Ireki menu nagusia

Erich Georg Sebastian Anton von Falkenhayn jenerala (1861eko irailaren 11 Belchau - 1922ko apirilaren 8a Lindtstedt-eko gaztelua, Potsdam) Alemaniako Estatu Nagusiaren agintaria izan zen Lehen Mundu Gerran, 1914ko irailetik 1916ko abuztuaren 29a arte. Verdungo eta Sommeko guduen porrotaren, Brusilov ofentsibaren eta Errumania gudan sartzearen ondorioz kargugabetu zuten.

Erich von Falkenhayn
Erich von Falkenhayn.jpg
Prussian Minister of War Itzuli


Josias von Heeringen Itzuli - Adolf Wild von Hohenborn Itzuli
Bizitza
Jaiotza Białochowo Itzuli1861eko irailaren  11
Herrialdea  Alemania
Heriotza Potsdam1922ko apirilaren  8a (60 urte)
Hobiratze lekua Bornstedt Cemetery Itzuli
Leinua Falkenhayn
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta armadako ofiziala
Lantokia(k) Kiautschou Bay concession Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Deutsches Heer
Gradua jeneral
General of the Infantry Itzuli
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Boxerren matxinada
Verdungo gudua

BizitzaAldatu

HaurtzaroaAldatu

Familia burges batean jaio zen. Fedor Tassilo von Falkenhayn-en, Belchau eta Schwirsen-en lurjabea eta Franziska, Rosenbergeko baronesaren semea izan zen.

Karrera militarraAldatu

1872ean, hamaika urte zituela, militar eskolan sartu zen, Culm hirian, Polonian. Geroago, Prusiako eskola militar nagusira aldatu zen, Lichterfelde-n. Han, hiru urtez egon zen. 1880ko apirilaren 17an, hamazortzi urterekin bigarren teniente bilakatu zen, Prusiako Armadaren 91. erregimenduan. 1887ko urriaren 1etik aurrera, Berlin-eko gerra akademian hiru urte pasa zituen, eta denbora horretan lehenengo teniente izendatu zuten. 1891ko martxoaren 22an, Berlin-eko buruzagien asanbladan parte hartu zuen. Gero, topografia atalean aritu zen, eta aurrerago, lurrunezko tren-makinekin lan egin zuen. 1893ko martxoaren 25ean, kapitaina maila lortu zuen.

1894ko urtarrilaren 2an, Altonan egon zen, 9. armada gorputzen buruzagi bezala.

Lehen Mundu GerraAldatu

1914ko irailaren 14an, Helmuth von Moltke jenerala ordezkatzea agindu zioten Lehenengo Marneko guduaren ondorioz. Moltke ez bezala, von Falkenhaynek taktika berriak eta ondo garatuak erabiltzen zituen. Garai honetan Paul von Hindenburgen eta Erich Ludendorffen aurka ekin zuen, hauek tropak ekialdera bidali nahi zituztelako baina Falkenhaynek mendebaldeko frontea garrantzitsuena zela zioen. Falkenhaynek hainbat gudu hasi zituen, lubaki-gerrarekin amaitzeko; garrantzitsuena Verdungo gudua izanda. Porrot honen ondorioz, Ekialdera bidali zuten eta Errumaniaren kontra borrokatu zuen eraso oso eraginkorrak eginez, Errumaniarekin gerra amaitu zen Falkenhaynek Bucaresten sartu eta gero. Handik aurrera, Gazara bidali zuten baina Jerusalem galdu eta gero boteretik kanporatu zuten.

HeriotzaAldatu

 
Erich von Falkenhayn 1917an

1919ko otsailaren 25ean, armada utzi zuen gaixotasun batengatik. 1922ko apirilaren 8an, hil egin zen, Lindstedt gazteluan, Potsdamen.

BereizketakAldatu

Lehen Mundu Gerran zehar Arrano Beltzaren Ordenaren dominarekin eta Pour Le Mérite dominarekin saritua izan zen. 1915eko ekainaren 26an, Militär-Max-Joseph domina eman zioten. 1917ean, 152. erregienduko infanteriako nagusi bilakatu zuten. Gainera, Berlingo unibertsitateak filosofia doktore berezia izendatu zuen.

SariakAldatu

ErreferentziakAldatu

  • Vermes, Gabor (1985). Istvan Tisza (ingelesez). East European Monographs. p. 627. ISBN 9780880330770.