arkeologia programak ere kudeatu ohi dira.
Ordutegia
aldatu- Astelehenetan, itxita.
- Asteartetik larunbatera: 10:00–14:00 eta 16:00–18:30.
- Igande eta jaiegunetan: 11:00–14:00.
- Jaiegun diren astelehenetan: 11:00-14:00, eta biharamunean (asteartea) itxita.
Galeria
aldatu-
Hezurdura
-
Historiaurreko lanabes litikoak.
-
Zuiako Oroko Haitzetako kastroan aurkitutako urrezko balizko torkea.
-
Iruña-Veleiako zaldunaren estela.
-
Iruñako Dama: Iruña-Veleian aurkitutako Erromatar garaiko dama edo jainkosa baten eskultura
-
Brontze aroko objektuak
-
Aisuan, Legution, aurkitutako aurpegibikoa edo bifazea.
-
Erromatar garaiko Terra sigillata motako ontzia
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Euskadiko Museoak Katalogo Kolektiboa (Emsime) - Arabako Arkeologia Museoaren bilduma
- Arabako Foru Aldundia: 40 urte Arabako Arkeologia Museoa, museoari buruzko bideoa, YouTube webgunean. Iraupena: 2' 54''.
- Arabako BIBAT Arkeologia Museoa. Museoaren webgunea.
- Arkeologiarako Arabar Institutua