Jose Maria Pitarke

bizkaitar fisikaria

Jose Maria Pitarke de la Torre (Bilbo, Bizkaia, 1960ko otsailaren 14a) euskal fisikaria da.[1] EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko katedraduna eta nanoGUNEko zuzendari nagusia da, baita Elhuyar fundazioko presidentea.[2]

Jose Maria Pitarke

NanoGUNEeko zuzendari

Bizitza
JaiotzaBilbo1960ko otsailaren 14a (64 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaPedro Miguel Etxenike
Doktorego ikaslea(k)Maia García
Aitor Bergara (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta katedraduna
Lantokia(k)Donostia eta Leioa
Enplegatzailea(k)NanoGUNE
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jose-mari-pitarke-de-la-torre

Ibilbide profesionala aldatu

Zientzia Fisikoetan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik, 1990. urteaz geroztik, Zientzia eta Teknologia Fakultatean ikasi zuen. Ikerkuntza alorrari dagokion Azkue Saria lortu zuen bere doktorego-tesiagatik, Tunel espektroskopiaz eta solidoetako elektroi- eta fotoi-emisioaz izenburukoa eta 1990an Pedro Miguel Etxenikeren zuzendaritzapean egin zuena.[3][4]

Doktore ondoko egonaldia egin zuen Oak Ridgeko Laborategi Nazionalean, Ameriketako Estatu Batuetan. 1993an EHUko irakasle titularra bilakatu zen eta AEBetako zenbait unibertsitatetan zein Londresko Imperial College Londonen egonaldiak egin izan ditu.[5]

2000. urteaz geroztik EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako Saileko katedraduna da. 2005etik Cambridgeko Unibertsitateko Churchill Collegeko "By-Fellow" kidea da. 2006tik nanoGUNEko zuzendari nagusia da.

Fisika orokorraz euskaraz idatzi diren liburuen idazketan parte hartu zuen 1986tik, azkena 2003an "Fisika orokorra (2. argitalpena, zuzendua eta berregokitua)".[6] Elhuyar aldizkariko kolaboratzailea izan da[7] eta 2013tik Elhuyar Fundazioko lehendakaria.[8]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

 
Elhuyar Fundazioaren Patronatuko kideak. Jose Mari Pitarke erdiko multzoan dago (merezimenduz hautatuak).

Erreferentziak aldatu

  1. Colina, Sustrai. (2015). «Zientziaren garapena geldiezina da» Argia astekaria (2467. alea) (Noiz kontsultatua: 2015-06-30ean).
  2. Goikoetxea, Jakes. ««Nanomedikuntza indartu beharko genuke, agian»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  3. Pitarke de la Torre, Jose Mari. «Tunel espektroskopiaz eta solidoetako elektroi- eta fotoi-emisioaz» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  4. Etxebarria, Jose Ramon. (1991). «Tunel espektroskopiaz berbetan. Txema Pitarke-rekin» Elhuyar Aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2015-06-30ean).
  5. nanoGUNEko organigrama
  6. Jose Mari Pitarke de la Torre :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
  7. Pitarke, Jose M. - Elhuyar Aldizkaria. (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
  8. «Elhuyar, aro berri baten hasiera» Sustatu (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
  9. Artetxe, Karmele 1976-. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).

Kanpo estekak aldatu