Mortirolo mendatea (italieraz: Passo di Mortirolo edo Passo di Foppa) Italia aldeko Alpeetan kokatzen den mendate bat da. 1.852 metroko garaiera du, eta Valtellina eta Val Camonica haranak elkar lotzen ditu.

Mortirolo mendatea
Geografia
Altuera1.852 m
MendikateaSobretta-Gavia-Gruppe (en) Itzuli
Map

1945. urtean mendate honetan alemanen atzeraldia ematen ari zela, azken horien eta partisanoen arteko borrokak jazo ziren.

Txirrindularitza aldatu

Urte luzez bigarren mailako mendi bide gisa alboratuta egon ondoren, 1990. urtean egoera erabat aldatu eta bere iparraldean dituen malda aldapatsu eta jarraiei esker Italiako Giroaren ohiko ibilbidean sartu zen.

Urtea Izena Herrialdea Etapa
1990 Leonardo Sierra   17
1991 Franco Chioccioli   15
1994 Marco Pantani   15
1996 Ivan Gotti   21
1997 Wladimir Belli   21
1999 Ivan Gotti   21
2004 Raffaele Illiano   19
2006 Ivan Basso   20
2008 Toni Colom   20
2010 Ivan Basso   19

Kanpo estekak aldatu