Atzerakada Handia
Atzerakada Handia, frantsesez: Grande Retraite, "Monsetik atzera-egitea" izenez ezagutua nagusiki Britainiar iturrietan, 1914ko abuztuan eta irailean zehar Britainiar Armada Espedizionarioak (BAE) eta Frantziako Bosgarren Armadak egin zuten atzerakada luzea izan zen. Lehen Mundu Gerran Mendebaldeko frontean Charleroiko (abuztuaren 21ean) eta Monseko guduen (abuztuaren 23an). Abuztuaren 29an Ententeko armadak hasitako Guise/Saint Quentineko kontraerasoak ez zuen Alemaniaren aurrerapena geldiaraztea lortu eta atzerakada Marne ibaian zehar jarraitu behar izan zuen. Irailaren 5etik 12ra, Marneko Lehen Guduan aliatuek erretiratzeari amaiera eman zioten; alemaniar armadak Aisne ibairantz atzera egitera behartuz. Aisneko Lehen Guduan (irailaren 13tik 28ra) borroka emaitza erabakigarrik gabe amaitu izan arren, argi geratu zen alemaniarren Pariserako martxa, Schlieffen planaren oinarria, bertan behera geratu egin zela. Jarraian bi aldeen armadak iparralderantz mugitu ziren elkarrekiko hegalen aurka eginez, aurrerago Itsasorako Lasterketa izena jasoko zuen faseari hasiera emanda (irailaren 17tik urriaren 17ra).[1]
Atzerakada Handia | |||
---|---|---|---|
Lehen Mundu Gerra | |||
Mendebaldeko Frontea | |||
Britainiar soldaduak atsedena hartzen Mons hiriko zentruan. | |||
Data | 1914ko abuztuaren 24a - irailaren 5a | ||
Lekua | Monsetik Marne Ibaiara Frantzia) | ||
Koordenatuak | 49°30′N 2°48′E / 49.5°N 2.8°E | ||
Emaitza | Aliatuen atzerakada betetzen da. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Hastings, Max. (2013). Catastrophe: Europe Goes to War 1914. Knopf Press ISBN 978-0307597052..