Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran

Mendebaldeko frontea Lehen Mundu Gerrako fronte garrantzitsuena izan zen. 1914ko abuztuan, gerra hastean, alemaniarrek hasiera eman zioten mendebaldeko fronteari Luxenburgo eta Belgika inbadituz eta aurrerago erasoan Frantziaren iparraldearen punturik nagusienak hartuz. Schlieffen plana, hori baitzen eraso honen izena, Marneko gudua eta gero gelditu egin zen. Bi aldeek lubakiak eraiki zituzten Itsasorako Lasterketan, eta lubaki hauek Britaniar itsasartetik Suitzako mugara arte luzatzen ziren. Lubaki hauen posizioak oso gutxi aldatu ziren 1917 eta 1918ra.

Mendebaldeko Frontea
Lehen Mundu Gerra
Kanadako soldaduak eta tanke bat Vimyko gailurrean
Data1914ko abuztuaren 4a- 1918ko azaroaren 11a
LekuaFrantzia, Belgika
EmaitzaEntentearen garaipena
Gerraren amaiera
Gudulariak
 Alemaniar Inperioa
 Austria-Hungariako Inperioa
 Frantzia
 Belgika
 Britainiar Inperioa
 AEB (1917tik aurrera)
 Portugal (1916tik aurrera)
 Errusiar Inperioa (1916tik aurrera)
 Italiako Erresuma (1918tik aurrera)
Siam (1918tik aurrera)
Buruzagiak
Alemaniar Inperioa Helmuth von Moltke
Alemaniar Inperioa Erich von Falkenhayn
Alemaniar Inperioa Paul von Hindenburg
Alemaniar Inperioa Erich Ludendorff
Frantzia Joseph Joffre
Frantzia Robert Nivelle
Frantzia Philippe Petain
Frantzia Ferdinand Foch
Britainiar Inperioa John French
Britainiar Inperioa Douglas Haig
Ameriketako Estatu Batuak John Pershing
Belgika Alberto I.a
Indarra
13.250.000 15.900.000
Galerak
5.500.000 soldadu eta 424.000 zibil 7.500.000 soldadu eta 534.500 zibil

1915 eta 1917 artean hainbat ofentsiba egon ziren fronte horretan. Erasoek artilleria bonbardaketa masiboa erabiltzen zuten, gero infanteria blokean aurrera joateko. Etsaiak lubakituta egoteak, metrailadoreek, txarrantxak eta kontra-artilleriak hildako eta zauritu asko eragiten zituzten, lortutako aurrerapenarekin alderatuta. Ofentsiba hauen artean, honako hauek izan ziren galera handienak sortu zituztenak: Verdungo gudua, 1916an, 700.000 zauritu eta hil bi aldeen artean. Sommeko gudua, 1916an, milioi bat zauritu eta hil bi aldeen artean eta Ypresko hirugarren gudua (Passchendaeleko gudua), 1917an, 487.000 zauritu eta hil bi aldeen artean.

Mendebaldeko Frontearen lubaki-gerra amaitzeko hainbat teknologia berri erabili ziren; gas-pozoitsua, hegazkinak eta tankeak. Bi aldeek teknologia berri hauek erabili zituzten, gas-pozoitsua adibidez, debekatuta egonda ere. Taktika berrien erabilerak eta armaden ahuleziak berrekarri zuen mugikortasuna 1918an. Alemaniarren Udaberriko Ofentsibaren osaketa (Alemaniarrek Kaiserschlacht deitu zioten, euskaraz: «Kaiserraren gudua») Brest-Litovskeko itunaren ondoren erraztu egin zen, non Errusiar Inperioa eta Errumania gerratik kanpo geratu ziren, Ekialdeko Fronteari amaiera emanez. "Urakan" moduko bonbardaketak eta infiltrazio taktikak erabiliz alemaniar armadek 100 kilometro aurreratzea lortu zuten; 1914tik lortutako aurrerapenik handiena, baina hala ere, emaitza ez zen izan espero zutena.

Ofentsiba horren ondorioz, Alemaniar Inperioaren tropek ahituta eta moral gutxirekin amaitu zuten eta Aliatuen Ehun Egunen ofentsiba hasi zenean haien defentsak kolapsatu ziren. 1918ko azaroaren 11an armistizioa sinatu zen eta 1919an Versaillesko itunean bakea ofizial bihurtu zen.[1]

Gerra planak - Mugen gudua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Mugen gudua» eta «Atzerakada Handia»

Lehen Mundu Gerraren hasieran alemaniar armadak, zazpi armada-talde izanda mendebaldean eta bat ekialdean, Schlieffen planari hasiera eman zion. Planaren helburu nagusia Frantziako defentsak hegaletatik erasotzea zen, eta horretarako Belgika gurutzatu behar zuten, neutrala izan arren.[2]

 
Mendebaldeko frontea 1914an
 
Frantziar baioneta karga bat, 1914

Mendebaldeko frontea gerra erabakiko zen lekua izan zen, eta baita Europako armada nagusienak elkarren aurka borrokatu ziren lekua ere; armada hauek frantziarra eta alemaniarra izanda.[3] Belgikaren neutraltasuna 1839ko Londresko itunean adostu zen, eta itun horren ondorioz, Alemaniak errespetatu ez zuelako hain zuzen, Britainia Handia gerran sartu zen alemaniarren kontra 1914ko abuztuaren 4ko ultimatuma eta gero. Egun berean Alexander von Klucken eta Karl von Bülowen armadek Belgika eraso zuten. Luxenburgo jada okupatua zegoen abuztuaren 2tik. Belgikan gertatutako lehen gudua Liejako setioa izan zen, abuztuaren 5etik 16ra. Lieja posizio oso gotortua zen, eta Belgikako armadak adorez defendatu zuen. Hala ere, alemaniar artilleriak, garai hartan mundu osoko boteretsuena zenak, hiriaren harresi eta gotorleku nagusienak suntsitu zituen eta Lieja errenditu egin zen.[4] Liejako gotorlekua erori eta gero Belgikaren armada gehiena Anberesera atzeratu zen, Namurreko garnizioa isolatuta utziz. Belgikako hiriburua, Brusela, abuztuaren 20an errenditu zen. Namurreko setioak abuztuaren 20tik 23ra bitarte iraun zuen. [3]

 
Alemaniar infanteria 1914an

Frantziako armadak bost armada-talde zituen mugan kokatuta. Frantziarren XVII Plana Alsazia-Lorrena, 1871an galdutako probintziak, errekuperatzeko plana zen.[2] Abuztuaren 7an 7.armada-gorputzak Mulhouse eta Colmar erasotu zituen. Hala ere, abuztuaren 14an hasi zen frantziar ofentsiba nagusia, 1. eta 2. armada-taldeek Sarrebourg-Morhange lerroa erasotzean.[2] Alemaniarrak, Schlieffen plana aurrera eramateko, Alsazia-Lorrenatik motelki erretiratu ziren frantziarrei galera erraldoiak eragin bitartean. Frantziar 3. eta. 4. armada taldeak Sarre ibairantz aurreratu ziren eta Sarreburg hartzen saiatu ziren, Briey eta Neufchateauko inguruko hiriak erasotuz baina aldaratuak izan ziren.[2] Frantziar 7. armada-gorputzak Mulhouse hartu zuen abuztuaren 7an baina Mulhouseko gudua eta gero alemaniar erreserbek frantziar armadak erretiratzera behartu zituzten.[2]

