Pedalier-ardatz
Bizikleta bateko pedalier-ardatzak pedalierraren kutxan dauden errodamenduen gainean biratzen du. Pedalier-ardatzak buru bat du, non bielak elkartzen diren eta platerak eta pedalak bielei itsasten zaizkien.
Pedalier-kaxa zelaren hodiari lotzen zaio, hodi zeiharra edo behekoa, eta zorroak bizikletaren koadroaren zati gisa.
Hiru pedalier mota dira ohikoenak:
- Doigarriak, pedalier-kaxan sartutako kono-kazolak dituzten kojineteak erabiltzen dituztenak.
- Kartutxo zigilatua; bertan, ardatzak eta errodamenduek pieza oso bat osatzen dute, pedalier-kaxaren barruan sartzen dena.
- Pieza bakarrekoa, altzairuzko pieza bakar batek osatzen ditu biradera besoak eta ardatz bat. Ardatza kojineteen gainean mugitzen da pedalierraren barruan. Abiadura bakarreko paseoko bizikleta gehienek pedalierra osatzen duen pieza bakarra dute.