Rainier III.a Monakokoa

Rainier III.a Monakokoa,[1] jaiotzez Rainier Louis Henri Maxence Bertrand Grimaldi, (1923ko maiatzaren 31 - 2005eko apirilaren 6a) Monakoko printzea izan zen. Aitona Luis II.aren erregealdian erregeorde izan zen eta, 1950eko apirilaren 12an, printzerriaren tronua bereganatu zuen. Grace Kellyren senarra izan zen.

Rainier III.a Monakokoa
Prince Rainier III.jpg
Great coat of arms of the house of Grimaldi.svg
Monakoko printzea

Bizitza
Izen osoaRainier Louis Henri Maxence Bertrand Grimaldi
JaiotzaMonako1923ko maiatzaren 31
Herrialdea Monako
BizilekuaPrince's Palace of Monaco (en) Itzuli
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaMonako2005eko apirilaren 6a (81 urte)
Hobiratze lekuaCathedral of Our Lady Immaculate (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
AitaPrince Pierre, Duke of Valentinois
AmaPrincess Charlotte, Duchess of Valentinois
Ezkontidea(k)Grace Kelly  (1956ko apirilaren 18a -  1982ko irailaren 14a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Grimaldi (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Stowe School (en) Itzuli
Cours Hattemer (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaNazioarteko Olinpiar Batzordea
Zerbitzu militarra
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 10665757 Edit the value on Wikidata
Royal Monogram of Prince Rainier III of Monaco.svg

BiografiaAldatu

Rainier Monakon jaio zen 1923ko maiatzaren 31n. Gurasoak Pierre de Polignac (1895-1964) eta Charlotte Monakokoa (1898-1977) izan ziren.

1949an, Rainier igo zen tronura, 26 urte zituenean, aitona Luis II.ak hil zuelako eta, 1950eko apirilaren 12an, koroatu zuten (27 urte).

Rainierek, Ingalaterra eta Suitzako ikastetxeetan egon ondoren, Zientzia Politikoak ikasi zituen Parisen.

Bigarren Mundu Gerran Frantziako armadan sartu zen eta Alsaziako kanpainan borrokatu. Gerra Gurutzea jaso zuen eta Brontzezko Izarra ere bai. Berlinen ere izan zuen misio bat eta gero eta lorpen gehiago izan zituen koronel izatera iritsi arte.

Ezkontza eta familiaAldatu

 
Rainieren hilobia

Grace Kelly Monakon zegoen High Society grabatzen eta hantxe ezagutu zuen Rainierek emaztea izango zuena. AEBetara joan zen haren gurasoen baimena lortzearren eta horrelaxe erakarri zuen betirako izar eder hura Monakora.

1956ko apirilaren 18an ezkondu ziren eta artistak Gracia Patricia Grimaldi izena hartu zuen. Ondorengo urteetan, printzerriak garapen ekonomiko izugarria ezagutu zuen, ipuineko bikote hark aberats eta inbertsore ugari erakarri baitzuen bertara, eta finantzak eta negozioak nagusitzen joan ziren.

Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen:

  1. Carolina de Hannover Printzesa (1957ko urtarrilaren 23an)
  2. Albert Printzea (1958ko martxoaren 14an)
  3. Estefania Printzesa (1965eko otsailaren 1ean)

Alberten kasua ez bada ere, alaben nerabezaroak egonezina ekarri zion bizitza dotore eta aberats hari eta paparazzi eta prentsaren jazarpenera ohitzen joan beharra izan zuten.

1982ko irailaren 14an, Grace printzesak eta Estefaniak, bere alabak, izugarrizko istripua izan zuten Monakon. Horren ondorioz, Grace larri zaurituta geratu zen eta, hurrengo egunean, hil zen. Estefaniak, berriz, ez zuen minik hartu, baina etorkizun iluna zetorkion Grimaldi familiari handik aurrera. Rainiero gero eta isolatuagoa geratu zen jauregian eta Albertok egin behar izan zituen bere lanak.

Printzeari iloba ugari etorri zitzaizkion gero:


Monakoko Printzerria eta etorkizunaAldatu

1910 arte, Monako monarkia absolutoa zen. 1911n, Albert I.ak aldarrikatu zuen lehen konstituzioa eta 1917an aldatu egingo zuten. 1933an, Luis II.ak berretsi zuen eta Rainier III.ak erreforma egingo zion 1962ko abenduaren 17an.

Konstituzioaren lehen kapituluak Printze subiranoa da agintearen jabea. 1962an, oinordekotza era zuzenean egingo dela zehaztu zen eta seme zaharrenak izango du lehentasuna alaben aurrean. Ondorengo zuzenik ez balego, adoptatutako ume bat ere tronura irits daiteke. Hori bai, agintearen jabe egiteko, printzea adinez nagusi izan behar du eta 21 urtera ez balitz iritsiko, erregeorde baten beharra izango zen.

Rainier ia 82 urtekin hil zen Monakon 2005eko apirilaren 6an. 4 egun lehenago, hil zen Joan Paulo II.a aita santua. Albert II.a Monakokoa izan zen ondorengoa.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu



Aurrekoa
Luis II.a Monakokoa
Monakoko printzea
1949ko maiatzaren 9a2005eko apirilaren 6a
Ondorengoa
Albert II.a Monakokoa