Bilboko Arte Ederren Museoa

Bilboko museoa

Bilboko Arte Ederren Museoa Bizkaiko hiriburuan dagoen arte museo zaharrena da, margolaritza eta eskultura bilduma nabarmena duena. Fernando Urrutia arkitekto bilbotarrak diseinatu zuen eraikin klasikoa. Ordutik hainbat areto eta eraikin berri gehitu zaizkio museoari. Azken zabalpena 2001. urtean egin zuten, eta 2022an berriro hedatzeko lanetan ari dira.

Bilboko Arte Ederren Museoa
Museoko eraikin klasikoa Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1914
ZuzendariaMigel Zugaza
Webguneahttp://www.museobilbao.com www.museobilbao.com

Arte erakusketak egiteaz gain, Bilbon egingo diren hainbat proiektuen erakusketak ere antolatzen dira noizbehinka. Horrez gain, "Zinemateka" delako programaren barnean garai ezberdinetako zinema emanaldiak eskaintzen dituzte.

Casilda Iturrizar Parkearen barruan dago kokatuta, Abandoko auzoan. Alboan Farolen basoa eta Arriagaren monumentua ditu.

Historia

aldatu
 
Francisco Durrio. Melpomene (1933) Juan Crisostomo Arriaga musikagilearen omenezko monumentua

1908an sortuta, sei urte geroago inauguratu zuten, Laureano Jado eta bestelako ongileei esker. 1939an bat egin zuen arte modernoaren museoarekin, eta 1962an "monumentu nazional" izendatu zuten.

Azken urteotan, azkenik, berriztatze lanak egin izan dituzte, Luis Maria Uriarte arkitektoaren gidaritzapean. 2013ko urtarrilak 20ra arte Fernando Boteroren erakusketa egongo da ikusgai Museoko BBK aretoan.

Instituzioak eta egoitzak

aldatu

Arte Ederren Museoa

aldatu

Bilboko Arte Ederren Museoa 1908an sortu zen eta 1914ean ireki zituen ateak, hiria bizitzen ari zen gorakada ekonomiko eta urbanistikoa kontuan izanik banakoen zein bertako instituzioen borondateak gidatua. Bere helburuak garai hartan hiria edozein gizarte modernotan ezinbestekoak ziren espazioez hornitzea eta komunitate artistikoari ereduzko modelo historikoak ematea zen beraien formakuntza osatzen lagundu ahal izateko.Honetarako ezinbestekoa izan zen proiektuaren gauzatzerako Laureano Jado enpresari eta filantropoak utzitako balio handiko funts artistikoa. Jadoren ekarpenari segituan beste dohaintza garrantzitsu batzuek jarraitu zioten, hala nola, Antonio Plasecia, jabeen korporazioak, Gernikako Batzarretxeak edo Bilboko Kontsulatuak. Manuel Losada margolari bilbotarra museoaren sustatzaile nagusietako bat izan zen, Atxuriko ospitale zibil zaharreko Arte eta Lanbideen Eskolan kokaturiko museoaren lehen egoitzako lehendakaria izateaz gain.

Arte Modernoaren Museoa

aldatu

Gazte artistek beste zentro artistikoekin hartu-emanen bidez eta baita Euskal Artisten Elkarteak antolaturiko geroz eta ohikoagoak ziren gaur egungo artearen erakusketen progarmazioari esker, “arte modernoa” deiturikoarengatik jakin nahi geroz eta handiagoa nabarmentzen zen hiriko inguru sozial eta kulturalean. Horrek Arte Ederren Museoa sortu zutenengan arte garaikiderako beste zentro bat irekitzeko giro bikaina sortu zuen. Horrela, 1924ko urriak 25ean Arte Modernoaren Museoak bere ateak irekiko ditu Musika Kontserbatorioak kokatu zegoen Aldundiarena zen leku berean. Museo berria bere garairako oso berritzailea zen izpirituarekin jaio zen, izan ere, Estatuko gainontzeko ekimen museistikoekin alderatuz desberdintasun handia zegoen irizpideen eguneratzeei eta hartutako arriskuari zegokionez. 1919ko Nazioarteko Erakusketa, Berastegi Eskoletan antolatua, izan zen, zalantza izpirik gabe ekimen honen sorkuntza piztuko zuena. Ez bakarrik bertan parte hartu zuten nazioarteko eta bertako artistengatik, baizik eta antolatzaileek arte garaikidearekin hartu zuten konpromezuarengatik. Bertan Aldundiak Cassat, Gauguin, Sidaner, Cottet, Sérusier eta Anglada, Camarasa, Nonell edo Canalls espainiarren pieza multzo bat erosi zituelarik bere konpromezua erakutsiz. Hauek denak museoaren funtsaren parte izango dira. Zuzendari-artisten tradizioari jarraiki Aurelio Arteta margolari euskalduana izendatuko dute zuzendaria, hau 1936an Gerra Zibila lehertzen den momenturaino mantenduko delarik bertan.

Eraikuntza berria

aldatu

Gerrak modu ezberdinean eragin zuen bi museoetan. Arte Ederreko Museoaren bilduma Bilboko Uribitarteko gordailura eraman zen bitartean, Arte Modernoaren Museoko lanak erbesteratuak izan ziren. Lanen berreskurapena botere berriaren premiazko erabakia izan zen, behin hauek berreskuraturik eta garai hartararte gordetzen ziren lokalak erabilgarritasunik gabe, espazio berri baten premiaz ausnartu zen. 1939an, gerra amaitu zen urtea, Aldundia eta Udala garai hartan hiriko zabalgunean kokaturiko hiru nazioen lorategia deiturikoan (gaur egungo Casilda Parkea) eraikiko zen eraikin berria bien artean ordaintzea hitzartu zuten.

Eraikina, Fernando Urria eta Gonzalo Cárdenas arkitekto gazteek diseinatu zuten, eta museo historiko handietan inspiratu zen seguruenik, bereziki Prado Museoan. Forma Neoklasikoetan oinarritu zen, harria eta adreilu gorria nahasiz. Lanak 1945ean amaitu ziren eta 1962an Monumentu Nazionala izendatu zuten.

Bilboko Arte Ederren eta Arte Modernoaren Museoa brrizendaturiko espazio berri honen zuzendari Manuel Losada hautatua izan zen, Arte Ederren Museoaren zuzendari izandakoa hau sortu zenetik. Karguan 1949an hiltzen denerarte egongo da. Nahiz eta luzez bi museoek bere izen propioa izan, biak leku berean ezartzearen ondorioz bi instituzioak batean elkartzea ekarriko du.  

Zabalkuntzak

aldatu

Manuel Losadaren ondoren Cristiano Lasterra egon zen zuzendari moduan, zeinak bere aurrekarien politikarekin jarraitu zuen 1973an hil zen arte.  Bere zuzendaritzapean korporazioek eraikinari hegal bat gehituz museo neoklasikoa zabaltzea erabaki zuten. Álvaro Líbano eta Ricardo de Beascoa Jauregui, proiektatu zuten, Mies van der Rohen arkitekturak eragindako material moderno, lerro minimalista eta modu ausartagoan eginiko eraikuntza da. Eraikin honek erakusketaren espazioaren beharrari eta arte joera berriek zekarzkiten erakusketa ezaugarri berriei erantzuten zien. Arkitektura berri hau 1970ean inauguratuko da, ordudanik arte garaikidearen saila hartuz.

Basterraren heriotzaren ondoren, Javier Bengoechea eta Jorge Barandiaránek hartuko dute kargua, zeintzuek zabalpen eta hobekuntza lanak egingo dituzten, besteak beste, espacio eta instalazio berrien antolaketa (erakusketa aretoa, areto nagusia, lan grafikoen kabinetea) eta zerbitzu berrien hornidura (Errestaurazio, Katalogazioa, Dokumentazio eta Hezkuntza sialak, baita liburutegizinematika, liburu denda eta kafetegia).

Laurogeita hamargarren hamarkadan jabeak ziren instituzioak, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, ekipamentu kulturalek hirian zuten protagonismo geroz eta handiagoaz jabeturik Museoaren “Erreforma eta Zabalpena Plaza” sustatu zuten.

1996an, Miguel Zugazaren zuzendaritzapean, plan horren esleipenerako lehiaketa iragarri zen. Aukeratu zen proiektua Luis Mª Uriartek egindakoa izan zen, zeinak instalakuntza eta zerbitzuen hobekuntza bilatzen zuen bi eraikinak (neoklasikoa eta zabalkuntza) lotuz eta galeria baten bidez elkartuz eta ,aldi berean, bi eraikuntzak errespetatuz. Gainera, hainbat espazio libre uzten zituen bisitariei ematen zitzaizkien zerbitzuak eta  erakusketa guneak handitzeko. Museoko sarrerak aldatzen zituen Arriagaren Monumentua eta Chillida plazan birkokatuz, eta irisgarritasun plan bat proposatzen zuen. Lanak 2001eko azaroan amaitu ziren.  

