Gotzon Aurrekoetxea

Hizkuntzalaria

Gotzon Aurrekoetxea Olabarri (Dima, Bizkaia, 1954ko apirilaren 14a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ohia eta euskaltzain urgazlea da, dialektologian espezializatua.

Gotzon Aurrekoetxea

Bizitza
JaiotzaDima1954ko apirilaren 14a (70 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, hizkuntzalaria eta dialektologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaBostak bat (lantaldea)
Udako Euskal Unibertsitatea
Euskaltzaindia

Inguma: gotzon-aurrekoetxea-olabarri

Ikasketak

aldatu

Filosofia eta Letretan lizentziatura ikasi zuen. 1994an Euskal Filologian doktore titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean Bizkaieraren egituraketa geolinguistikoa izenburuko tesiarekin.[1][2]

Euskaltzain urgazlea

aldatu

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1991ko urtarrilaren 31n. Harrezkero hainbat batzordetan partu hartu du: Irakaslegoa (1981-1985), Oinarrizko Euskara (1983-1987), Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoa (1985-) eta Euskalkien Ikerketa (1991-1995).[3]

Idazlanak

aldatu

Bostak bat lantaldearen bost sortzaileetako bat izan zen 1981ean. Taldeak Adorez hiztegi-sorta bultzatu zuen.

  • Hiztegi 5000 (2006, Internet-zerbitzua)
  • Euskal Aditza (hiztegieran antolatua) (2006).3000 hiztegia (1996).
  • Europa hiztegia (1993).
  • Eskola hiztegia (1991).
  • Euskarazko hiztegia (1986-1990).
  • Sinonimoen hiztegia (1983)

Beste zenbait idazlan:

  • Euskararen herri hizkeren atlasa I...VIII. Beste hainbatekin. Euskaltzaindia. (2010-2017)[4]
  • Tools for linguistic variation [arg. elkarlanean] (2010).
  • "Bourciez" bildumako euskal atlasa [elkarlanean] (2007)
  • Bizkaieraren egituraketa geolinguistikoa (1995)
  • Nazioarteko Dialektologia Biltzarra. Agiriak. Xarles Videgain-ekin. Euskaltzaindia (1992)
  • Euskal dialektologiaren hastapenak. Txillardegirekin lankidetzan idatzita, UEU (1983 eta 1987).

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 90 lan baino gehiago bildu dira.[5]

Ikerlanak

aldatu

EUDIA ikerketa-taldeko sortzailea da Txipi Ormaetxearekin batera, eta Bostak bat lantaldeko hainbat ikerketan ere parte hartu izan du.

Batez ere dialektometrian egin du ikerketa-lana eta bere eskarmentu hori Euskaltzaindiak argitaratutako herri hizkeren atlasetan islatu ahal izan da gero, Dialektometriak hizkeren arteko distantzia hizkuntza ezaugarriak sistema kuantifikatzaileak erabiliz neurtzen du. Dialektometriak horretarako baino ez du balio: desberdintasun eta berdintasunak kontatzeko edo neurtzeko. Prozedura berri honek ikaragarrizko ekarpena egin dio dialektologiari. Dialektologia moderno edo berria sortarazi du, besteak beste, dialektometriak, ikuspuntu geolinguistikoa lantzen dutenen artean. Eta indartu egin du bide hau ikusmolde soziolinguistikoa lantzen dutenekin ere, aldi berean tresna informatizatuak eta kuantifikazioa erabiliz. DiaTech programa informatikoa sortu zuen horretarako. Dialektologoek ere teknologia besarkatu egin dute eta trebatu dira diziplinarteko ikerketak egiteko mugak zehaztean eta sailkapen hierarkikoak sortzean.[1][6]

Errekonozimenduak

aldatu
  • 2017an Gotzon Aurrekoetxea lagunarterik hara liburua argitaratu zuten bere omenez.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Aurrekoetxea, Gotzon. «Bizkaieraren egituraketa geolinguistikoa» (pdf) Euskal Herriko Unibertsitatea.
  2. Aurrekoetxea, Gotzon. «Bizkaieraren egituraketa geolinguistikoa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).[Betiko hautsitako esteka]
  3. irudia. (2017). Gotzon Aurrekoetxea Olabarri. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2017-12-16).
  4. Gotzon Aurrekoetxea Olabarri :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. UEU (Noiz kontsultatua: 2017-12-16).
  5. Gotzon Aurrekoetxearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>90 produktu).
  6. a b Iglesias Chaves, Aitor; Ensunza Aldamizetxebarria, Ariane. (2017). «Gotzon Aurrekoetxea lagunarterik hara» web-argitalpena.adm.ehu.es (UPV/EHU) ISBN 978-84-9082-582-2. (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).