Villanañe
Villanañe Arabako Gaubea udalerria osatzen duten herrietako bat da. Baronatarren dorretxeagatik da ezaguna. 100 biztanle inguru ditu.
Villanañe | |
---|---|
![]() | |
![]() Villanañe Baronatarren dorretxetik | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gaubea |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′N 3°06′W / 42.8°N 3.1°W |
Demografia |
Izena aldatu
Historian zehar aurkitu diren agirietan izen desberdinak izan ditu. Zaharrena 949 urtekoa da eta Villa de Navi izena du. Ondorengo agirietan Villas Phani (1137), Villanañe (1146), Villananne (1175), Villaallañe eta Villalane (XV. mendean), Villanabia (XVI. mendean), Villalinage (1715), Villanage (XVIII. mendean) eta Villananni (1752)[1].
Geografia aldatu
Omecillo eta Tumecillo ibaiek bat egiten duten tokian kokaturik dago, udalerriko herriburua den Uribarri Gaubea herritik gertu.
Historia aldatu
Astorga-Bordele galtzada erromatarra pasatzen zen bertatik eta garai hartako 2 x 0'5 metrotako harlauza bat aurkitu da, honela dioena:
« |
D. MUERTO |
» |
Araba aldea eta sortzen ari zen Gaztelako Erresumaren arteko loturagunea izan zen eta mendebaldetik etorritako birpopulazioa jasan zuen. 1139 urtean Alfontso VII.a Gaztelakoak Martin Perez de Barahonari eman zion Villanañe jaurerria[1]. Gaur egungo Baronatarren dorretxea XIV. mendean eraiki zuen Ruiz Muñoz de Varonak. Dorretxearen inguruan herria sortuz joan zen, Barrio Alto esaten dioten tokian. Ingurune hau despopulatu egin zen ordea hurrengo mendeetan Villanañe ibaiertzean garatuz joan baitzen. Haranaren iparraldean Angostoko santutegia eraiki zen XIV. mendean.
Gaubeako Anaidiko "Aitonen semeen batzarrak" Villanañeko udaletxean izaten ziren Angostoko santutegiaren ondoko arte baten inguruan, harik eta 1841ean Bellojín herrixkarekin udalerri propioa osatu zuen arte. 1923an Gaubearen barnean sartu zen berriz[2].
Demografia eta biztanleria aldatu
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 100 biztanle ditu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
70 | 71 | 75 | 75 | 96 | 98 | 100 | 100 |
Garraioa aldatu
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Ondasun nabarmenak aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b «VILLANAÑE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Villanañe» EscapadaRural.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).