Ireki menu nagusia

Miren Zabaleta Telleria (Iruñea, 1981eko urriaren 26a), Sortuk 2017. urte hasieran egin zuen birfundazio kongresutik hona, Sortuko Nafarroako arduradun politikoa da, bozeramailea ere izateaz gain. Patxi Zabaleta nafar politikariaren alaba da.

Miren Zabaleta
2017-01-22 Miren Zabaleta.jpg
Bizitza
Jaiotza Iruñea1981eko urriaren  26a (37 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Aita Patxi Zabaleta
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitate Publikoa : zuzenbide
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sortu

Miren Zabaleta Zuzenbidean lizentziatua da eta emakumeen kontrako biolentzian zein mediazio penalean aditu tituluduna da. Lizentzia titulu hori ez ezik Filosofiako gradua ere amaitzear dago. Unibertsitate garaian Ikasle Abertzaleakeko bozeramalea izan zen.

2011. urtean espetxera sartu zuten Bateragune auzia dela eta. 5 urte baino gehiagoko espetxealdia izan du.

Miren Zabaleta ikasleria eta gazte mugimenduan aritua da, baita Nafarroako eta Euskal Herriko beste mugimendu sozialetan ere.

ErreferentziakAldatu