Marketin birala produktu, zerbitzu, ideia edo mezu bat sare sozialak erabiliz zabaltzeko jarduera eta fenomenoari deritzo, ahotik ahora zurrumurruak edo birus informatikoak hedatzen diren moduan. Interneten garapenarekin batera, hainbat izan dira marketin biraleko fenomenoak; adibidez, Gmail posta elektronikoaren zerbitzuaren garapena eta nagusitasuna Gmail iadanik erabiltzen zuten erabiltzaileen eskutik gertatu zen, Gmail zerbitzua erabiltzen ez zuten erabiltzaileei Gmail erabiltzaileen mezuak heltzen zitzaizkionean. Fenomoenoa ohikoa da Youtuben ere, asko ikusten diren bideoen bisita kopuru handiak ikusleen ahoz ahoko gomendioengatik gertatzen baitira sarri.

Kanpaina biral motak aldatu

  • Pasa ezazu: Mezua beste erabiltzaileei pasatzera animatzen dute. Ohikoenak mezu kateak dira, bukaeran birbidaltzeko eskaera izaten dutenak. Eraginkorrenak umorezko bideo motzak dira, jendeak bere kasa birbidaltzen ditu eta. Mota hauetako kanpaina asko telebista iragarki gisa hasten dira, eta ahotik ahora hedatzen dira internet bidez. Era honetan mezua jasotzen duten pertsonen kopurua askoz ere handiagoa izan ohi da jatorriko eran ikusi zutenekin alderatuz.
  • Biral-pizgarrria: mezua birbidaltzeagatik edota norbaiten posta helbidea emateagatik ordainsari bat eskaintzen da. Bidalketa helbideak handitzeko era bat da.
  • Ezkutuko Marketina: Web orrialde, jarduera, albiste erakargarri edo ezohiko bat bezala aurkezten da, pasa ezazu edo esteka argirik gabe. Ezkutuko marketinean ez da berehala sumatzen marketin-kanpaina bat egiten ari denik. "Aztarnak" agertzen dira jendeak "misterioa" ikertzera bultzatzeko (adibidez, grafitiak agertzen dira hiri ezberdinetan gako hitzekin).
  • Jarraitzaileen taldea: Abeslari, aktore edo kirolarien jarraitzaileen fenomenoa enpresa edo produktu batean ematen da. Estrategia honetan erabiltzaile batek enpresa/produktu baten sustapen ezberdinak komentatzeko eta jarraitzeko hainbat euskarri sortzen ditu (web orrialdea, interneteko foroa, mikroblogging kanala, eta abar). Era honetan informazioa enpresak sortu ordez erabiltzaileek sortu duten irudia transmititu nahi da.
  • Zurrumurru-marketina: egokia edo gustu onaren mugan dauden iragarki, albiste edo mezuak dira. Honen eztabaidak zurrumurru eta ahoz ahoko bidez publizitatea sortzen du. Adibidez, pelikula baten merkaturatzea baino lehen, Hollywood-eko zine izar batzuk ezkondu, dibortziatu edo atxilotuak izaten dira, hau da, beraiengana atentzioa bideratzen duten zerbait jazotzen zaie. Honen ustezko adibide bat Tom Cruise eta Katie Holmes-en arteko erromantze eztabaidagaria izango litzateke, biek pelikula bukatu baino lehenago zabaldurikoa. [1]

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.