Biotz-begietan
Biotz-begietan (gaur egungo idazkera estandarrean, Bihotz-begietan) Xabier Lizardi olerkariak idatzitako euskarazko poesia liburua da, 1932an argitaratua[1]. 19 olerki edo poemak osatzen dute liburua, eta euskara garbiaren presentzia nabaria du. Hitzaurrea Orixek egin zion.[2]
Biotz-begietan | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Jose Mari Agirre |
Argitaratze-data | 1932 |
Generoa | olerkigintza |
Jatorrizko izenburua | Biotz-begietan |
Argitaletxea | Verdes-Atxirika |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Biotz-begietan |
Historia
aldatuLizardik 1932 artean idatziak zituen olerki onenak aukeratu zituen Biotz-begietan liburua osatzeko. Hurrenkera kronologikoan antolatu zituen.[1] Lehenengo olerkia Yaun errukiorra 1917koa da[3] eta azkenak 1931koak dira.
Olerkiak
aldatuHona hemen olerkien hurrenkera:[4]
Abestiak
aldatu1970. eta 1980. hamarkadetako hainbat musikari ezagunek Lizardiren olerkiak musikatu eta abestiak sortu dituzte, batzuk oso ezagunak izatera iritsi dira. Biotz-begietan liburuan daudenetatik abesti bihurturiko adibide batzuk:
- Antton Valverdek: Biotzean min dut, Asaba zaarren baratza eta Urte-giroak ene begian.
- Benito Lertxundik: Bultzi-leiotik (Oi, lur, oi lur!) eta Otartxo utsa.
- Xabier Letek eta Lourdes Iriondok: Izotz-ondoko Iguzki.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b «Biotz-begietan (1932). Jose Maria Agirre - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ kritiken hemeroteka » Biotz-begietan. (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Xabier Lizardi: Biotz-begietan» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Xabier Lizardi: Biotz-begietan» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
Kanpo estekak
aldatu- Biotz-begietan liburuaren testu osoa, Armiarma webgunean.
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |