Mulhouseko gudua (alemanez: Mülhausen ), frantzian Alsaziako gudua izenez baita ere ezagutua (frantsesez: Bataille d'Alsace), 1914ko Abuztuaren 7an hasi eta 26an amaitu zen Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Frontearen lehenetariko guduetako bat izan zen. Mugen guduaren testuinguruan kokatzen da, hau da, alemaniarren eta frantziarren arteko lehen aurkako erasoak, Schlieffen eta XVII. Planen garapenaren ondorioz. Eraso honek zehazki, frantziar armadak aurrera eraman zuena, 1870-1871ko Frantzia-Prusia gerraren amaieran Frantziak galdutako Alsazia-Lorrenako lurrak berreskuratzea zeukan helburua. [1]

Mulhouseko gudua
Lehen Mundu Gerra
Mulhouseko hiriaren argazkia, 1914.
Data1914ko abuztuaren 7a- abuztuaren 26a
LekuaMulhouse, Alemaniar Inperioa
Koordenatuak47°44′58″N 7°20′24″E / 47.7494°N 7.34°E / 47.7494; 7.34
EmaitzaAlemaniar garaipena
Gudulariak
 Alemaniar Inperioa  Frantzia
Buruzagiak
Alemaniar Inperioa Josias von Heeringen Frantzia Auguste Dubail
Frantzia Paul Pau
Frantzia Louis Bonneau
Indarra
7. Armada
30.000 gizon
Alsaziako Armada
45.000 gizon
Galerak
3.000 gerra preso 2.500 gerra preso

Frantziarrek Mulhouseko hiribildua Abuztuaren 8an hartu zuten. Hala ere, okupazioak bi egun iraungo zuen, 10ean alemaniarrek kontraeraso batean Louis Bonneauk agindutako VII. armada gorputza kanporatzea lortu arte. Kontraeraso honen ondorioz Frantziako tropak Belforterantz ihes egin zuten, Mulhousetik 40km-ra. Estatu Nagusiak Bonneauk kaleratu zuen, baita 8. zalditeria brigadaren komandantea ere.

Artikulu nagusia: «Mulhouseko bigarren gudua»

Hala ere, iparraldean Belgikako inbasioaren moteltzearen ondorioz, Frantziako mugan kokatutako alemaniar tropek alde egin behar izan zuten, Belfortetik Mulhouserako bidea aske utziz frantziarrak berriz ere saiatzeko. Lurraldeko tropek "Alsaziako Armada" izen berria jaso eta gero, Paul Pau jeneralak Bonneauren postua lortu zuen eta bigarren eraso bat garatu zuen Abuztuaren 14an. Iparrean Lorrenako guduari hasiera eman zitzaion egun berean, Belgikako fronteari arnasa hartzeko denbora emateko helburuarekin.

Frantziarrek 16an Mulhouseko kanpoaldera iritsi egin ziren, hiru egun geroago hiriaren zati gehiena hartuz. Alemaniar iheslariak Rhin ibaiaren beste aldera bultzatu zituzten eta guztira 3.000 gerra-preso hartu zuten. Joffre Mariskalak, fronte osoaren agintaria, erasoak aurrera jarrai zedin agindu zuen; hala ere, iparraldeko frontean jasotako porrot larriek 23an ofentsiba guztiz gelditzea eragin zuen. Are gehiago, 26an Mulhouse abandonatu zuten, Altkircherantz erretiratuz borroka gabe. Momentu hartan XVII Plana porrot totala izan zela argi gelditu zen eta Alsaziako Armada bertan behera geratu zen, tropa gehienak Marneko frontera mugitzean. Frantziarren kontrolpean geratu zen zati txikian, Thanngo hiria populamendu handiena izanik, Joseph Joffrek Azaroaren 24an bisitatzean haren esaldi famatua esan zuen "isilik zeuden biztanleen aurrean.[2]

« Je suis la France, vous êtes l’Alsace. Je vous apporte le Baiser de la France. »
Ni Frantzia naiz, zu Alsazia zara. Frantziako musua dakarkizuet.

Frantziar tropek ez ziren Mulhousen berriz sartuko 1918ko Azarora arte, gerra amaitu ondoren.

Galeren datu zehatzak ez izan arren, historialariek frantziarrek 130 gizon hil eta 200 desagertuta inguru jasan izan zutela uste dute; bestalde, alemaniarrek 150 hil inguru jasan izan zuten.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Herwig, Holger. (2011). The Marne, 1914: The Opening of World War I and the Battle That Changed the World. .
  2. (Ingelesez) Tuchman, Barbara. (2014). The Guns of August. Random House Trade.

Kanpo estekak aldatu