1994ko Italiako Giroa

1994ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa77. Italiako Giroa
Etapak23
Datakmaiatzak 22 – 1994.eko ekainak 12
Luzera3.721 km
HerrialdeaITA Italia
FRA Frantzia
SLO Eslovenia
AUT Austria
Irteera-lekuaBolonia
Helduera-lekuaMilan
Taldeak17
Parte-hartzaileak153
Amaitu dutenak99
Bataz besteko abiadura36,955 km/o
Emaitzak
TxapeldunaRUS Jevgeni Berzin (Gewiss-Ballan)
TxapeldunordeaITA Marco Pantani (Carrera Jeans-Tassoni)
HirugarrenaEU Miguel Indurain (Banesto)
Puntukako sailkapenaUZB Djamolidine Abdoujaparov (Polti-Vaporetto)
Eskalatzailerik onenaSUI Pascal Richard (GB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi)
Gazte onenaRUS Jevgeni Berzin (Gewiss-Ballan)
Talderik onenaITA Carrera Jeans-Tassoni
◀19931995▶
Dokumentazioa

1994ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 77. edizioa izan zen. 1994ko maiatzak 22 eta ekainak 12 artean ospatu zen, 22 etapatan banatuta 3721 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Yevgeni Berzinek, batez beste, 37,150 kilometro orduko abiaduran egin zituenak.

Azken hiru Tourren eta azken bi Giroen garailea izan zen Miguel Indurain, berriz ere Giroa irabazteko faborito nagusia zen. Bere arerio nagusien artean jada ezagunak ziren Claudio Chiappucci eta Gianni Bugno zeuden. Pavel Tonkoven gorakada bat ere espero zen. Bigarren maila batean, Andrew Hampsten eta Piotr Ugrumov erabateko zalantza ziren, baina ez zeuden erabat baztertuta.

Giro honetan belaunaldi aldaketa nabarmena gertatu zen. Aldaketa honen buru nagusiki Jevgeni Berzin eta Marco Pantani izan ziren.

Aurreko edizioan bezala, lehen etapa bikoitza izan zen, iraupeneko etapa luze bat hasieran eta sarrerako labur bat gero. Egun amaieran Armand de las Cuevas zen liderra. Maglia arrosa, hurrengo egunetan, Moreno Argentinen eskuetara pasako zen, baina laugarren etapan galdu zuen, bere taldekide zen Jevgeni Berzinen mesedetan. Berzin, jada aurreko edizioan parte hartu eta 90. postuan amaitu zuena, erlojupeko espezialista bezala agertzen ari zen, baina hiru asteko Itzuli bat, mendate altuekin, jasateko gai izango ote zen oraindik frogatzeke zegoen. Gainera, urte osoa oso forma egoera onean zeraman (beste proba batzuen artean Lieja-Bastogne-Lieja irabazi zuen) eta askok, José Miguel Echávarri horien artean, azken hastean beherakada bat izango zuela espero zuten.

Kelme taldeko Laudelino Cubinok irabazi zuen 7. etapa, Fiuggin zirkuitu batean ospatu zena. Hurrengo egunean, 44 kilometroko erlojupeko bat ospatu zen, non Indurainek bere lehen kolpea emango zuela espero zen, baina horren ordez, Berzin izan zen lidertza sendotu zuena, etapan laugarren izan zen nafarrari bi minutu eta erdi baino gehiago ateraz.

Sailkapen nagusirako eraginik izan ez zuten ihesaldi eta esprinten artean amaitu ziren zenbait etaparen ondoren, mendiko lehen etapetara iritsi zen itzulia, non Berzinek oraindik bere balioa erakutsi behar zuen.

Horietako lehenean, 14.ean, etapa honen garailea izan zen Marco Pantaniren dohaiak ikusi ahal izan ziren. Baina hurrengo etapan, itzuli honetako etapa erregina izango zenean, Stelvio eta Mortirolo izugarriak eta Valico de Santa Cristina izeneko hirugarren mailako mendate txiki bat igo zirelarik, erakutsi zuen Pantanik eskalatzaile bezala zuen kalitatea. Stelvio mitiko eta gogorrerako igoera lasaia izan zen, eta faborito bakar bat ere ez zen beste guztien gainetik agertu. Mortiroloko igoeran hautsi zen lasterketa. Ia hasieran, Pantanik indar handiz eraso zuen. Berzin bere atzetik joan zen, baina ezin izan zuen italiarraren erritmoa jasan. Hurrengo kilometroetan, bazirudien Berzinek pot egin zuela eta Indurainek, errusiarra harrapatzeaz gain, aurreratu egin zuela. Hala izan zen, eta Mortiroloko igoera oso gogorra zenez (12 kilometro batez beste %11ko maldarekin) errusiarrak pot egin zuen.