Alemaniar armada erraz mugitu zen Belgikan zehar, zibilak exekutatuz eta herrixkak errez. Akzio hauek Aliatuak haserretu zituen; Aliatuen egunkariek sarraski hauen berri ematen zuten, askotan informazio faltsu asko gehituta hiritarren iritzia Alemaniaren kontra jartzeko. Alemaniarren akzio hauek "Belgikako Bortxaketa" izenarekin ezagunak egin dira.[5] Belgika, Luxenburgo eta Ardenetatik igaro eta gero, alemaniar armadek Frantziako iparra gurutzatu zuten abuztuaren amaieran, non Joseph Joffreren frantziar armadekin topo egin zuen; baita Sir John French-en Britaniar Armada Espedizionarioarekin ere. Elkarren arteko guduei "Mugen gudua" deritzo, haien artean garrantzitsuenetakoak Charleroiko gudua eta Monseko gudua izan ziren. Lehenengoan frantziar 5. armada-gorputza ia desegin zen eta azkenengoan alemaniarren aurrerapena egun bat gutxi gora behera atzeratu zen. Porrot hauen ondorioz aliatu guztien atzerapena agindu zen, eta honek Le Cateauko gudua, Maubeugeko setioa eta Saint Quentineko gudua eragin zituen.[6]

Marneko Lehen Gudua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Marneko lehen gudua»

Alemaniar armadak Parisetik 70 kilometrora egotea lortu zuen baina Marneko Lehen Guduan (irailaren 6-12) frantziar eta britaniar armadek alemaniar armaden artean sortutako zulo bat aprobetxatu zuten, hegaletik erasotzeko; horregatik von Klucken (1. armada) eta von Bülowen (2. armada) unitateak, aurreratuenak zeudenak eta zuloaren sorreraren eragileak, atzera egin behar izan zuten.[7]

 
Belgiar armada 1914an

Alemaniarrek erretiratzea Aisne ibaian bukatu zuten, eta hantxe bertan lurra hondeatu zuten, lubaki-gerrari hasiera emanez. Alemaniarren atzeratzearen ondorioz, bi aurkako armadek bestea hegaletik erasotzen saiatu zuten; mugimendu honi "Itsasorako Lasterketa" eman zitzaion. Lasterketa hau gertatzen ari zen bitartean lubaki sistemak Mantxako kanalatik Suitzako mugara arte luzatu zituzten. Alemaniarrek okupatutako lurrak Frantziaren burdinaren % 64 zeukan, baita ikatzaren % 40, frantziar industriari arazo asko sortuz.[8]

Ententearen aldean lubakiak herrialdeen artean banatuta zeuden, sektoreetan ordenatuta. Mantxako kanalatik hurbil Belgikaren azken unitateek lehen sektorea mantentzen zuten, geroago Britaniar Armada Espedizionarioa eta azkenik frantziar armadak. Urrian gertatutako Yserreko guduaren ondorioz Belgikak Flandriako 35 km kontrolatzen zituen gutxi gorabehera, Yserreko Frontea izena jaso zuen eremuua. Fronte hori Nieuwpoort-tik Boesinghera zihoan. Bitartean Britaniar Armada Espedizionarioak (BEA) ekialdean posizio hobeak lortu zituen, belgikarren hegala defendatzeko.[8]

Ypresko Lehen Gudua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Ypresko lehen gudua»

Urriaren 12tik azaroaren 22ra arte alemaniar armadek azken saiekara bat egin zuten lubaki-gerra gerta ez zedin, baita 1914an Frantzia eror zedin ere. Saiakera horrek "Ypresko Lehen Gudua" izena jaso zuen. Gudu hau impassean amaitu zuen, bi aldeek galera larriak izanda. Gudua eta gero Erich von Falkenhayn jeneralak hala adierazi zuen: "Hemendik aurrera Alemaniak gerra ezingo du irabazi modu militarrean, diplomazia erabiltzen hasi behar da". Hala ere, Theobald von Bethmann-Hollwegek, alemaniako kantzilerra momentu hartan, Paul von Hindenburg Generalfeldmarschall-ak Ober Ostean eta Erich Ludendorff haren azpikomandanteak gerra garaipen militarren bidez oraindik irabaz zitekeela esaten zuten. Polonian gertatutako Lodz ofentsiban (azaroaren 11-25) Falkenhaynek Errusiarekin bakea lor zezakeela uste zuen. Von Bethmann-Hollwegekin izandako elkarrizketetan Errusia Alemaniaren etsai nagusia ez zela zioen, Frantzia eta Britainia Handia baizik. Frantziarekin ere esperantza handia zeukan, anexio batzuekin soilik bakea lortu zitekeen eta Britania Handiaren kontra guztiak borrokatu.[9]

 
Frontea 1915-1916an

Kostaldeatik Vosgetara mendebalderantz begiratzen zuen irtengune bat zegoen, Noyon Irtengunea deituta, Noyon alemaniar aurrerapenaren punturik aurreratuena izanda, Compiègnetik hurbil zegoen herri bat. Joseph Joffreren plana 1915ko lehen ofentsibarako irtengunea bi hegaletatik erasotzea izan zen, alemaniar armadak poltsa batean inguratzeko.[10] Frantziar 4. armada Champagnen borrokatzen egon zen 1914ko abenduaren 20tik 1915ko martxoaren 17ra arte baina beste frantziar unitateek ez zuten Artois erasotzea lortu. 10. armadak iparraldean posizioak hartu zituen eta Douairantz erasotu behar zuen, ekialderantz, Loos eta Arrasen bitarteko puntu batean.[11] Martxoaren 10ean britainiar armada Neuve Chapelleko guduan borrokatu zen, Artoisko ofentsiba handiaren parte izan zen gudu bat. Gudaldi honen xedea Auberseko gailurra hartzea izan zen. 4 dibisioek eraman zuten erasoa aurrera, 3,2 kilometroko fronte batean. 35 minutuko bonbardaketa txiki baten ondoren hasierako erasoa garaipen handia izan zen eta Aubersko herrixka ordu batzuen buruan erori zen. Hemendik aurrera britainiarrak komunikazio eta hornidura arazoak izaten hasi ziren, gehiegi aurreratu baitziren. Alemaniarrek erreserban zeuden dibisioak aurrealdera ekarri zituzten eta kontraeraso bat egin zuten eta Aubers berriro alemaniar eskuetan geratu zen. Jadanik britainiar armadak bere artilleriaren heren bat erabilita zeukan eta arrazoi honengatik Sir John French jeneralak porrotaren arrazoia munizio falta izan zela esan zuen.[12][10]

Gerra kimikoa

aldatu

Gerran parte hartu zuten herrialde guztiek arma kimikoen kontrako Hagako Konbentzioak sinatu zituzten; eta guztiek haien erabilera debekatuta zeukaten. 1914an hainbat saiakera egin ziren gas negar-eragilearekin, Hagako Konbentzioak debekatu ez zuena, baina Frantzia eta Alemania azkar konturatu ziren eraginkorrak ez zirela. Fronte honetan arma kimiko bortitzagoak erabili ziren Ypresko bigarren guduan lehen aldiz, 1915ko apirilean.[13]

