Patxi Zabaleta

euskal idazlea

Patxi Zabaleta Zabaleta (Leitza, Nafarroa Garaia, 1947ko maiatzaren 20a) euskal politikari eta euskal idazlea da. Herri Batasunaren sortzailetakoa eta mahaikidea izan zen, eta ibilbide politiko luzea egin zuen, Iruñeko Udalean zein Nafarroako Parlamentuan. 2001ean, Batasuna prozesuaren baitan azaleraturiko desadostasunak medio, alderdi berrian sartu beharrean, Aralar Ildoa deitu korrontea beste hainbat jenderekin batera alderdi bilakarazi zuen. Nafarroa Bai bultzatzaile handienetakoa izanda, 2007ko eta 2011ko hauteskundeetarako koalizio horren Nafarroako lehendakaritzarako hautagaia izan zen. Halaber, euskaltzaina da 1986tik. Idazle gisa, Gorka Trintxerpe izengoitia erabili zuen gaztaroan.

Patxi Zabaleta

(2011)

Nafarroako parlamentari

2011ko ekainaren 15a - 2015eko ekainaren 16a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VIII. legealdia

Nafarroako parlamentari

2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia

Nafarroako parlamentari

2003ko ekainaren 18a - 2007ko ekainaren 13a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VI. legealdia

Nafarroako parlamentari

1995eko ekainaren 24a - 1999ko ekainaren 25a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IV. legealdia
Bizitza
JaiotzaLeitza1947ko maiatzaren 20a (76 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, abokatua eta poeta
KidetzaEuskaltzaindia
Izengoitia(k)Gorka Trintxerpe
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa HASI
Herri Batasuna
Aralar
Nafarroa Bai
Nafarroa Bai 2011
Amaiur
Euskal Herria Bildu
Euskal Herritarrok

Twitter: zabaletapatxi Inguma: patxi-zabaleta-zabaleta Literaturaren Zubitegia: 238 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

 
Udako Euskal Unibertsitateko programa 1977an. Ostiralean Patxi Zabaletak euskarazko hitzaldi bat egin zuen zuzenbideaz ("Deretxoa").

Apaizgaia izan zen, baina ikasketa erlijiosoak utzita, zuzenbidea ikasi zuen. Iruñean abokatua da. 1971tik aurrera, Arturo Campion euskaltegiko lehen zuzendaria izan zen.[1] Politikagintzan, Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea (HASI) alderdian hasi zen. 1970eko hamarkadaren amaieran, Herri Batasunako sormenean jardun zuen, eta 1982 arte mahaikidea izan zen, baita 1987tik 1996ra ere.

Hala ere, HBn barnean iritzi kritikoak adierazten hasi zen; esaterako, HBren politika ETAren borroka armatuaren menpe geratzearen kontura. Barne kritikarik eza ere salatu zuen, edota diputatuek parlamentuan eserlekua hartzeari muzin egitea. 1997ko uztailean Miguel Angel Blancoren hilketa gaitzetsi zuen, alderdiko jarrera ofizialetik aldenduta.

Kritikak kritika, HBko Mahai Nazionala defendatu zuen Zabaletak 1997an, talde armatuari laguntzeagatiko akusaziotik, Espainiako Auzitegi Gorenean. Bi urte geroago, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak auzi horren gaineko Gorenaren ebazpenak bertan behera utzi zituenean, Zabaleta ere aritu zen abokatu defendatzaileen taldean eta Euskal Herritarrok alderdiaren zerrendaburua izan zen Nafarroan.

Nolanahi ere, urte horietan Aralar sortu zen. Hasiera batean, Euskal Herritarrok-en barneko korronte kritikoa zen. Lehenengo tirabirak udal hauteskundeetan suertatu ziren: instituzioetan agertu ez izana kritikatzen zien Aralarrek alderdiko hainbat kideri, baina ika-mika handiena ETAk 1998-1999ko su-etena bukatutzat jotzean gertatu zen. Bortizkeriak abertzaleen helburuen lorpena oztopatzen zuela adierazi zuen Patxi Zabaletak.

Aralarrek EHn 2002 arte segitu zuen. Orduan, Batasuna alderdia sortu zen, eta Aralarrek bertan parte ez hartzea erabaki zuen. Hori dela eta, Zabaletak eszisio hitza arbuiatzen zuen. Harrezkero mingostu dira bi alderdien arteko harremanak. Legez kanpoko Batasunaren botoez baliatzea eta espainolismoaren menpe egotea leporatzen dio Aralarri Batasunak.

2007. urteko Nafarroako Parlamenturako Nafarroa Bai koalizioaren zerrendaburu izan zen. 2009ko urrian, haren alaba Miren Zabaleta atxilotua izan zen, Batasuna alderdiaren Mahai Nazionala berregiteko taldeko kidetzat. 2011. urteko Nafarroako Parlamenturako Nafarroa Bai 2011 koalizioaren zerrendaburua izan zen. Gaur egun, Aralar-NaBai eta Bildu parlamentari taldeak elkarlanean dabiltza Nafarroako Parlamentuan, Euskal Herria Bildu parlamentari taldea egituratzeko asmoz.

2014ko azaroaren 15ean, alderdikideek Rebeka Ubera idazkari nagusi izendatu zuten eta Patxi Zabaletari ohorezko lehendakari kargua eman.

Idazlanak aldatu

Narrazioa aldatu

Nobela aldatu

Poesia aldatu

Saioa aldatu

Antzerkia aldatu

Biografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Sagrario ALEMAN: Euskaltzaindiko sarrera hitzaldia, 2008-05-31.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu