2011ko Italiako Giroa

2011ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 94. edizioa izan zen. 2011ko maiatzak 7 eta 29 artean ospatu zen 3469 kilometroko ibilbidea eginez (hasiera batean 3494,5 aurreikusita zeuden, baina 14. etapa arrazoi logistikoengatik laburtu behar izan zen) Venaria Reale eta Milan artean.

2011ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa94. Italiako Giroa
Txapelketa2011 UCI World Tour 2.UWT
Etapak21
Datakmaiatzak 7 – 2011.eko maiatzak 29
Luzera3.469 km
HerrialdeaITA Italia
AUT Austria
Irteera-lekuaVenaria Reale
Helduera-lekuaMilan
Taldeak23
Parte-hartzaileak207
Amaitu dutenak159
Emaitzak
TxapeldunaITA Michele Scarponi (Lampre-ISD)
TxapeldunordeaITA Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale)
HirugarrenaFRA John Gadret (AG2R La Mondiale)
Puntukako sailkapenaITA Michele Scarponi (Lampre-ISD)
Eskalatzailerik onenaITA Stefano Garzelli (Acqua & Sapone)
Sprinter onenaBEL Jan Bakelants (Omega Pharma-Lotto)
Gazte onenaCZE Roman Kreuziger (Astana)
Talderik onenaKAZ Astana
◀20102012▶
Dokumentazioa

Edizio honek hiru erlojupeko izan zituen (bat taldekakoa eta beste bat kronoigoera). Lehen astea, ohi bezala, esprinterrentzat bikaina izan zen. Zazpigarren etapatik aurrera mendia hasi zen, Maddalonin hasi eta mendate tontorrean amaitu zen 110 kilometroko etapa batekin hasiz. Ondoren, 13. eta 14. etapetan Austrian sartu zen lasterketa, non mendi altuko bi etapa ospatu ziren. Gainera, aurreko edizioan bezala, asfaltatu gabeko zatiak igaro ziren, 5. etapan (non zatirik zailenak igaro ziren) eta 14. eta 20. etapetan (Crostis eta Finestre mendateak ez baitzeuden erabat asfaltatuta). Alabaina, azkenean Crostiserako igoera bertan behera utzi zen jaitsieraren egoera kaxkarraren ondorioz (ikus Crostisen ezabatzea sekzioa).

Prentsa espezializatuak historiako zailenetako bat bezala katalogatu zuen edizio honen ibilbidea jakin zenetik, 2010eko urrian, nagusiki bere luzeragatik (3494,5 kilometro) eta ia osorik eskalatzaileei zuzendutako bere ibilbideagatik (21 etapetatik 18k esprint masiboa eragozten zuten mendateak zituzten. Exigentzia eta bertikaltasun gehiegizko ibilbidea Team Sky taldeko kirol zuzendaria zen Sean Yatesek "basati" bezala katalogatu zuen, honen ondorioz, edozein txirrindularirentzat 2011ko Frantziako Tourra 2011ko Giro hau irabaztea baino erraz eta onuratsuagoa izango zela zioten kritikak eragin zirelarik.

Lehen aldiz urte askoan mendateen ohiko katalogazioa erabili zen (1., 2., 3. eta 4. mailakoak) soilik koloreak erabili ordez. Hala eta guztiz ere, oraingoan ere ez zen Maila Berezi maila erabili, honen ondorioz, mendate gehienak katalogazio hau erabiltzen duten beste lasterketa batzuetan egongo liratekeena baino maila bat beherago katalogatuak egon zirelarik.

3. etapa Wouter Weylandt txirrindulari belgikarra hil zen Passo del Bocco mendatearen jaitsieran erorketa oso larri bat jasan ondoren, Mezzanegotik gertu (ikus "Wouter Weylandten heriotza" sekzioa).

Hasiera batean, edizio honen garailea Alberto Contador madrildarra izan zen (bi etapa eta puntukako sailkapena ere irabazi zituena), baina, Contador auziaren ondorioz kanporatua izan zen (ikus "Alberto Contador eta Contador auzia" sekzioa). Honen ondorioz, garailea, azkenean, Michele Scarponi izan zen (Contador kanporatua izan ondoren puntukako sailkapena ere irabazi zuena, podiumean Vincenzo Nibali eta John Gadret lagun izan zituelarik.

Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: Stefano Garzelli mendikoan, Roman Kreuziger gazteenean, Jan Bakelants tarteko helmugetan eta Astana taldekakoan.

Talde parte-hartzaileak

aldatu

UCI ProTour mailako 18 taldeek (euren partehartzea ziurra eta derrigorrezkoa baitzen) eta Profesional Kontinental mailako beste lauk parte hartu behar zuten, horietako bi, Androni Giocattoli-C.I.P.I eta Farnese Vini-Neri Sottoli finkoak zirelarik, eta gonbidatzeko falta ziren beste biak Acqua & Sapone, Colnago-CSF Inox eta Geox TMC taldeen artetik aukeratu beharko ziren. Alabaina, azkenean, UCIk hiru taldeak gonbidatzeko baimen berezi bat eman zuen, hala lasterketa profesionaletarako ezarritako 200 txirrindulariko muga gaindituz.

Aukeraketa honen ondoren 207 txirrindularik parte hartu zuten 9 txirrindulariko 23 taldetan banatuta: ProTour Mailako 18 eta Profesional Kontinental Mailako beste 5: (Androni Giocattoli-C.I.P.I, Farnese Vini-Neri Sottoli, Acqua & Sapone, Colnago-CSF Inox eta Geox TMC. Edizio hau hasi zuten 207 txirrindularietatik 159k lortu zuten lasterketa amaitzea. Taldeak honakoak izan ziren:

Taldea UCI Kodea Maila Taldeko Liderra
  Italia Acqua & Sapone ASA Profesional Continental   Italia Stefano Garzelli
  Frantzia Ag2r La Mondiale ALM UCI ProTour   Italia Rinaldo Nocentini
  Italia Androni Giocattoli-C.I.P.I. AND Profesional Continental   Kolonbia José Serpa
  Italia Emanuele Sella
  Venezuela José Rujano
  AEB BMC Racing Team[1] BMC UCI ProTour   Suitza Mathias Frank
  Norvegia Alexander Kristoff
  Irlandako Errepublika Colnago-CSF Inox COG Profesional Kontinental   Italia Domenico Pozzovivo
  Espainia Euskaltel-Euskadi EUS UCI ProTour   Espainia Igor Anton
  Espainia Geox-TMC GEO Profesional Continental   Errusia Denis Menxov
  Espainia Carlos Sastre
  AEB HTC-Highroad THR UCI ProTour   Erresuma Batua Mark Cavendish
  BLR Kanstantsin Sivtsov
  Italia Marco Pinotti
  Errusia Katusha Team KAT UCI ProTour   Espainia Joaquim Rodríguez
  Italia Lampre-ISD LAM UCI ProTour   Italia Michele Scarponi
  Italia Alessandro Petacchi
  Luxenburgo Leopard Trek[2] LEO UCI ProTour   Alemania Fabian Wegmann
  Suitza Oliver Zaugg
  Italia Liquigas-Cannondale LIQ UCI ProTour   Italia Vincenzo Nibali
  Espainia Movistar Team MOV UCI ProTour   Espainia David Arroyo
  Belgika Omega Pharma-Lotto OLO UCI ProTour   Belgika Jan Bakelants
  Kazakhstan Pro Team Astana AST UCI ProTour   Txekia Roman Kreuziger
  Erresuma Batua Farnese Vini-Neri Sottoli FAR Profesional Continental   Italia Giovanni Visconti
  Belgika QuickStep Cycling Team QST UCI ProTour   Italia Dario Cataldo
  Alemania Gerald Ciolek
  Herbehereak Rabobank Cycling Team[3] RAB UCI ProTour   Herbehereak Steven Kruijswijk
  Herbehereak Pieter Weening
  Danimarka Saxo Bank Sungard SBS UCI ProTour   Espainia Alberto Contador
  Erresuma Batua Sky Procycling SKY UCI ProTour   Suedia Thomas Lövkvist
  AEB Team Garmin-Cervélo GRM UCI ProTour   AEB Tyler Farrar
  Italia Christophe Le Mével
  AEB Team RadioShack RSH UCI ProTour   Portugal Tiago Machado
  Herbehereak Vacansoleil-DCM Pro Cycling Team VAC UCI ProTour   Italia Matteo Carrara

Etapak

aldatu
 EtapaDataEtapako hiriaktypeLuzera (km)Etapako garaileaSailkapen orokorreko liderra
1 Maik 7Venaria RealeTurin
 
taldekako erlojupekoa
19,3  HTC-Highroad  Marco Pinotti
2 Maik 8AlbaParma
 
etapa laua
244  Alessandro Petacchi  Mark Cavendish
3 Maik 9Reggio nell'EmiliaRapallo
 
etapa gorabeheratsua
173  Ángel Vicioso  David Millar
4 Maik 10Quarto dei Mille – Livorno
 
etapa gorabeheratsua
216cancellation of the stage  David Millar
5 Maik 11PiombinoOrvieto
 
etapa gorabeheratsua
191  Pieter Weening  Pieter Weening
6 Maik 12OrvietoFiuggi
 
etapa gorabeheratsua
216  Francisco Ventoso  Pieter Weening
7 Maik 13Maddaloni – Montevergine
 
mendiko etapa
110  Bart De Clercq  Pieter Weening
8 Maik 14SapriTropea
 
etapa laua
217  Oscar Gatto  Pieter Weening
9 Maik 15MessinaEtna
 
mendiko etapa
169  José Rujano
  Alberto Contador
  Kanstantsin Sivtsov
  Alberto Contador
Maik 16Atseden eguna
 
Atseden eguna
10 Maik 17TermoliTeramo
 
etapa laua
159  Mark Cavendish  Kanstantsin Sivtsov
  Alberto Contador
11 Maik 18Tortoreto Lido – Castelfidardo
 
etapa gorabeheratsua
142  John Gadret  Kanstantsin Sivtsov
  Alberto Contador
12 Maik 19CastelfidardoRavenna
 
etapa laua
184  Mark Cavendish  Kanstantsin Sivtsov
  Alberto Contador
13 Maik 20Spilimbergo  Grossglockner
 
mendiko etapa
167  José Rujano  Vincenzo Nibali
  Alberto Contador
14 Maik 21  Lienz – Zoncolan mendia
 
mendiko etapa
172  Igor Anton  Vincenzo Nibali
  Alberto Contador
15 Maik 22Conegliano – Fassa Valley
 
mendiko etapa
229  Mikel Nieve  Michele Scarponi
  Alberto Contador
Maik 23Atseden eguna
 
Atseden eguna
16 Maik 24Belluno – Nevegal
 
erlojupeko igoera
12,7  Vincenzo Nibali  Michele Scarponi
  Alberto Contador
17 Maik 25FeltreTirano
 
etapa gorabeheratsua
230  Diego Ulissi  Michele Scarponi
  Alberto Contador
18 Maik 26MorbegnoSan Pellegrino Terme
 
etapa gorabeheratsua
151  Eros Capecchi  Michele Scarponi
  Alberto Contador
19 Maik 27Shrine of Nostra Signora della Guardia – Macugnaga
 
mendiko etapa
209  Paolo Tiralongo  Michele Scarponi
  Alberto Contador
20 Maik 28VerbaniaSestriere
 
mendiko etapa
242  Vasil Kiryienka  Michele Scarponi
  Alberto Contador
21 Maik 29MilanMilan
 
banakako erlojupekoa
26  David Millar  Michele Scarponi
  Alberto Contador

Sailkapenak

aldatu

Sailkapen orokorra

aldatu
 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Alberto Contador   EspainiaSaxo Bank-SungardDQ
1. Michele Scarponi     ItaliaLampre-ISD84 o 11 min 24 s
2. Vincenzo Nibali   ItaliaLiquigas-Cannondale+ 46 s
3. John Gadret   FrantziaAG2R La Mondiale+ 4 min 07 s
4. Joaquim Rodríguez   EspainiaKatusha+ 4 min 55 s
5. Roman Kreuziger    Txekiar ErrepublikaAstana+ 5 min 18 s
6. José Rujano   VenezuelaAndroni Giocattoli-CIPI+ 6 min 02 s
7. Denis Menxov   ErrusiaGeox-TMC+ 6 min 08 s
8. Steven Kruijswijk   HerbehereakRabobank+ 7 min 41 s
9. Kanstantsin Sivtsov   BielorrusiaHTC-Highroad+ 8 min 00 s
10. Mikel Nieve   Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi+ 9 min 58 s
11. Hubert Dupont   FrantziaAG2R La Mondiale+ 11 min 56 s
12. Dario Cataldo   ItaliaQuick Step+ 12 min 13 s
13. David Arroyo   EspainiaMovistar Team+ 20 min 46 s
14. Christophe Le Mével   FrantziaGarmin-Cervélo+ 25 min 58 s
15. Johann Tschopp   SuitzaBMC Racing Team+ 29 min 10 s
16. Matteo Carrara   ItaliaVacansoleil-DCM+ 30 min 58 s
17. Igor Anton   Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi+ 31 min 29 s
18. Paolo Tiralongo   ItaliaAstana+ 32 min 11 s
19. Tiago Machado   PortugalTeam RadioShack+ 33 min 49 s
20. Thomas Lövkvist   SuediaTeam Sky+ 37 min 41 s
Iturria : ProCyclingStats