 
Britainiar infanteria Loosen gas eraso baten bitartean. 1915

Nahiz eta Alemaniak frontea impasse batean mantendu nahi izan, Alberto Würtembergkoak ofentsiba bat hasi nahi zuen Ypresen, 1914ko azaroan Ypresko lehen gudua gertatu zen leku berean. Ypresko ofentsiba berriaz Ekialdeko frontetik atentzioa alderatu nahi zuen; baita franco-britainiar komunikazioak oztopatu ere, ofentsiba berririk ez planeatzeko. Bi egun iraun zuen bonbardaketaren ostean 171 tonako kloroz osatutako gas hodei bat askatu zuten. Kloroa narritagarria da, baina denbora luzez hodei baten barruan egonda edo kantitate handia arnastuta pertsona bat ito dezake. Airea baino astunagoa zenez frantziar lubakietarantz mugitu zen motelki.[10] Hori koloredun hodeia frantziar batzuk hiltzen hasi zen, eta honen ondorioz beste frantziarrek beldurrez alde egin zuten. Hainbeste soldaduk ihes egin zuten ezen 6 kilometroko zulo bat sortu baitzen aliatuen lerroetan. Hala ere, alemaniarrek garaipen hain handia espero ez zutenez ez zeukaten nahiko soldadu zuloak sortutako abantaila probesteko. Kanadako armada batzuek beren hegalak atzeratu zituzten eta alemaniarren aurrerapen osoa gelditu zuten.[14] Bi egun geroago alemaniarrek beste gas eraso bat egin zuten eta britainiarrak 5 kilometro atzeratu behar izan ziren.[14]

Eraso honen arrakasta maila ez zen inoiz gehiago lortuko, Aliatuen armada anti-gas maskarak banatzen hasi zelako. Aliatuen babes sistema berri honen arrakastaren adibide bat urte bat geroago etorriko zen, 1916ko apirilean, Hulluchen, non britainiar Irlandako 16. dibisioak hainbat alemaniar gas eraso biziraun zituen.[15] Britainiar armada ere gasa erabiltzen hasi zen; lehen aldiz Loosko guduan, 1915eko irailean. Frantziar, britainiar eta alemaniar armadek gasekin aurrerapen zientifikoak lortzen jarraitu zuten; 1916an Fosgeno gasa erabili zuten, kloroa baino hilgarriagoa, eta azkenik 1917an Ziape-gasa asmatu zuten; hilgarriena, hainbat egunez lubakien gainean egon zitekeena eta oso motel hiltzen zuena.[16]

Gerra airean

aldatu
 
Max Immermann bere Fokker E.Irekin

1915ean elkarren artean borrokan zeuden herrialde gehienek eraso-hegazkinak sortu zituzten; momentu horretara arte hegazkinak etsaien posizioak behatzeko soilik erabiltzen ziren. Apirilaren 1ean Roland Garros frantziar pilotuak lehen aldiz tiro egin zuen bere hegazkinarekin. Hau lortzeko metrailadore bat ezarri zuen hegazkinaren aurrealdean eta helizeak babestu zituen, bestela balek apurtuko baitzituzten. Horrela, helizeak apurtu gabe tiro egin zezakeen baina balak asko sakabanatzen ziren helizeak jotzean.[17] Hainbat aste geroago Garrosen hegazkinak arazo bat izan zuen eta alemaniar lubakien atzean erori zen. Hegazkina harrapatua izan zen eta Anthony Fokker herbeheretar ingeniariari bidali zioten. Honek Garrosek baino hegazkin hobeago bat sortu zuen abantaila nagusi batekin: Mekanismo Sinkronizatzailea. Honek metrailadorea eta helizeak sinkronizatzen ditu balek helizeak ez jotzeko, eta honela balak pilotuak nahi zuen aldera joaten ziren eta ez ziren sakabanatzen. Abantaila hau oso azkar masan produzitu zen Fokker E.I (Eindecker edo planobakarra) izenarekin. Abuztuaren 1ean Max Immelmannek lehen aldiz hil zuen norbait bere hegazkinaren metrailadorearekin.[18] Gerraren amaierara arte bi aldeek hegazkin gero eta hobeagoak sortzen jarraitu zuten eta honek Aparteko Hegazkinlarien ospeari hasiera eman zion; Manfred von Richtofen (Baroi Gorria) ezagunena izanda. Sinesten denaren kontra Hegazkinen kontrako defentsek hegazkinek berek baino heriotza gehiago eragin zituzten.[19]

Udaberriko ofentsiba

aldatu
 
Carencyko herrixkaren errekuperaketa 1915ean

Ententeak udaberrian egindako azken ofentsiba Artoisko bigarren gudua izan zen. Eraso honen intentzioa Vimyko gailurra konkistatzea eta Douaiko lautada inbaditzea zen. Maiatzaren 9an frantziar 10. armadak aurrera egin zuen, sei eguneko bonbardaketaren ondotik, eta bost kilometro hartzea lortu zuten. Alemaniar errefortzuek kontraeraso bat egin zuten eta 10. armada haren hasierako posizioetara erretiratu behar izan zen. Maiatzaren 15ean mugimendu guztia jada geldituta zegoen baina borroka ez zen 18ra arte amaitu.[20] Maiatzean alemaniarrek La Ville-aux-Boisen frantziar dokumentu bat aurkitu zuten, defentsa sistema berri bat deskribatzen zuena. Dokumentuak honela zioen: fronte oso gotortu bat leku guztietan izan beharrean, defentsa mailatan banatuko zen. Frontearen aurrealdea soldadu gutxi batzuekin defendatuko zen, lubakien postu aurreratuenetan banatuta eta atzerago hainbat bunker sistematan eta erresistentzia puntuetan ezarriko ziren. Malda handi bat bazegoen soldaduak atzealdean ezartzen ziren babestuta egoteko. Alemaniar goi-agintari batzei sistema hau gustatu zitzaien eta bere defentsetan erabiltzea erabaki zuten. Sistema hori "Defentsa Sakonean" sistema izateko garatuko zen urte batzuk beranduago.[21]

1915ko udazkenean "Fokkerren Zigorra" aliatuen kontra efektua izaten hasi zuen, aliatuek gerra airean ia galduta izateko puntura arte. Aliatuen errekonozimendu hegazkinek ezin zuten hegan egin eta beharrezkoak ziren artileria alemaniarren posizioak non kokatzen ziren esateko, baita etsaien gotorlekuei argazkiak ateratzeko ere. [22] Hala ere, alemaniar hegazkinek ez zuten airearen kontrol osoa lortu bere defentsa taktikengatik; aliatuen posizirik ez zuten bonbardatu edo erasotu nahi, ordea, beren posizio propioak babestea nahiago zuten.[23]

Udazkenako ofentsiba

aldatu
 
Frantziar soldaduak Bigarren Artoiseko guduan

1915ko irailean Ententeak beste ofentsiba bati hasiera eman zionː Artoisko hirugarren gudua, Champagneko bigarren gudua eta britainiarrek Loos erasotu zuten. Frantziar armada uda osoa prestatzen aritu zen erasoa aurrera eramateko. Britainiar unitateei frontearen kontrol gehiago ematea erabaki zen frantziar dibisio asko erasoa hasiko zen lekura eramateko. Irailaren 22an erasoa bonbardaketa luze bat egin eta gero hasi zen; bonbardaketa hau hainbat aste lehenago planifikatzen hasita zegoen eta bonbardatu behar ziren posizioak kontu handiz hegazkinez behatu ziren, baita argazkiak atera ere. Frantziar eraso nagusia 25ean hasi zen eta hasieran aurreratze handia lortu zuten geratzen zen txarrantxaren eta metrailadore-zuloen oposizioa izanda ere. Hala ere, alemaniar armadak ez ziren erretiratu eta Defentsa Sakonean sistema erabiltzen hasi ziren. Frontea 8 kilometro barrurantz mugitu zuten eta, bitartean, hainbat posizio gotortu zituzten frantziar erasoei eusteko.