Aurretik, bitartean, Pantanik igoerarik azkarrenaren errekorra gainditu zuen (munduko txirrindularitzaren mendate mitiko askotan lortu duena). Jaitsieran, Pantanik abiada bizian zihoan Indurainen zain geratu zen, nafarrak erlojupekoan jasan zuen kolpea itzultzeko asmoa zuelarik. Etapako azken mendatearen hasieran, 5 kilometro inguruko luzera zuen hirugarren mailako mendate txiki bat, Pantanik eta Indurainek hiru minutu baino gehiago ateratzen zizkioten fisikoki eta moralki hondoratua zegoen Berzini. Alabaina, nafarrak sekulako txakalaldia jasan zuen azkeneko igoera hartan, hala, lider bihurtzeko eta bere hirugarren Giroa irabazteko aukera galduz. Egunaren amaieran, nafarrak minutu erdi baino ez zion jan Berzini, hala ere, hirugarren eta oraindik garaipena lortzeko aukerekin mantentzen zelarik. Dena den, Berzinek, Mortiroloko ahulaldia gora-behera, bere konfiantza indartua ikusi zuen. Bestaldetik, Pantanik asko sentitzen zuen lehen astean bere taldeko liderra zen Chiappucciri eman zion laguntza, baita banakako erlojupekoan galdutako denbora ere.

18. etapa, 35 kilometroko kronoigoera bat, erabakigarri agertzen zen lasterketaren egoera ikusita. Alabaina, Berzinek ez zuen hutsik egin, eta berriz ere Indurain gainditu zuen, honi hogei segundo ateraz. Etapa, gehiago bihurtu zen etapan hirugarren izan zen Pantani eta Indurainen arteko bigarren postua lortzeko lehia baten. Azkenik, minutu erdi eskasagatik, bigarren postua italiarrarentzat izan zen.

Oraindik Alpeetako bi etapa geratzen ziren arren, sailkapen nagusiak ez zuen aldaketa nabarmenik jasan. Lehen hirurak elkar zainduz joan ziren, eta itzulia zeuden postuetan amaitu zuten.

1994ko edizio honek, lehen aldiz, Indurainen gizatasuna erakutsi zuen, eta garaiezina ez zela frogatu zuen. 1994ko Frantziako Tourra oso irekia agertzen zen nafarraren porrot honen ondoren. Era berean, belaunaldi aldaketaren urtea izan zen. Bugno eta Chiappucci bezalakoek Marco Pantani eta Jevgeni Berzin bezalakoei tokia uzten zieten. Hiru txirrindulari gazte egon ziren lehen lauen artean. Garailea eta bigarrena, Berzin eta Pantani, 24 urte zituztenak, eta laugarrena, Pavel Tonkov, 25ekoa.

Etapak aldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a a maiatzak 22 Bolonia 86   Italia Endrio Leoni   Italia Endrio Leoni
1.a b maiatzak 22 Bolonia 7 (CRI)   Frantzia Armand de las Cuevas   Frantzia Armand de las Cuevas
2.a maiatzak 23 Bolonia-Osimo 232   Italia Moreno Argentin   Italia Moreno Argentin
3.a maiatzak 24 Osimo-Loreto Aprutino 185   Italia Gianni Bugno   Italia Moreno Argentin
4.a maiatzak 25 Montesilvano-Campitello Matese 204   Errusia Eugeni Berzin   Errusia Eugeni Berzin
5.a maiatzak 26 Campobasso-Melfi 158   Italia Endrio Leoni   Errusia Eugeni Berzin
6.a maiatzak 27 Potenza-Caserta 215   Italia Marco Saligari   Errusia Eugeni Berzin
7.a maiatzak 28 Fiuggi 119   Espainia Laudelino Cubino   Errusia Eugeni Berzin
8.a maiatzak 29 Grosseto-Follonica 44 (banakako erlojupekoa)   Errusia Eugeni Berzin   Errusia Eugeni Berzin
9.a maiatzak 30 Castiglione-Pontedera 153   Txekia Ján Svorada   Errusia Eugeni Berzin
10.a maiatzak 31 Marostica 115   Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov   Errusia Eugeni Berzin
11.a ekainak 1 Marostica-Bibione 165   Txekia Ján Svorada   Errusia Eugeni Berzin
12.a ekainak 2 Bibione-Kranj 204   Italia Andrea Ferrigato   Errusia Eugeni Berzin
13.a ekainak 3 Kranj-Lienz 231   Italia Michele Bartoli   Errusia Eugeni Berzin
14.a ekainak 4 Lienz-Merano 235   Italia Marco Pantani   Errusia Eugeni Berzin
15.a ekainak 5 Merano-Aprica 188   Italia Marco Pantani   Errusia Eugeni Berzin
16.a ekainak 6 Sondrio-Stradella 220   Erresuma Batua Maximilian Sciandri   Errusia Eugeni Berzin
17.a ekainak 7 Santa Maria La Versa-Lavagna 200   Txekia Ján Svorada   Errusia Eugeni Berzin
18.a ekainak 8 Chiavari-Passo del Bocco 35 (banakako erlojupekoa)   Errusia Eugeni Berzin   Errusia Eugeni Berzin
19.a ekainak 9 Lavagna-Bra 212   Italia Massimo Ghirotto   Errusia Eugeni Berzin
20.a ekainak 10 Cuneo-Les Deux Alpes 201   Ukraina Vladimir Poulnikov   Errusia Eugeni Berzin
21.a ekainak 11 Les Deux Alpes-Sestriere 121   Suitza Pascal Richard   Errusia Eugeni Berzin
22.a ekainak 12 Turin-Milan 198   Italia Stefano Zanini   Errusia Eugeni Berzin