Puntukako sailkapena

aldatu
 Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Alberto Contador   EspainiaSaxo Bank-SungardDQ
1. Michele Scarponi     ItaliaLampre-ISD122 pt.ak
2. Vincenzo Nibali   ItaliaLiquigas-Cannondale121 pt.ak
3. José Rujano   VenezuelaAndroni Giocattoli-CIPI107 pt.ak
4. John Gadret   FrantziaAG2R La Mondiale97 pt.ak
5. Joaquim Rodríguez   EspainiaKatusha87 pt.ak
6. Roman Kreuziger    Txekiar ErrepublikaAstana85 pt.ak
7. Stefano Garzelli    ItaliaAcqua & Sapone81 pt.ak
8. Roberto Ferrari   ItaliaAndroni Giocattoli-CIPI70 pt.ak
9. Pablo Lastras   EspainiaMovistar Team66 pt.ak
10. Jan Bakelants   BelgikaOmega Pharma-Lotto66 pt.ak


Mendiko sailkapena

aldatu
 Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Stefano Garzelli    ItaliaAcqua & Sapone67 pt.ak
2. Alberto Contador   EspainiaSaxo Bank-SungardDQ
2. José Rujano   VenezuelaAndroni Giocattoli-CIPI43 pt.ak
3. Mikel Nieve   Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi39 pt.ak
4. Gianluca Brambilla   ItaliaColnago-CSF Inox29 pt.ak
5. Vasil Kiryienka   BielorrusiaMovistar Team24 pt.ak
6. Emanuele Sella   ItaliaAndroni Giocattoli-CIPI23 pt.ak
7. Michele Scarponi     ItaliaLampre-ISD23 pt.ak
8. Vincenzo Nibali   ItaliaLiquigas-Cannondale22 pt.ak
9. Johnny Hoogerland   HerbehereakVacansoleil-DCM21 pt.ak
10. Jérôme Pineau   FrantziaQuick Step20 pt.ak


Gazteen sailkapena

aldatu
 Gazte onenaren sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Roman Kreuziger    Txekiar ErrepublikaAstana84 o 16 min 42 s
2. Steven Kruijswijk   HerbehereakRabobank+ 2 min 23 s
3. Peter Stetina   Ameriketako Estatu BatuakGarmin-Cervélo+ 38 min 41 s
4. Jan Bakelants   BelgikaOmega Pharma-Lotto+ 43 min 39 s
5. Bart De Clercq   BelgikaOmega Pharma-Lotto+ 52 min 57 s
6. Cayetano Sarmiento   KolonbiaAcqua & Sapone+ 1 o 06 min 01 s
7. Danilo Wyss   SuitzaBMC Racing Team+ 1 o 07 min 16 s
8. Diego Ulissi   ItaliaLampre-ISD+ 1 o 20 min 14 s
9. Robert Kišerlovski   KroaziaAstana+ 1 o 22 min 10 s
10. Kevin Seeldraeyers   BelgikaQuick Step+ 1 o 42 min 22 s


Taldekako sailkapena

aldatu
 Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Astana   Kazakhstan252 o 44 min 52 s
2. Movistar Team   Espainia+ 10 min 00 s
3. Ag2r La Mondiale   Frantzia+ 11 min 23 s
4. Katusha   Errusia+ 24 min 46 s
5. Geox-TMC   Espainia+ 38 min 41 s