Irailaren 25ean britainiar erasoa hasi zen Loosen, Artoisko hirugarren guduaren parte zena. Eraso hori Champagnen egindako erasoari laguntza moduko bat izan zen. Erasoa hasi baino lehen britainiar artilleriak 250.000 jaurtigairekin alemaniar posizioak bonbardatu zituen, baita 5.100 kloro gas jaurtigai bota ere.[24] Erasoa bi zatitan banatuta egongo zen; nagusia eta bigarren mailakoa. Nagusia bi armada-gorputzez osatuta egongo zen eta aurrerantz joango zen, eta bigarren mailakoa beste bi armada-gorputzez osatuta egongo zen eta Ypresen erasotuko zuen, alemaniarren arreta hara bideratzeko. Britainiarrek galera handiak jaso zituzten, gehienak metrailadore zauriengatik, eta kilometro gutxi batzuk aurreratzea besterik ez zuten lortu. Urriaren 13an egindako bigarren erasoa ez zen hobeki suertatu.[25] Abenduan Sir John French boteretik kendu zuten eta Douglas Haig britainiar armaden agintari nagusi bihurtu zen.

 
Alemaniar soldadua 1916an

Erich von Falkenhaynek mendebaldeko frontean aurrerapen nabarmen bat lortzea ezinezkoa zela erabaki zuen, eta sistema berri bat erabiltzea erabaki zuen: Frantzia garaituko zuen arerioari ahal bezainbat galera eraginez, Frantziak gerrarekin jarraitzea ezinezkoa izateko puntura iritsi arte. Hark esan zuen bezala: "Frantzia odolostuko dut".[26] Esandakoa aurrera eramateko bi taktika berri baimendu zituen; lehena urpekariek edozein itsasontzi erasotzea eta hondoratzea izan zen, berdin zitzaion neutrala izan ala ez; aliatuek jasotzen zuten materialak mozteko, eta bigarrena frantziarrak erasotzea galera handiak eragiteko asmoz. Azken helburu hori lortzeko, Falkenhaynen idea Frantziak inola galdu nahi ez zukeen leku bat erasotzea izan zen, eta baldintza guztiak betetzen zituen lekua Verdungo hiri harresitua izan zen. Verdungo hiria hainbat gotorlekuz inguratuta zegoen, ezagunenak Douaumont eta Fort Vaux izanda; gainera Verdunetik Parisera zuzeneko bidea zegoen. [9]

Falkenhaynek 5-6 kilometroko mga bat ezarri zion fronteari artilleriaren eraginkortasuna ez galtzeko, baita kontraeraso baten eraginkortasuna txikitzeko ere. Erabili zuen beste neurri garrantzitsu bat erreserben erabilera izan zen; erreserba guztiak aldi berean borrokan sartu ordez, gutxika-gutxika sartu zituen, soldaduei atseden hartzeko denbora emanez.[27] Erasoa prestatzen zeudenean alemaniarrek hegazkin asko kokatu zituzten fronte berri honetan frantziarren artilleriaren posizioa aurkitzeko betebeharrarekin. Maiatzean frantziarrek hainbat hegazkin ekarri zituzten eta Verdungo zerua gudu-zelai bihurtu zen.[22]

Verdungo gudua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Verdungo gudua»

Verdungo gudua 1916ko otsailaren 16an hasi zen elurrak eta haizeteengatik sortutako bederatzi eguneko atzerapenaren ondoren. Laurogei ordu iraun zuen artilleria bonbardaketa bukatzean alemaniar soldaduek ez zuten erresistentzia handirik espero eta motel-motel Verdunerantz aurrera egin zuten. Douaumonteko gotorlekua, Verdun inguratzen zuten gotorlekuen nagusiena, 25ean erori zen. Otsailaren 28an, frantziar errefortzuak iritsi zirenean, alemaniar armadaren aurrerapena moteldu zen.[28]

 
Verdungo guduaren mapa

Atzerapen honen ondorioz alemaniarrak Le Mort Hommerantz abiatu ziren, Mosa ibaiaren mendebaldean kokatuta. Ibaiaren ertz honetan Frantziaren artilleria gehiena kokatuta zegoen eta posizio horren babesetik tiro egin ziezaiekeen alemaniarrei. Alemaniar armadek, gudu osoaren borrokarik latzenak jasan eta gero, mendixka hartu zuten maiatzaren amaieran. Egun hauetan Philippe Pétain jenerala baztertu zuten, "defentsiboa" izateagatik eta Robert Nivelle ezarri zuten frantziar tropen agintari gisa, eraso gehiago egin zedin. Nivellen lehen agindua Douaumonteko Gotorlekua berreskuratzea izan zen, eta hala saiatu zuten maiatzaren 22an, baina alemaniarrek borroka latza eman zuten, gotorlekua babestea lortuz. Alemaniarrek kontraeraso bat antolatu zuten eta honen ondorioz Fort Vaux erori zen haien eskuetan ekainaren 7an, Fosgeno gasarekin lurra bonbardatu eta gero. Alemaniarrak kontraeraso honetan Verdun hiritik kilometro batera geratu ziren ekainaren 23an geldiaraziak izan baino lehen. [15]

Uda aurrera zihoan bitartean frantziar armadek aurrera bultzatu zuten. Azaroan bonbardaketa erraldoi bat burutu eta gero Fort Vaux berreskuratu zuten eta abenduan zehar 2,1 kilometro aurrera egin zuten, Douaumontetik hurbil geratu arte. Frantziarrek hilabete hauetan errotazio sistema bat asmatu zuten non soldaduek hiru egun ematen zuten frontearen aurrealdean, gero beste hiru bigarren mailako lubaki batean, erreserba funtzioak egiteko, eta azkenean beste hiru egun atzealdean, atseden hartzeko. Honela 42 dibisio momentu guztietan prest zituen frontea babesteko prest. Verdungo gudua, Verdungo Haragi-Pikatzaile Makina izenarekin ere ezagutua,[9] Frantziaren sakrifizioaren sinbolo nagusia bihurtu zen.[29]

Sommeko gudua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Sommeko gudua»

Udaberriaren hasieran Aliatuek frantziar armadak Verdungo posizioak mandenduko zituela zalantzan zeukaten eta horregatik, presioa kentzen saiatzeko, Sommeko lurraldean eraso bat prestatzen hasi ziren. Eraso honen zama gehiena britainiar armadak jasoko zuten. Uztailaren 1ean, hainbat egun euritsuren ondoren britainiar armadak Alberteko gudua hasi zuten Pikardian, eskuineko hegalean 5 frantziar unitateen laguntza zuela. Erasoa hasi baino aste bat lehenago bonbardaketa handia egin zen. Frantziar erasoa garaipen handia izan zen, bere unitateek esperientzia handia zeukatelako; beste aldetik, britainiar erasoak ez zuen espero zen garaipena lortu bonbardaketak ahuldu behar zituen objektiboak (Lubakiak, txarrantxa...etab) behar beste erasan ez zituelako. Egun honetan britainiar armadak 57.000 soldadu galdu zituen, britainiar armadan inoiz egun bakarrean jasotako galerarik handiena. [30]

 
Sommeko lubaki bat, 1916

Verdunen gertatutakoa eta gero ikertuta Aliatuek airean nagusitasuna izaten saiatu ziren eta hau lortuta, irailera arte alemaniar hegazkin guztiak aireatik desagertu ziren. Aliatuen garaipenaren ondorioz Alemaniar Estatu Nagusiak taktika berri bat erabiltzen hasi ziren: Hegazkin bakar bat beste baten aurka joan ordez taldeetan joaten ziren.[22] Unitateak berriz bildu eta gero britainiar infanteriak aurrerapen txiki batzuk lortu zituuen uztailaren amaieran, alemaniaren errefortzuak iritsita ere. Abuzturantz Haig jeneralak aurrerapen nagusi bat gertatzea ezinezkoa izango zela esan zuen eta horregatik unitate txikietan birrantolatu zituen unitate handiagoetan eraso txikiak egiteko fronte estatiko batean. Guduaren azken fasea urrian eta azaroaren hasieran hasi zen, berriz ere mugimendu gutxirekin eta galera handiekin. Guztia esanda, Sommeko gudua amaitzean 8 kilometro soilik aurreratu ziren eta uztailean ezarritako helburuak ez ziren bete. Britainiarrek 420.000 hildako eta zauritu jaso zituen eta frantziarrek 200.000. Esaten da alemaniarrek 465.000 zauritu eta hildako jaso zituztela baina ezin da jakin.[31]

Sommeko guduaren azken zatian Tankea agertu zen lehen aldiz.[32] Aliatuek eraso bat prestatu zuten non 13 britainiar eta 4 frantziar armada-gorputza erasoa garaipen txikia lortu zuen; tankeak ez zituen behar zituen helburuak erdietsi, lehenak izan zirelako eta mekanikoki gerrarako oraindik prest ez zeudelako.