Gaur egungo egoera

aldatu

2000. urtean instituzioek Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa sortzea erabaki zuten . Patronatua da gobernu organoa, bertan daude instituzioetako ordezkariak, pertsona fisiko edo juridikoekin batera, zeintzuek beraien jarduera museistikoaren  ekarpenengatik edo ezagutzagatik sorkuntzaren helburuak lortzen laguntzen duten. 2008an Bilboko Arte Ederren Museoak “100 urte historia 10 mendeko artea” lelopean bere lehen mendeurrena ospatu zuen.

2009ko maiatzean Iñaki Azkuna Bilboko alkateak beste zabalkuntza bat egiteko aukera aipatu zuen publikoki. Eraikuntzak zabaltzeko dituen muga urbanistikoak direla eta, beste behin, bigarren egoitza bat egiteko aukera proposatzen da, Bertara lekualdatuko liratekelarik funts berrienak, zeintzuek biltegiratuak dirauten hein handi batean.

Guar egun museoak 13.914 -ko gainazala du, horietatik 5089 erakusketa iraunkorrari eskainitako  33 aretoetan banatuak eta 1142 aldi baterako erakusketara bideratuak. Gainerakoa  bisitarien harretarako eta langileen zerbitzuetarako erabilia.

Miguel Zugaza da 2017. urtetik eta gaur egun arte, museoaren zuzendaria.

Biduma iraunkorra

aldatu

Sarrera

aldatu

Bilboko Arte Ederren Museoko bildumak 10000 pieza baino gehiagoko ondare multzo garrantzitsu bat gordetzen du: 1500 margo inguru, 400 eskultura, paper gaineko 6500 lan eta arte aplikatuko mila pieza inguru. XVIII. Mendetik gaur egun arteko Europako eskola  nagusien adibide nabarmenak gordetzen ditu, baita ere besteohiz kanpoko bilduma batzuk ere, hala nola, Ekialdeko artearen Palacio bilduma,  XIV-XVI. Mendeetako Manisesko zeramika bilduma, brontze etrusko, italiko, erromatar eta iberikoen Taramona-Basabe bilduma, K.a. VI. mendean datatuak.

Eskola espainiarreko margoak interés berezia du, ondorengo egileak biltzen dituelarik: Greko, Morales, Ribera, Murillo, Zurbarán, Paret eta Goya,, besteak beste. Margo flandriar eta holandarra ere garrantzia du, Gossart, Benson eta Coecke, Mandijn, Vredeman de Vries, De Vos, Jordaens, Van Dyck, Grebber edo Ruisdael modukoekin. 2012an museoak Lucas Cranach Zaharraren lan esanguratsu bat gehitu du bildumara: Lukrezia (1534). Gainera, artista euskaldunen  bilduma garrantzitsuena du eta zentzu horretan bere funts artistiko eta dokumental, ikerkuntza tradizoagatik eta artistenganako gertutasunagatik goreneko erreferentzia instituzioa da.

Aparteko aipua merezi du paperaren gaineko lanaren funtsak,

Durero, Van Meckenem, Georg Pencz, Goltzius, Rembrandt, Piranesi, Goya, Fortuny, Carlos de Haes, Cézanne, Picasso, Duchamp, Lipchitz, Utamaro, Hokusai, Rouault, Hockney, Allen Jones, Immendorff, Bacon eta Saura, eginiko estampa eta grabatuekin ,besteak beste.

Aretoetan zehar eginiko ibilbidean ondorengo artisten lan esanguratsuak ikus daitezke:  Bermejo, Benson, Mandijn, Vredeman de Vries, Cranach el Viejo, De Vos, Moro, Sánchez Coello, El Greco, Pourbus, Gentileschi, Ribera, Zurbarán, Van Dyck, Murillo, Arellano, Meléndez, Bellotto, Mengs, Goya, Paret, Villaamil, Ribot, Zamacois, Madrazo, Gauguin, Cassatt, Sorolla, Guiard, Iturrino, Ensor, Regoyos, Romero de Torres, Zuloaga, Sunyer, Arteta, Gutiérrez Solana, Vázquez Díaz, Lipchitz, Delaunay, González, Gargallo, Bacon, Palazuelo, Oteiza, Appel, Chillida, Caro, Millares, Tàpies, Saura, Lüpertz, Kitaj, Blake, Arroyo eta Barceló, beste batzuen artean.

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo