Ireki menu nagusia
Artikulu hau gehigarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gatz».

Gatz arrunta edo mahaiko gatza kristal itxurako gaia, NaCl formula duena. Izadian asko izaten da. Itsasoko uraren mineral nagusia da.

Añanako gatz harana

Gatzaren erauzketaAldatu

Gatza modu desberdinetan erauzi daiteke. orokorrean hauek dira metodoak:

  • Gatzunaren lurruntzea – gatza duen uraren edo gatzunaren lurruntze prozesuan oinarritzen da, disoluzioa geroz eta gaziago izanez, eta azkenik gatza hondoan geratzen delarik. Bide hau modu naturalean egin daiteke, esaterako eguzkia eta haizea baliatuz, baita modu artifizialean ere, horretarako prestaturiko dorlak su eztitan jarrita. Itsasoko ura gatz iturri amaigabea da, izan ere, honen %2,7-a (pisura) Sodiko Kloruroa (NaCl) dugu, honela, gatza lortzeko modu merke eta amaigabe bat eskaintzen digu modu honek. Hala ere, ez da dena itsasoa, eta badira barnekaldean ere gatzuna dakarten iturburuak, eta hori baliatuta ere erauzten da gatza.
  • Minerala hauts bihurtzea – gatza erdi mailako edo sakonera gutxiko minetatik edota gatz-lautadetatik ustiatu ohi da. Mineral honi halita deritzo, eta bi formatan ateratzen da: Gatz Iodoa edo harri-mineral modura. Modu honetan gatza lortzen duen munduko gatzagarik handiena Bolivian dagoen Uyuniko gatzaga da.
 
Leintz-Gatzagako gatz museoa

Gatzagak Euskal HerrianAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Añanako gatz harana» www.vallesalado.com . Noiz kontsultatua: 2018-04-06.
  2. «Leintz Gatzagako gatz museoa» www.gatzmuseoa.com . Noiz kontsultatua: 2018-04-06.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gatz arrunt  


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.