Hindenburg Lerroa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hindenburg lerroa»
 
Garaiko Hindenburg Lerroaren mapa

1916ko abuztuan alemaniar agintzaritza aldatu zen; Erich von Falkenhaynek boterea utzi eta gero Paul von Hindenburgek eta Erich Ludendorffek boterea hartu zuten frontean. Agintari berriek Verdungo eta Sommeko guduek Alemaniak aurrerapenak egiteko gaitasuna galtzea eragin zutela onartu zuten eta horregatik defentsan oinarritutako estrategiak eta taktikak erabili zituzten, beste fronte batzuetan erasoak egiten zituzten bitartean. [33]

Sommeko gudua gertatzen ari zen bitartean Noyon Irtengunearen atzean gotorleku-sistema bat eraiki zuten, "Hindenburg Lerroa" izena zuena. Gotorleku hauen funtzionamendua Eingreif Dibisioetan oinarrituta zeuden.[34] Hindenburg Lerroaren eraikuntzaren arrazoi nagusia frontea txikitzea izan zen; 10 dibisio aske uztea lortu zuten atzeratzean. Gotorleku sistema honek Arrasetik iparrean St. Quentinera hegoan zihoan eta 50 km txikitu zuen frontea.[34] 1916ko azaroan britainiar hegazkinlariek gotorlekuen existentziaren berri jaso zuten lehen aldiz, airetik eraikitze prozesua ikusiz.[35]

Hindenburg Lerroa alemaniar frontearen atzean 2tik 50 kilometrora eraiki zen[36]. Otsailaren 25ean alemaniar armadak erretiratzen hasi ziren eta apirilaren 5ean amaitu zuten, atzean lur errea utzita. Estrategia honek frantziarren eraso planak hautsi zituen; Noyon Irtengunea bi hegaletatik erasotu nahi zuten baina irtenunea jada desagertuta zegoen.[37] Hala ere, britainiar agintariek erasoak jarraitzea agindu zuten; atzerapen honek 1916an jasotako galerak bermatzeko konturatu zirelako.[38]

 
1917ko frontearen mapa

Apirilaren 6an, bitartean, Estatu Batuek Alemaniari gerra deklaratu zioten. 1915ko hasieran Lusitania itsasontziaren urpekaketaren ondorioz Alemaniak urpekarien erasoak itsasontzi neutraletan gelditu zituzten; Estatu Batuak gerran sartuko ziren beldur zirelako. Hala ere, alemaniar populazioak, gosak jota zegoenez, urpekarien erasoa berrabiaraztea eskatu zuen, inportazioak berriz hel zitezen, eta hala, 1917ko otsailean berriz hasi ziren erasoak. Kalkulatuta zuten sei hilabetetan urpekarien bidez Britainia gerratik ateratzea posiblea zela. Estatubatuarrek gerra operazioak antolatu eta Europara iristeko urte bat baino gehiago beharko zutela ere pentsatu zuten. Urpekariek garaipen handia lortu zuten aldi batez baina britainiar itsasontziek konboi taktikak erabiltzen hastean asko murriztu ziren galerak.[39]

1917ko hasierarantz britainiar armadaren unitateen kontua frantziarren 2/3 izatera iritsi zen.[40] 1917an Britainiar Armada Espedizionarioak eraso bat hasi zuen Arrasen, Kanadako armada gorputza, britainiar 5. dibisioaren laguntzarekin Vimyko gailurrean aurreratu ziren eta 1. armadak urte osoko aurrerapenik handiena lortu zuen. Azken hauen aurrerapena alemaniar errefortzuak iritzi zirenean gelditu zen, Sommen ikasitako taktikak erabilita defentsa sistema berri bat erabili zutelako. Britainiar erasoak atzeratuak izan ziren eta, Gary Sheffielden hitzetan "ez zen inoiz izan britainiar armadan eguneroko soldaduen hainbesteko galera".[41]

1916-1917ko neguan zehar alemaniar taktikak airean hobetu ziren Valenciennesen hegazkin-eskola bat irekiz, baita pistola-bikidun hegazkinak erabiltzen hastean ere. Aurrerapen honen emaitza Aliatuentzat ezin txarragoa izan zen. Arrasen egindako erasoan britainiarrek 316 hegazkin galdu zituzten, kanadiarrek 114 eta alemaniarrek 44 soilik.[22] Hilabete hori "Apiril Odoltsua" izenarekin ezagutzen da.

 
Nivelle Ofentsiban erabilitako tanke bat.

Nivelle Ofentsiba

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Nivelle Ofentsiba»

Hilabete berean Robert Nivelle Jeneralak, frantziar armaden agintari nagusiak, ofentsiba berri bat agindu zuen alemaniar lubakien kontra eta zin egin zuen 48 hordutan gerra osoa amaituko zela. Apirilaren 16an egindako erasoa, Nivelle Ofentsiba izendatua ("Aisne ibaiaren bigarren gudua" izenarekin ere ezagutua) 1,2 milioi gizonez osatuta zegoen eta aste bat iraun zuen artilleria bonbardaketa baten ondoren hasi zen.

Ofentsiba txarto hasi zen lehen momentutik erasotu behar zituzten posizioak maldan kokatutako lurrak zirelako. Gainera, eguraldi oso txarra zen eta euria gelditu gabe ari zuen. Ofentsiba honetan Errusiar Armada Espedizionarioak hartu zuen parte lehen aldiz Mendebaldeko Frontean.[42] Planifikazioa arazoak izan zituen alemaniarren Hindenburg Lerrorantzako atzerapenaren ondorioz. Ezusteko erasoak hasieran ezustean harrapatu zituen alemaniar soldaduak baina jada galduta zegoen eta alemaniar hegazkinak frontearen alde hartara mugitu ziren azkar, aliatuei galera handiak eraginez. Aste batean frantziarrek 120.000ko galera jasan zituzten. Ofentsiba hasi baino lehen Nivellek erasoa garaipen handia ez bazen eta galerak oso latzak baziren erasoa geldituko zuela zin egin zuen baina ez zuen agindutakoa bete eta erasoak aurrera jarraitu zuen.[37]

Estatubatuar Armada Espedizionarioa

aldatu

Lehenengo soldadu estatubatuarrak ekainaren 25ean iritsi ziren, Estatubatuar Armada Espedizionarioa sortuz. Hala ere, estatubatuar unitateak ez ziren lubakietan entrenamenduak egiten hasi urrira arte. Etortzen ari ziren soldaduek entrenamendua eta hornidurak behar zituzten eta hainbat hilabetez laguntza lanetan aritu ziren soilik.[30] Estatubatuarren iritsierak morala igo zuen Aliatuen armadetan, soldadu kopurua asko igo zelako eta azkenean errefortzuak lortuko zituztelako.[37]

Flandriako Ofentsiba

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Messinesko gudua» eta «Ypresko hirugarren gudua»

Ekainean britainiar armadak ofentsiba bat hasi zuen Flandrian, Aisnean kokatutako frantziar armaden zama kentzeko, edo gutxienez, murrizteko. Frantziar armada hauek jada geldituta zeuden Nivelle Ofentsibaren ondorioz eta zati handi bat matxinatzen ari zen.[37] Ofentsiba ekainaren 7an hasi zen Messinesko gailurrerantz zuzendutako britainiar eraso batekin. Eraso honen asmoa 1914an galdutako lurra berriro hartzea zen. 1915tik aurrera Ingeniari Tunelgile Errealak gailurraren azpitik hainbat tunel egiten aritu ziren eta 500 tona dinamita jarri zuten azpian, orduan, erasoa hasi zenean leherrarazi zituzten eta ia 7.000 hildako egin zituzten momentu hartan.[43] Gailurra suntsitu eta gero infanteria aurreratu zen, eta goi-lautada erraz hartu zuten, baita gailurraren ekialdeko zatia ere. Egun hartan alemaniak saiatutako kontraeraso guztiak geldituak izan ziren.

