Ireki menu nagusia

Zura Gipuzkoako Bidasoaldeko (Hondarribia eta Irun) musika talde bat da, 2005ean sortua. Xabi Strubellek bultzaturiko proiektua da. Urte hartakoa da Ilargi handi zauri zarae, Lorca eta Lauaxetaren poemak biltzen dituen diskoa, Metak diskoetxeak ateratakoa. Diego Garcia bateria lagun duela, taldetxo bat bildu zen diskoa zuzenekoan jotzeko. 2005 eta 2006. urteen artean hamaika kontzertu eman ondoren, Zurak isilaldi bat izan zuen hurrengo urteetan, eta 2008an itzuli ziren lanera, berriz ere Xabi Strubellek sortutako kantu batzuei itxura emateko.

Zura
Datuak
Jatorria Hondarribia (Gipuzkoa)
Musika mota Rock, Pop, Bossa Nova
Urteak 2005
Produkzioa
Diskoetxea(k) Gor Diskak
Metak
Taldekideak
Xabi Strubell
Nerea Olaxa
Diego Garcia
Gorka Sesma
Hans
Lehengo taldekideak

Martxel Mariskal
David Martinez
Iñigo Telletxea

Geroztik Zurak talde itxura hartu du, eta Xabi Strubellek (kitarra eta ahotsa), Nerea Olaxak (ahots nagusia), Eñaut Balentziagak (bateria), eta Hans Dieckmannek osatzen dute.

2008ko udazkenean Kiribil diskoa kaleratu zuten, taldearen bigarren diskoa da, euskaraz egindako bossa nova estiloko diskoa, hain zuzen ere. Hainbat iturritatik edan duen bossa nova berritzailea da: rocka eta funkaren tradizioak brasildar samba eta bossarekin nahasita ageri dira. Oro har, harmoniak eta erritmoak brasildar kutsukoak dira, eta euskara da hizkuntza nagusi. Zuzenekoan, ikuspuntu berritzaile batetik landutako bossa nova darie, indartsua baina goxotasunez egina.

TaldekideakAldatu

  • Xabi Strubell: Dut, Anari eta Zura taldeetan aritu da.
  • Nerea Olaxa: Kabul eta Zura taldeetan aritu da.
  • Eñaut Balentziaga: Kabul eta Zura taldeetan aritu da.
  • Hans Dieckmann: Zura du lehen proiektu musikala.
  • Gorka Sesma

DiskoakAldatu

Kanpo loturakAldatu