Sailkapenen eboluzioa

aldatu
Etapa
(Vencedor)
Sailkapen nagusia
 
Maglia arrosa
Puntukako sailkapena
 
Maglia gorria
Mendiko sailkapena
 
Maglia berdea
Gazteen sailkapena
 
Maglia zuria
Taldekako sailkapena
 
1. etapa   (taldekako erlojupekoa)
(HTC-Highroad)
Marco Pinotti ez zen eman ez zen eman Bjorn Selander HTC-Highroad
2. etapa
(Alessandro Petacchi)
Mark Cavendish Alessandro Petacchi Sebastian Lang
3. etapa
(Ángel Vicioso)
David Millar Gianluca Brambilla Jan Bakelants Garmin-Cervélo
4. etapa
(Etapa neutralizatua)
5. etapa  
(Pieter Weening)
Pieter Weening Martin Kohler Steven Kruijswijk Movistar Team
6. etapa
(Francisco Ventoso)
7. etapa  
(Bart De Clercq)
Bart De Clercq
8. etapa
(Oscar Gatto)
9. etapa  
(Alberto Contador)
Kanstantsín Siutsou Filippo Savini Roman Kreuziger Astana
10. etapa
(Mark Cavendish)
11. etapa  
(John Gadret)
12. etapa
(Mark Cavendish)
13. etapa  
(José Rujano)
Vincenzo Nibali Roberto Ferrari José Rujano
14. etapa  
(Igor Anton)
Michele Scarponi Gianluca Brambilla
15. etapa  
(Mikel Nieve)
Michele Scarponi Stefano Garzelli
16.. etapa     (banakako erlojupekoa)
(Alberto Contador)
17. etapa  
(Diego Ulissi)
18. etapa  
(Eros Capecchi)
19. etapa  
(Paolo Tiralongo)
20. etapa  
(Vasil Kiryienka)
21. etapa   (banakako erlojupekoa)
(David Millar)
Azkena Michele Scarponi Michele Scarponi Stefano Garzelli Roman Kreuziger Astana

Wouter Weylandten heriotza

aldatu
 
Pelotoi neutralizatua Wouter Weylandten omenez 4. etapan. Irudian David Millar liderra Leopard-Trek taldeko txirrindulariekin batera.

Hirugarren etapan, Reggio Emilia eta Rapallo artean korritu zena, Leopard Trek taldeko Wouter Weylandt belgiar txirrindulariak erorketa oso larri bat jasan zuen Passo del Bocco mendatearen jeitsieran, berpizte kardiopulmonarra behar izan zuelarik, baina ezin izan zituen garezurrean jasan zituen kalte larriak gainditu eta erorketa honen ondorioz hil zen handik minutu gutxira. Lehen une baten bere kabuz arnasa hartzen zuela adierazi bazen ere.

Txirrindulari honen heriotzaren ondoren zenbait informaziok Weylandt Giroan lesionatutako Daniele Bennatiren ordez sartu zela aipatu zuten, baina ez zen hala, Weylandt bere taldeko aurrehautatuen artean baitzegoen, Daniele Bennatiren ordez Brice Feillu sartu zelarik.

Hurrengo etapan, Giro honetako laugarrena, txirrindulari guztiak pelotoian batuta joan ziren etapa osoan zehar, eta helmugan, bere taldeko txirrindulari guztiak, bere lagunik onena zen Tyler Farrarrekin batera, eskutik helduta sartu ziren belgiar txirrindularia oroituz.

Costisen ezabaketa

aldatu

14. etapa ospatu baino egun bat lehenago etapa horretako azkenaurreko mendatea izan zen Crostisen igoera eta jeitsiera ezabatu ziren etapako ibilbidetik (batez ere behin tontorrera iritsi ondoren zeuden asfaltatu gabeko zatiengatik). Honek etapa 20 kilometrotan laburtzea suposatu zuen, alternatiba bezala bigarren mailako Tualis mendatea gehituz.

Protestak Tualisen eta etaparen beste laburtze bat

aldatu

Alabaina, eta tifosien kexuen aurrean, etapa beste 24,5 kilometro laburtu behar izan zen, Tualiseko mendatea igarotzea eragotziz, bertan zaleek lasterketa moztuko zutela aurreikusita baitzegoen. Erabaki hau etapa jada korritzen ari zela hartu zen mendate horretatik igaro baino minutu batzuk lehenago protesta horiek beste toki batera joatea eragozteko. Hala, txirrindulariek zuzenean Ovarorako bidea hartu zuten Monte Zoncolan igotzeko.