 
Zelanda Berriko soldadu bat seinaleak egiten alemaniar gotorleku sintsitu baten gainean Passchendaelen.

1917ko uztailaren 11an, Unternehmen Strandfest (Hondartza-festa Operazioa) izeneko operazio batean Nieuwpoorten, Alemaniak Ziape-gasa erabili zuen lehen aldiz. Artilleriaren zabalerarekin Ziape-gasa helburu zehatz batean bota zezakeen, eta horrela, britainiarrei hainbat egunez ezinezkoa egingo zitzaien area hura hartzea, Ziape-gasa hainbat egunez geratzen zelako. Ziape-gasaren erabilerak britainiar kemenari kolpe handia egin zion. Aliatuak ez ziren Ziape-gasa erabiltzen hasi 1918ko azken hilabeteetara arte.[44]

Uztailaren 31tik azaroaren 10era arte Ypresko hirugarren gudua, Passchendaeleko gudu famatua honen barnean egonda, iraun zuen; eta Passchendaeleko bigarren guduarekin amaitu zen.[45] Hasieran guduak Ypresen ekialdean kokatutako gailurrak hartzea zeukan xede, eta handik Roulers eta Thourouterantz aurreratzea, Alemaniaren trenbide nagusiak kokatuta zeuden lekuak baitziren. Garaipena lortuz gero Alemaniaren urpekarien baseetarantz mugituko ziren, Belgikako kostaldean. Hala ere, euriak moztuko zituen "Britainiar amets" hauek. Hain eguraldi txarra egin zuenez britainiar unitateek Ypresko gailurretara soilik iristea lortu zuten, aurrerapenak oso motelak izan zirelako. Kanadako armadek ANZACen postuak hartu zituzten eta azaroaren 7an Passchendaele herria hartu zuten.

Ofentsiba honek galera handiak eragin zituen bi aldeetan, eta irabazitako eremua txikia izan zen; hala ere, estrategikoki britainiar garaipen nagusi gisa har zitekeen, euria ez zegoen unetan kokapena modu estrategiko batean eginda zegoelako. Gudu honen ondorioz alemaniar Estatu Nagusia atzerapen nagusi bat egiteko prestatzen hasi zen. Ezinezkoa da zenbateko galera izan zuten jakitea, baina, gutxi gora behera milioi erdikoa izan zela esaten da.[45]

Cambraiko gudua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Cambraiko gudua (1917)»
 
Suntsitutako britainiar tanke bat Cambrai-n

Azaroaren 20an Aliatuek tankeak masan erabili zituzten lehen aldiz Cambraiko guduan. 324 tankek (1/3 erreserban) eta hamabi infanteria dibisiok bi alemaniar dibisioen kontra erasoa jo zuten, bonbardaketa handi bat eta gero. Tankeek faszineak erabiltzen zituzten lubakien gainetik gurutzatzeko, baita 4 metro luze ziren alemaniar antitanke bonbak ez lehertzeko ere.[46] Erasoa garaipen betea izan zen britainiarrentzat; 4.000 zauritu edo hil soilik izanda Ypresko Hirugarren Guduan baino hamar aldiz gehiago aurrera egin zuten. Aurrerapen hauek irtengune bat sortu zuten eta alemaniarrek kontraeraso bat azkar antolatu zuten azaroaren 30ean. Kontraeraso honek iparraldean britainiarrak atzeratzea lortu zuen, hala ere, hegoaldean porrot handia jasan zuten. Iparraldeko ezbeharra aparte utziz, Cambraiko gudua garaipen handia izan zen aliatuentzat.

Gudu honetan alemaniarrek tankeak zekarren zuten arriskuaz konturatu ziren lehen aldiz, eta gudu honetan alemaniarrek stosstruppen erabili zuten masan lehen aldiz, infiltrazio-taktikak erabiltzen zuten soldadu oso ondo trebatuak.[32]

 
Alemaniar Kaiserschlacht-aren ondorioz sortutako frontea.

Cambraiko porrotaren ondorioz Ludendorffek eta Hindenburgek Mendebaldeko Frontean garaipen erabakigarri bat lortzeko udaberrian eraso erraldoi bat egin beharko zutela konturatu ziren, ez zen egongo beste aukerarik. Udaberriaren amaieran estatubatuarrak masan etortzen hasiko ziren eta beren zenbakiekin gerra irabaztea ezinezkoa izango zen. 1918ko martxoaren 3an Brest-Litovskeko Ituna sinatu zuten Errusiarekin, azken honek gerra utziz. Gertaera horrek Ekialdeko Fronteari amaiera emango zion eta 33 dibisio libre utziko zituen mendebaldera etortzeko. Garraioa amaitzean eta erasoa hasi baino egun bat lehenago alemaniarrek 192 dibisio zeuzkaten frontean sakabanatuta, aliatuen 178en kontra. [21]

Aliatuek elkartasun arazoak zeuzkaten eta hauek komunikazioa zailtzen zuten. Gainera, soldadu falta handia nabaritzen zen eta zeuden soldaduen morala agortzear zegoen. Britainiar eta frantziar armadek 1918ko lehen sei hilabeteetan ez zeuden erasotzeko prest eta estatubatuar gehienak trebaketan zebiltzan oraindik.[37] Ludendorffek erasoa Sommean hastea erabaki zuen, britainiarren eta frantziarren arteko komunikazioak mozteko eta kanalaren portuetarantz erretiratzera behartzeko.[37][47] Eraso berri honek sturmtruppen taktikak 700 hegazkinekin konbinatuko zituen, baita tankeak, gasa eta artilleria bonbardaketak ere.[37][47]

Alemaniar Udaberriko Ofentsibak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Udaberriko Ofentsiba»

Michael Operazioak, alemaniarren udaberriko lehen ofentsibak, ia lortu zuen aliatuak bitan banatzea eta, gainera, 1914tik aurrera Parisera gehien hurbildu zen alemaniar erasoa izan zen, hiria bonbardatzeko distantzian geldituz.[27] Guduaren ondorioz aliatuek aginte bateratu baten beharra ikusi zuten eta horregatik Ferdinand Foch jenerala aliatuen armada guztien agintari izendatu zuten. Elkartutako Aliatuak alemaniarren erasoengatik hobeki babestu ahal izan ziren eta ofentsiba "higadura-guda" bihurtu zen.[37] Maiatzetik aurrera estatubatuarrak frontean gero eta postu gehiago hartzen hasi ziren, lehen garaipena Cantignyko guduan izanda. Udaren hasieran 250.000-300.000 estatubatuar iristen ari ziren Mendebaldeko Frontean hilabetero gutxi gorabehera.[37] 2.1 milioi izatera iritsiko ziren gerra amaitu baino lehen.

