Gereziondoa Cerasus azpigeneroa osatzen duten landareak dira, Prunus generokoak. Oso balioetsia da bere zur gorrixkagatik eta loreen edertasunagatik. Lore horietatik gereziak sortzen dira.

Gereziondo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaPrunus
Subgenus (en) Itzuli Prunus subg. Cerasus
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakgerezi eta Q28870510 Itzuli

Gereziondoa Europako baso epeletako zuhaitza da; lurzoru freskoak, sakonak eta aberatsak nahi izaten ditu, eta beraz, Euskal Herrian gehienbat harizti mesofitikoen lurretan egoten da. Fruta-arbola hau lokotxen taldekoa da, neguko hotza behar duena bere atsedenaldia apurtzeko.

Euskal Herrian ezagunak dira Itsasuko eta Etxauriko gereziak.

Ezaugarriak aldatu

2-5m garai izan daiteke bere bizitzan zehar. Oso zuzena da bere egituran oinarriturik, zur leuna du eta marroi kolorekoa, nahiz eta zurgin munduan gehiago balio dutenak gorrixka kolorea izan. Bere kukula zabala eta piramidala da, bestalde, bere hostoak erorkorrak, bakunak eta era bikoitzean dendatuak.

 
Gereziondoaren atalak

Azala aldatu

Enbor zuzena eta bertikala du, eta azal leun eta gris argia; enborra arrakalatu egiten da zahartzean, ildaska horizontaletan.

Hostoak aldatu

Hostoen ingurua obatu-lantzeolatua da, eta zatirik zabalena orriaren goiko erdia da; ertza zerraduna da.

Loreak aldatu

Loreek 2-5 cm bitarteko pedizelo luzea dute; nahiko handiak dira, 2-3 cm diametrokoak, eta bi eta sei lore bitarteko sortatan bilduta daude, unbela txikien antzera. Bost sepalo dituzte, beste horrenbeste petalo zuri eta lorezil asko.

Japonian, gereziondoaren loreari Sakura deritzo eta udaberrian gertatzen da bere loraldia. Japonian, Hanami (花見, Hanami?) jaialdia egiten da haren omenez.

Fruituak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Gerezi»

Fruitu gerezia gazia da eta globo-itxurako kolore haragitsu gorria du. Gehienetan binaka egoten dira.

Erabilera aldatu

Gerezien txortenek, eratorri salizilikoak edukitzearen ondorioz, aspirinaren antzeko eragina dute (erreumaren aurkakoa, antipiretikoa eta analgesikoa), eta beraz, farmaziako prestakin batzuetan edemaren, erreumaren, zistitisaren, sukarraren, hotzeriaren eta abarren aurka erabiltzen dira.

Gereziondoaren zura marroia da eta tonu gorrixkak ditu; gogorra, mehea eta lantzeko erraza da, eta akabera ona ahalbidetzen du. Hori dela eta, oso egokia da arozgintzarako eta altzariak nahiz estaldurak egiteko.

Motak aldatu

Gereziondo mota bat baino gehiago dago, batzuk fruituak ematen ez dituztenak, gereziondo japoniarraren kasuan, eta fruituak ematen dituena.

Gingondoa edo Prunus cerasus zuhaitz bat da fruitu garratzak eta gorri argi kolorekoak. Bere jatorria Europa eta Asiako mendebaldean dago. Badira baratz handiak Iberiar penintsulatik Turkiako Anatoliara eta Eskandinaviako hegoaldetik Britainia Handira arte, merkataritzako erabiltzen direnak.

Espezieak aldatu

Azpiko zerrendan gereziondo izen arrunta duten Prunus generoko espezieak dira, baina ez dira nahitaez Cerasus azpigenerokoak:

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu