Jose Inazio Basterretxea

ikertzailea

Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, Bizkaia, 1959) euskal idazlea da, informazio zientzietan doktoreduna. Leioan kazetaritza, Bartzelonan telebista eta Moskun kanpo-merkataritza egin ditu eta gaur egun EHUko irakaslea da.

Jose Inazio Basterretxea

Bizitza
JaiotzaGaldakao, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, unibertsitateko irakaslea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jose-inazio-basterretxea-polo Literaturaren Zubitegia: 756

1995ean "Dualitatea kartel politiko sovietarrean: Iraultza, Aberri Gerla Haundia eta Perestroika" izeneko tesia aurkeztu zuen EHUn, Iñaki Zabaleta Urkiolaren zuzendaritzapean.[1]

Horrez gain, kazetari aritu zen Bilboko Herri Irratian, Anaitasunean, Eginen eta Euskal Irrati Telebistan. Gainera, Argia, Egunkarian eta Berrian kolaboratu ezezik, Bizkaia Irratian eta Euskal Herria Irratian ere kolaboratu ohi du.

2009an EiTBko Administrazio-kontseiluko kide izendatu zuen Eusko Legebiltzarrak, 2009-2013 legegintzaldirako.

2008an Ondarroako Udaleko Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Mandatariaren gerra idazlanarekin.

2012an Bilboko Udaleko Gabriel Aresti saria irabazi zuen, Berunezko iretargia Quilates baporean idazlanarekin.

Idazlanak aldatu

Nobela aldatu

Saiakera aldatu

Ipuina aldatu

Kanpo estekak aldatu


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. Basterretxea, Jose Inazio. «Dualitatea kartel politiko sovietarrean: Iraultza, Aberri Gerla Haundia eta Perestroika» (PDF) Tesiker, Euskarazko Dokotego-Tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).[Betiko hautsitako esteka]