Viscontiri zigorra 17. etapan

aldatu

17. etapan, Tiranon amaitu zena, Giovanni Visconti izan zen helmuga lerroa gainditu zuen lehena, baina Diego Ulissi legez kanpo alboratu zuen, eta, ondorioz, Pablo Lastras espainiarra, honen ondorioz Visconti kanporatua izan zelarik. Hiru hauek ihes eginda zihoazen lasterketa buruan, eta, beraz, Visconti hirugarren postura atzeratzea erabaki zen.

Ereserki okerra Milanen

aldatu

Edizio honen hasierako garailea Alberto Contador izan zen, eta Milaneko podiumean ez zuen egungo Espainiako ereserkia entzun, letrarik ez duena, baizik eta José María Pemánen 1928ko letradun bertsioa.

Ez zen Alberto Contadorri halakorik gertatzen zitzaion lehen aldia, 2009ko Frantziako Tourra irabazi zuenean ere, Espainiako ereserkia entzun beharrean Danimarkakoa entzun behar izan baitzuen.

Alberto Contador eta Contador Auzia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Contador Auzia»

Alberto Contadorrek lasterketa honetan eta parte hartu zuen gainontzeko urteko lasterketa guztietan antidoping kontroletan positiborik eman ez zuen arren, 2012ko otsailak 6an, UCIk, Kirol Arbitrajearen Auzitegiak hala esanda, madrildarrak 2011n lortutako emaitza guztiak baliogabetzea erabaki zuen 2010eko Frantziako Tourrean klenbuterolagatik emandako positiboaren ondorioz.

Beraz, ofizialki, Contador Giroko sailkapen guztietatik kanporatua izan zen "0 DSQ" (kanporatua) adierazpenarekin, baina etapetako eta azken sailkapenetako puntuak eta denbora adieraziz. 9. eta 16. etapak irabazi zituen, 8., 13., 14. eta 19. etapetan bigarren amaitu zuen, 15. eta 21.etan hirugarren eta 11.ean bosgarren amaitu zuen. Horiek izan ziren bere emaitzarik nabarmenenak. Gainera, azken sailkapenetan, sailkapen nagusia eta puntukako sailkapena irabazi zituen eta mendikoan bigarren amaitu zuen. Bere emaitza partzial guztiak baliogabetuak izan ziren eta bere postua betetzeke geratu zen garaipena lortu zuenetan izan ezik, non bigarrenak bere postua hartu zuen, bigarren postua betetzeke geratuz, eta azken sailkapenetan madrildarraren kanporaketak bere atzetik geratu ziren guztiek postu bat irabaztea suposatu zuen. Bere partehartzeak soilik taldekako sailkapenean eragina izan zuelarik, txirrindularien kanporaketa kasu hauetan ohikoa den bezala.

Zigor honek ez zuen UCI World Rankingean inongo eraginik izan, zigor hau ezartzea erabaki zenerako 2011ko denboraldia jada amaitua baitzen. Alabaina, UCIk Saxo Bank-Sungard taldea UCI ProTour mailako talde bezala kanporatzea aztertuko zuela iragarri zuen, Albertok taldeak 2012an maila horretan egoteko zituen puntu guztien %68a lortu baitzituen.

Erreferentziak

aldatu
  1. 1ean amaitutako zenbakiak, taldeko ustezko liderra, Alessandro Ballanentzat izan behar zuen, baina ustezko doping kasu baten ondorioz Chris Bertongati aldatua izan zen, 1ean amaitutako zenbakia honentzat izan zelarik, liderra izan ez arren.
  2. 1ean amaitutako zenbakiak, taldeko ustezko liderra, Daniele Bennatirentzat izan behar zuen, baina azken orduko lesio baten ondorioz Brice Feillugatik aldatua izan zen, 1ean amaitutako zenbakia honentzat izan zelarik, liderra izan ez arren.
  3. 1ean amaitutako zenbakiak, taldeko ustezko liderra, Theo Bosentzat izan behar zuen, baina azken orduko lesio baten ondorioz Graeme Browngatik aldatua izan zen, 1ean amaitutako zenbakia honentzat izan zelarik, liderra izan ez arren.

Kanpo estekak

aldatu