Aliatuen kontraerasoak

aldatu
 
Alemaniar presoak britainiarren aginpean, 1918ko azaroaren 8an

Foch jeneralak uztailean ekin zion Marneko bigarren guduari, Marneko irtengunea suntsitzeko xedea zuena eta hala lortuko zuten abuztua amaitu baino lehen. Amienseko gudua bi egun geroago hasi zen frantziar-britainiar eraso bateratu batean, Australiako eta Kanadako tropen laguntzarekin. 600 tankek eta 800 hegazkinek ere parte hartu zuten gudu honetan.[48] Hindenburgek "Alemaniar armadaren egun beltza" deitu baitzuen abuztuaren 8a, porrot katastrofikoaren ondorioz.[49] Italiar 2. armadak parte hartu zuen Reims-en ondoan gertatutako borrokan; Alberto Albricci jeneralaren aginpean. [50] Alemaniar eskulana jada txikituta bazegoen gerraren luzaketagatik eta bere ekonomia eta sozietatea krisi bat izatekotan zegoen. Ehun Eguneko Ofentsiba hasteko momentuan Aliatuek 216 dibisio zeuzkaten Frantzian eta Alemaniak 197 soilik.[51] Ehun Eguneko Ofentsiba hastean alemaniarrek jasandako porrot txikiak alemaniar morala suntsitzeko balio izan zuen eta soldaduak ehunka errenditzen hasi ziren.[21] Urte hartako urrian Maximiliano, Badengo printzea, Alemaniar Inperioaren kantzillerra izendatu zuten armistizio bat negoziatzeko helburuarekin. Erich Ludendorff Suediara ihes egitera behartu zuten.[21] Alemaniarrek atzera-egitean jarraitu zuten eta Azaroko Iraultzak gobernu berri bat ezarri zuen. Compiègneko Armistizioaren sinadura berehalakoa izan zen eta, honen ondorioz, Mendebaldeko Frontean gatazka guztiak amaitu ziren 1918ko azaroaren 11ren goizeko 11:00tan, aurrerago Armistizio Eguna izena jasoko zuena. Alemaniar Inperioa kolapsatu zen Groener jeneralak, Ludendorffen ondorengoa, gobernu sozial-demokratiko bat ezartzean, Friedrich Ebert agintari gisa zuena, Errusian gertatutako iraultza bat Alemanian gerta ez zedin.[21]

Ondorioak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Lehen Mundu Gerraren ondorioak»

Mendebaldeko frontean gertatutako porroten ondorioz Alemaniak eta bere aliatuek bakea eskatu behar izan zuten, beste fronte guztietan garaipenak izanda ere. Bakea sinatu zutenak Aliatuen partetik Frantzia, Britainia Handia eta Ameriketako Estatu Batuak izan ziren, 1919ko Parisko Bake Biltzarrean. Honen emaitza Versaillesko Ituna izan zen, 1919ko ekainean sinatuta.[47] Itun honen kondizioek Alemania asko kaltetu zuten arlo ekonomikoan zein militarrean. Versaillesko Itunak Alsazia-Lorrenako probintziak Frantziari itzuli zizkion, eta honen ondorioz Alemaniaren ikatz erreserbak oso azkar desagertu ziren, Alsazia-Lorrena inperioko produktore nagusiena baitzen. Saargo lurraldea, Rhin ibaiaren mendebaldean kokatuta, demilitarizatu zuten eta frantziar-britainiar okupazio bateratuan geratu zen. Iparraldean, Kielgo ubidea internazionalizatu zuten, herrialde guztiek handik pasatzeko eskubidea izan zezaten. Tratatuak Europako mugak bermarraztuko zituen, batez ere ekialdean. Alemaniar armadak 100.000 soldadu gehienez izateko agindua jaso zuen eta itsasontzi edo hegazkinik ezin zuen militarki erabili.[52]

Galerak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Lehen Mundu Gerrako galerak»

Mendebaldeko Frontean gertatutako lubaki-gerrak milaka elbarri eta alargun utzi zituen. Aurrekaririk gabeko egoera honek aurrerago izan zuen emaitza Adolf Hitlerren kontrako Aliatuen ezadostasunak eta erantzun ahulak izan ziren.[53] Belgikak 30.000 hildako zibil jaso zituen eta Frantziak 40.000. Britainiarrek 16.829 hildako zibil jaso zituen, gehienak itsasontzien hondoraketen ondorioz.[53] Beste 62.000 belgiar, 107.000 britainiar eta 300.000 frantziar zibil hil ziren "gerrarekin loturiko arrazoiengatik". [53]

Koste ekonomikoa

aldatu

1919ko Alemania diru gabezia larria jasaten ari zen eta bere populazioak goseak hiltzen zegoen. Aliatuek Koloniako, Koblentzako eta Mainzko hiriak okupatu zituzten gerraren erreparazioak ordainduta zeudenean soilik itzuliko zituzten. Alemanian "Bizkarrean egindako sastakadaren mitoa" hedatu zen eta hori aurrerago Weimar Errepublikaren gainbeheraren arrazoi nagusi bat izango zen; baita Hitler boterera iristeko arrazoi nagusiena ere.[54]

