Caserta
Caserta[1] (kaˈzɛrta ahoskatua) Italiako hiri bat da, Campania eskualdekoa. Casertako probintziako hiriburua da. Terra di Lavoro eskualde historikoaren lautada emankorrean kokatuta dago.
Caserta | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Italiako eskualdeak | Campania | ||
Probintzia | Casertako probintzia | ||
Posta kodea | 81100 | ||
ISTAT kodea | 061022 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°04′00″N 14°20′00″E / 41.066667°N 14.333333°E | ||
Azalera | 54,07 km² | ||
Altuera | 68 m | ||
Mugakideak | Capua, Casagiove, Castel Morrone, Limatola, Maddaloni, Recale, Sant'Agata de' Goti, San Marco Evangelista, San Nicola la Strada, San Prisco eta Valle di Maddaloni | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 72.805 (2023ko urtarrilaren 1a) −2.756 (2018) | ||
Dentsitatea | 1.346 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0823 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Pitești eta Aley | ||
Katastro kodea | B963 | ||
Sailkapen sismikoa | 2 (Ertaina) | ||
Matrikula | CE | ||
comune.caserta.it |
Mugakideak
aldatuCasertak honako udalerri hauekin egiten du muga:
Capua
Casagiove
Castel Morrone
Limatola
Maddaloni
Recale
Sant'Agata de' Goti
San Marco Evangelista
San Nicola la Strada
San Prisco
Valle di Maddaloni
Historia
aldatuHiri modernoa XVI. mendeaz geroztik garatu zen, apezpiku-egoitza zen CasertaVeccchiatik 10 km-ra baitago. Hiriaren urrezko arora XVIII. mendean izan zen, Karlos III.a Espainiakoak bertan eraikiarazi zuenean bere jauregi berria (1870ean amaitua).
XIX. mendean hiria azkar garatu zen. 1818an, Terra di Lavoro probintziako buru bilakatu zen, eta 1842an bertara lekualdatu zen Caserta Vecchiako apezpiku-egoitza.
Bigarren Mundu Gerran, Casertan sinatu zuen kapitulazioa Italiako armada alemanak 1945ean.
Monumentuak
aldatuAipagarria da errege-jauregi barrokoa, bere lorategi eta iturriekin; Europan XVIII. mendean eraikitako eraikinik handienetako bat da. Jauregia eta haren lorategia, Vanvitelliren akueduktua eta San Leucio eraikin-multzoa Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1997an.
Galeria
aldatu-
Casertavecchiako katedrala
-
Jauregiaren lorategia
-
Vanvitelliren akueduktua
-
Luigi Vanvitelliren estatua