Errege Martxa
Errege martxa (gaztelaniaz: Marcha Real) Espainiako Erresumako nazio ereserkia da, musikaduna baina letra ofizialik gabekoa.
Errege Martxa | |
---|---|
Partitura osoa | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1761 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Tonoa | Do maior |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Manuel de Espinosa de los Monteros (en) |
Europako nazio ereserkien artean zaharrenetarikoa da: lehenengo aipamena Manuel de Espinosak idatzitako Libro de Ordenanza de los toques militares de la Infantería Española liburuan ageri da, 1761ean. Idatzi horrek Errege Martxaren partitura bildu zuen, Marcha Granadera izenburuarekin (egilerik gabekoa).
Historia
aldatuHugo Kehrer idazlearen aburuz, Prusiako Federiko II. Handiak konposatu zuen himnoa. Edonola ere, baieztapen horrek ez dauka euskarririk. Beste hainbat adituren iritziz, Errege Martxak antz handia du Karlos V.ak erabilitako doinu militar batzuekin.
Karlos III.a errege zelarik, ohiturak eta herriaren oniritziak ereserki nazional ofizioso bilakatu zuten Martxa Erreala.
1868ko Iraultza Loriatsua gertatu ostean, Prim jeneralak nazio ereserki berria sortzeko txapelketarako deia egin zuen, baina saria eman gabe geratu zen, eta epaimahaiak Errege Martxak nazio ereserki izaten jarraitzea aholkatu zuen.
Bigarren Errepublikak Riegoren ereserkia aukeratu zuen Espainiako nazio ereserkitzat. 1937an, Francisco Franco jeneral matxinatuak bere kontrolpeko eremuan Errege Martxa ereserki ofizialtzat ezarri zuen; eta, Espainiako Gerra Zibila bukatu ostean, Francoren diktadura ezartzearekin, Errege Martxa Espainiako nazio ereserkia izan zen berriro, oraingoan Jose Maria Pemanen letrarekin. Orduz geroztik, Errege Martxa da Espainiako nazio ereserkia. 1978ko Espainiako Konstituzioa onartu eta gutxira, Francisco Grau konpositoreak egungo bertsioa eman zuen.
Musika
aldatu
Hitzak
aldatuHainbat letra izan ditu ereserkiak. Frankismoaren garaikoa hau zen:
Arriba España, alzad los brazos
hijos del pueblo español,
que vuelve a resurgir.
Gloria a la Patria que supo seguir,
sobre el azul del mar, el caminar del sol.
¡Triunfa España! Los yunques y las ruedas
marchan al compás
del himno de la fe.
Juntos con ellos cantemos de pie
la vida nueva y fuerte de trabajo y paz.
Arriba España, alzad la frente
hijos del pueblo español,
que vuelve a resurgir.
Gloria a la Patria que supo seguir,
sobre el azul del mar, el caminar del sol.
2007an polemika sortu zen kirolariek ez zutelako letrarik ereserkiarekin abesteko. Hori dela eta Espainiako Komite Olinpikoak eta SGAEk lehiaketa abiatu zuten hitzak aurkitzeko. 2000 bat proposamen jaso ziren eta 2008ko urtarrilaren 11n jakin zen ematera hauek honako letra aukeratu zutela lehiaketan:
Gaztelaniaz
|
Euskaraz[1]
|
Urtarrilaren 21etik aurrera sinadura bilketa bati ekin zioten letra hau ofiziala izan zedin.[2]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Espainiako ereserki nazionalaren historia Moncloaren webgunean
- (Gaztelaniaz) Espainiako ereserki nazionalaren historia historia-es.com webgunean