Santiago Lazkano
Santiago Lazkano Labaka (Errezil, 1947ko martxoaren 8a - Donostia, 1985eko otsailaren 3a) euskal txirrindularia izan zen. 1969 eta 1976 artean txirrindulari profesionala izan zen eta hainbat garaipen lortu zituen[1].
Santiago Lazkano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errezil, 1947ko martxoaren 8a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1985eko otsailaren 3a (37 urte) |
Heriotza modua | : trafiko-istripua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Kas | 1968-1974 |
Super Ser-Zeus | 1975-1976 |
Parte-hartzailea
|
Ibilbidea
aldatuGazte mailan korritu ondoren, afizionatuetara pasa zen Kas taldearekin eta 1969an profesionaletara igo zen, talde berean. Freskagarrien eskuadran egon zen 1975 arte, orduan Super-Ser taldera pasa zen, non beste bi urtez korritu zen.
Eskalatzaile trebea izan zen. Euskal txirrindularitzako figura nagusietako bat izan zen 1970eko hamarkadan, garai hartako Kas talde indartsuan parte hartuz. Bere garaipenak, oro har, bigarren mailako probetan izan ziren, batez ere Kataluniako Voltako emaitzak eta 1974ko Italiako Giroan lortutako etapa garaipena dira emaitzarik azpimarragarriak.
Itzuli handietan, errendimendu bikaina izan zuen eta Giroan egindako emanaldiak nabarmentzekoak izan ziren: 10. sailkatu zen 1972an, 5. 1973an eta 16. 1974an, azken urte honetan ere etapa bat irabazi zuelarik. Espainiako Vueltan nabarmentzekoa da 1975eko 9. postua. Frantziako Tourrean erakustaldi apalagoak burutu zituen, beti taldearen zerbitzura aritu zelako. 1972ko Munduko txapelketan ere parte hartu zuen.
1976ko Herbehereetako Itzulian izandako istripu baten ondorioz, txirrindularitza profesionala utzi behar izan zuen.
Erretiratu ostean, Radio Euskadi eta Euskal Telebistarako lan egin zuen. 1985eko otsailean, Euskadiko Sei Orduak erretrasmititzen aritu ostean eta etxerako bidean zihoalarik, Aizarnazabalen inguruan izandako moto istripu batean hil zen. [2]
Palmaresa
aldatu1968
1969
1971
- Caboalles Sari Nagusia
- Espainiako eskualdeen txapelketa (Gipuzkoa)
- 9. Kataluniako Voltan eta mendiko saria
1972
- Pascuas Sari Nagusia
- Leganesko Hiru Eguneko etapa 1
- Espainiako eskualdeen txapelketa (Gipuzkoa)
- 2. Levanteko Itzulian eta etapa 1
- 2. Emiliako Giroan
- 2. Masferrer garaikurran
- 2. Bizkaiko Sari Nagusian
- 4. Kataluniako Voltan eta etapa 1
- 10. Italiako Giron
1973
- Arrateko Igoera
- Ordiziako Klasika
- Espainiako Mendiko Txapelketa
- Oiartzun
- 4. Setmana Catalanan
- 5. Italiako Giroan
- 8. Milan-Turinen
- 10. Amstel Gold Racen
1974
- Italiako Giroko etapa 1
- Espainiako eskualdeen txapelketa (Gipuzkoa)
- Errioxako Itzuliko mendiko saria
- 8. Suitzako Itzulian
1975
- Midi Libreko etapa 1
- Espainiako Mendiko Txapelketa
- 2. Levanteko Itzulian
- 3. Arrateko Igoeran
- 3. Bizkaiko Sari Nagusian
- 9. Espainiako Vueltan
1976
Emaitzak lasterketa nagusietan
aldatuLasterketa | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | Err. | 10. | 5. | 16. | - | - |
Frantziako Tourra | 40. | - | - | - | 29. | 20. | Err. | 68. |
Espainiako Vuelta | 40. | - | - | 19. | - | 20. | 9. | 22. |
Munduko txapelketa | - | - | - | 15. | - | - | - | - |
-: Ez zuen parte hartu
Err.: Erretiratu zen
Taldeak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ www.urtekaria.com
- ↑ Reizabal, Gorka. El ex corredor Santiago Lazcano falleció el domingo en un accidente de tráfico. (Noiz kontsultatua: 1985-02-05).
Kanpo estekak
aldatu- Santiago Lazkano - ProCyclingStats