Erich Ludendorff
Erich Friedrich Wilhelm Ludendorff (Kruszewnia, Posnania, Prusiako Erresuma, 1865eko apirilaren 9a - Munich, Hirugarren Reicha, 1937ko abenduaren 20a) alemaniar militarra izan zen.
Erich Ludendorff | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kruszewnia (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Munich, 1937ko Abenduaren 20a (72 urte) | ||
Hobiratze lekua | Bavaria | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Margarethe Ludendorff (en) ![]() Mathilde Ludendorff (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, ofizierra, autobiografialaria, buruzagi militarra eta idazlea | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lantokia(k) | Berlin | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Deutsches Heer | ||
Gradua | jeneral General of the Infantry (en) ![]() | ||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | German Völkisch Freedom Party (en) ![]() National Socialist Freedom Movement (en) ![]() Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista | ||
![]() ![]() ![]() | |||
![]() |
Bizitza Aldatu
1911-1912 urteetan, gerrarako Schlieffen Planaren erredakzioa egin zuen, eta guztiz ezagun egin zen Lehen Mundu Gerraren hasieran (Liejako konkista, Tannenbergeko eta Mazur aintziretako garaipenak). 1916ko abuztuan Paul von Hindenburg alemaniar armadaren buruzagi nagusi egin zuten, eta Ludenddorf haren lehen laguntzaile izan zen. Gerrazale porrokatua izan zen, baina Ferdinand Foch, mariskal frantsesaren garaipenen ondoren (1918ko urria) postutik kendu zuten.
Gerraren ondoren, politikara jo zuen eta eskuin-muturreko nazionalismo antisemitaren eledun bihurtu zen. 1923an Municheko Putscha antolatu zuen Hitlerrekin batean, 1924an diputatu nazionalsozialista aukeratu zuten, eta lehendakaritzarako hautagai izan zen 1925ean.
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erich Ludendorff |