Sailkapenak aldatu

Sailkapen orokorra aldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Jevgeni Berzin     ErrusiaGewiss-Ballan100 o 41 min 21 s
2. Marco Pantani   ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 2 min 51 s
3. Miguel Indurain   Euskal HerriaBanesto+ 3 min 23 s
4. Pavel Tonkov   ErrusiaLampre-Panaria+ 11 min 16 s
5. Claudio Chiappucci   ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 11 min 55 s
6. Nelson Rodríguez Serna   KolonbiaZG Mobili+ 13 min 17 s
7. Massimo Podenzana   ItaliaNavigare-Blue Storm+ 14 min 35 s
8. Gianni Bugno   ItaliaPolti-Vaporetto+ 15 min 26 s
9. Armand de las Cuevas   FrantziaCastorama+ 15 min 35 s
10. Andrew Hampsten   Ameriketako Estatu BatuakMotorola+ 17 min 21 s
11. Vladimir Poulnikov   UkrainaCarrera Jeans-Tassoni+ 18 min 02 s
12. Wladimir Belli   ItaliaLampre-Panaria+ 19 min 36 s
13. Georg Totschnig   AustriaPolti-Vaporetto+ 20 min 04 s
14. Moreno Argentin   ItaliaGewiss-Ballan+ 27 min 47 s
15. Pascal Richard    SuitzaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi+ 28 min 38 s
16. Ivan Gotti   ItaliaPolti-Vaporetto+ 28 min 59 s
17. Flavio Giupponi   ItaliaBrescialat-Refin+ 29 min 39 s
18. Udo Bölts   AlemaniaTelekom-Merckx+ 30 min 23 s
19. Roberto Conti   ItaliaLampre-Panaria+ 33 min 41 s
20. Davide Rebellin   ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi+ 34 min 46 s
21. Serguei Outschakov   UkrainaPolti-Vaporetto+ 37 min 41 s
22. Francesco Casagrande   ItaliaMercatone Uno-Medeghini+ 45 min 32 s
23. Franco Vona   ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi+ 45 min 32 s
24. Piotr Ugrumov   LetoniaGewiss-Ballan+ 49 min 26 s
25. Oscar Pelliciole   ItaliaPolti-Vaporetto+ 52 min 13 s


Puntukako sailkapena aldatu

 Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Djamolidine Abdoujaparov     UzbekistanPolti-Vaporetto202 pt.ak
2. Jevgeni Berzin     ErrusiaGewiss-Ballan182 pt.ak
3. Gianni Bugno   ItaliaPolti-Vaporetto148 pt.ak
4. Miguel Indurain   Euskal HerriaBanesto132 pt.ak
5. Stefano Zanini   ItaliaNavigare-Blue Storm132 pt.ak
6. Marco Pantani   ItaliaCarrera Jeans-Tassoni114 pt.ak
7. Fabiano Fontanelli   ItaliaZG Mobili113 pt.ak
8. Armand de las Cuevas   FrantziaCastorama110 pt.ak
9. Giovanni Lombardi   ItaliaLampre-Panaria107 pt.ak
10. Claudio Chiappucci   ItaliaCarrera Jeans-Tassoni102 pt.ak


Mendiko sailkapena aldatu

 Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Pascal Richard    SuitzaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi78 pt.ak
2. Michele Coppolillo   ItaliaNavigare-Blue Storm58 pt.ak
3. Marco Pantani   ItaliaCarrera Jeans-Tassoni44 pt.ak
4. Nelson Rodríguez Serna   KolonbiaZG Mobili24 pt.ak
5. Jevgeni Berzin     ErrusiaGewiss-Ballan20 pt.ak


Taldekako sailkapena aldatu

 Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Carrera Jeans-Tassoni   Italia302 o 25 min 45 s
2. Polti-Vaporetto   Italia+ 24 min 55 s
3. Lampre-Panaria   Italia+ 24 min 56 s
4. Gewiss-Ballan   Italia+ 36 min 21 s
5. GB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi   Italia+ 41 min 23 s
6. Castorama   Frantzia+ 1 o 29 min 22 s
7. Kelme-Avianca-Gios   Espainia+ 1 o 40 min 39 s
8. Banesto   Espainia+ 1 o 51 min 13 s
9. Navigare-Blue Storm   Italia+ 1 o 52 min 46 s
10. ZG Mobili   Italia+ 2 o 02 min 57 s


Intergiroaren sailkapena
1. Djamolidine Abdoujaparov   Uzbekistan POL 62h 00' 39s
2. Eugeni Berzin   Errusia GEW + 44s
3. Fabiano Fontanelli   Italia ZGM + 1' 50s
Gazteen sailkapena
1. Eugeni Berzin   Errusia GEW 100h 41' 21s
2. Marco Pantani   Italia CAR + 2' 51s
3. Pavel Tonkov   Errusia LAM + 11' 16s

Kanpo estekak aldatu