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Cecil, Hugh (Hugh P.), editor. Liddle, Peter, editor.. Facing Armageddon : the First World War Experienced. ISBN 9781783461691. PMC 1031915737. (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  2. a b c d e Hamilton, Richard F., ed. (2003). The Origins of World War I.  doi:10.1017/cbo9780511550171. (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  3. a b «32. The War Becomes History» The First World War (Böhlau Verlag) 2014-12-31 ISBN 9783205793656. (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  4. Griffith, Paddy.. (2004). Fortifications of the Western Front 1914-18. Osprey ISBN 1841767603. PMC 56644885. (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  5. Lipkes, Jeff. (2007-10-01). Rehearsals. Leuven University Press ISBN 9789461660398. (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  6. Terraine, John.. (2002). Mons : the retreat to victory. Wordsworth Editions ISBN 1840222433. PMC 44693812. (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  7. Strachan, Hew.. (2001-). The First World War. Oxford University Press ISBN 0198208774. PMC 44509322. (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).
  8. a b Kennedy, Paul M., 1945-. (1989, ©1987). The rise and fall of the great powers : economic change and military conflict from 1500 to 2000. (1st Vintage books ed. argitaraldia) Vintage Books ISBN 0679720197. PMC 18071496. (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).
  9. a b c Foley, Robert T. (Robert Thomas), 1969-. (2007, ©2005). German strategy and the path to Verdun : Erich von Falkenhayn and the development of attrition, 1870-1916. Cambridge University Press ISBN 0521841933. PMC 778889553. (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).
  10. a b c Fuller, J. F. C. (John Frederick Charles), 1878-1966.. (1992). The conduct of war, 1789-1961 : a study of the impact of the French, industrial, and Russian revolutions on war and its conduct. (1st Da Capo Press ed. argitaraldia) Da Capo Press ISBN 0306804670. PMC 24589907. (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).
  11. Neiberg, Michael. (2008). The Western Front 1914–1916: The History of World War I: From the Schlieffen Plan to Verdun and the Somme.. Amber Books ISBN 978-1-90662-612-9...
  12. Lyons, Michael J., 1930-. World War I : a Short History. (Second edition. argitaraldia) ISBN 0130205516. PMC 41326381. (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).
  13. Doughty, Robert A.,. Pyrrhic victory : French strategy and operations in the Great War. ISBN 9780674034310. PMC 433622668. (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).
  14. a b Sheldon, Jack, 1948-. (2012). The German Army on the western front, 1915. Pen & Sword Military ISBN 9781783032266. PMC 855218600. (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).
  15. a b Jones, Simon, 1964-. (2007). World War I gas warfare tactics and equipment. Osprey ISBN 9781846031519. PMC 123004976. (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).
  16. Richter, Donald C., 1934-. (1992). Chemical soldiers : British gas warfare in World War I. University Press of Kansas ISBN 0700605444. PMC 25675127. (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).
  17. Spick, Mike. (2002). The Illustrated Directory of Fighters. Zenith Imprint ISBN 978-0-7603-1343-5...
  18. The Official history of the Royal Canadian Air Force.. University of Toronto Press in co-operation with the Dept. of National Defence and the Canadian Govt. Pub. Centre, Supply and Services Canada ©1980-<c1994> ISBN 0802023797. PMC 7596341. (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  19. Griffith, Paddy,. Battle tactics of the Western Front : the British Army's art of attack, 1916-18. ISBN 9780300160611. PMC 906804298. (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  20. Smith, Leonard V., 1957-. (2003). France and the Great War, 1914-1918. Cambridge University Press ISBN 0521661765. PMC 50315088. (Noiz kontsultatua: 2019-08-03).
  21. a b c d e Herwig, Holger H.. (1997). The First World War : Germany and Austria-Hungary, 1914-1918. Arnold ISBN 0340677538. PMC 34996156. (Noiz kontsultatua: 2019-08-03).
  22. a b c d Campbell, Christopher, 1951-. (1981). Aces and aircraft of World War I. Blandford Press ISBN 0713709545. PMC 7441309. (Noiz kontsultatua: 2019-08-03).
  23. Griffith, Paddy,. Battle tactics of the Western Front : the British Army's art of attack, 1916-18. ISBN 9780300160611. PMC 906804298. (Noiz kontsultatua: 2019-08-03).
  24. Palazzo, Albert, 1957-. (2003). Seeking victory on the Western Front : the British army and chemical warfare in World War I. University of Nebraska Press ISBN 0803287747. PMC 51031210. (Noiz kontsultatua: 2019-08-03).
  25. Warner, Philip, 1914-2000.. (2000). The Battle of Loos. Wordsworth Editions ISBN 1840222298. PMC 43500483. (Noiz kontsultatua: 2019-08-03).
  26. Knox, MacGregor.. (2007). To the threshold of power, 1922/33 : origins and dynamics of the fascist and national socialist dictatorships. Volume 1. Cambridge University Press ISBN 9780511355745. PMC 190861899. (Noiz kontsultatua: 2019-08-03).
  27. a b Marshall, S. L. A. (Samuel Lyman Atwood), 1900-1977.. ([1964]). The American heritage history of World War I. American Heritage Pub. Co. ISBN 0517385554. PMC 384558. (Noiz kontsultatua: 2019-08-05).
  28. Martin, William, 1952-. (2001). Verdun 1916 : 'they shall not pass'. Osprey Pub ISBN 9781855329935. PMC 48228419. (Noiz kontsultatua: 2019-08-05).
  29. Jackson, Julian, 1954-. (2001). France : the dark years, 1940-1944. Oxford University Press ISBN 0198207069. PMC 45406461. (Noiz kontsultatua: 2019-08-22).
  30. a b Griffiths, William R.. (1986). The Great War. Avery Pub. Group ISBN 0895293129. PMC 13126087. (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  31. Watson, Alexander, 1979-. Enduring the Great War : combat, morale and collapse in the German and British armies, 1914-1918. ISBN 9781139870634. PMC 870273122. (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  32. a b Miles, Wilfrid, 1885-1962.. (1992, ©1938). Military operations, France and Belgium, 1916. Imperial War Museum ISBN 0901627763. PMC 221842631. (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  33. Herwig, Holger H.. (1997). The First World War : Germany and Austria-Hungary, 1914-1918. Arnold ISBN 0340677538. PMC 34996156. (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  34. a b Wynne, G. C. (Graeme Chamley), 1889-. (1976). If Germany attacks : the battle in depth in the West. Greenwood Press ISBN 0837150299. PMC 2387700. (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  35. Strategy and intelligence : British policy during the First World War. Hambledon Press 1996 ISBN 9780826430465. PMC 741691775. (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  36. Marshall, S. L. A. (Samuel Lyman Atwood), 1900-1977.. ([1964]). The American heritage history of World War I. American Heritage Pub. Co. ISBN 0517385554. PMC 384558. (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  37. a b c d e f g h i Gupta, Partha S.. (1966-07). «International Affairs: World War I: An Outline History By Hanson Baldwin. Hutchinson, London, 1962. 182p. 21s» India Quarterly: A Journal of International Affairs 22 (3): 294–294.  doi:10.1177/097492846602200308. ISSN 0974-9284. (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  38. Neiberg, Michael S.. (2004). Warfare & society in Europe : 1898 to the present. Routledge ISBN 0203643526. PMC 56551520. (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  39. Griffiths, William R.. (1986). The Great War. Avery Pub. Group ISBN 0895293129. PMC 13126087. (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  40. Kennedy, Paul M., 1945-. (1989, ©1987). The rise and fall of the great powers : economic change and military conflict from 1500 to 2000. (1st Vintage books ed. argitaraldia) Vintage Books ISBN 0679720197. PMC 18071496. (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  41. Sheffield, G. D.,. Command and morale : the British army on the Western Front, 1914-1918. ISBN 9781473834668. PMC 893910187. (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  42. Cockfield, Jamie H.. (1998). With snow on their boots : the tragic odyssey of the Russian Expeditionary Force in France during World War I. (1st ed. argitaraldia) St. Martin's Press ISBN 0312173563. PMC 36969755. (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  43. Fields of battle : terrain in military history. Kluwer Academic 2002 ISBN 1402004338. PMC 49691470. (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  44. Sheldon, Jack, 1948-. (2007). The German Army at Passchendaele. Pen & Sword Military ISBN 9781783409044. PMC 854974820. (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  45. a b Passchendaele in perspective : the Third Battle of Ypres. ISBN 9781783837762. PMC 884583708. (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  46. Military operations. France and Belgium, 1917. The Battle of Cambrai. Imperial War Museum, Department of Printed Books Sbin Association with the Battery Press 1991, ©1948 ISBN 0898391628. PMC 24954868. (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  47. a b c Carlyon, Les.. (2007). The Great War. Picador ISBN 9781405037990. PMC 182524320. (Noiz kontsultatua: 2019-10-13).
  48. 1918 year of victory : the end of the Great War and the shaping of history. Exisle Pub [2010] ISBN 978-1-877568-39-8. PMC 732320863. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  49. Griffiths, William R.. (1986). The Great War. Avery Pub. Group ISBN 0-89529-312-9. PMC 13126087. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  50. Edmonds, James E. (James Edward), Sir, 1861-1956.. (1993-1995). Military operations, France and Belgium, 1918. Imperial War Museum ISBN 1-870423-06-2. PMC 154252821. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  51. Kennedy, Paul M., 1945-. (1989, ©1987). The rise and fall of the great powers : economic change and military conflict from 1500 to 2000. (1st Vintage books ed. argitaraldia) Vintage Books ISBN 0-679-72019-7. PMC 18071496. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  52. Massie, Robert K., 1929-2019.. (2003). Castles of steel : Britain, Germany, and the winning of the Great War at sea. Ballantine ISBN 0-345-40878-0. PMC 57134223. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  53. a b c Adamthwaite, Anthony P.. (1979). The making of the Second World War. (2d ed. argitaraldia) Allen & Unwin ISBN 0-04-940057-6. PMC 5120644. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  54. Forging the collective memory : government and international historians through two World Wars. Berghahn Books 1996 ISBN 1-57181-862-6. PMC 34118044. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).

Kanpo estekak

aldatu