Ekialdeko Indar Alemaniar Guztien Komandante Gorena (alemanez: Oberbefehlshaber der gesamten Deutschen Streitkräfte im Osten), Ober Ost bezala ere ezaguna, Alemaniako Inperioko indar armatuetan goi mailako postua izan zen, baita lurralde okupatuei emandako izena ere, Lehen Mundu Gerraren ekialdeko frontean, Polonian izan ezik. Paul von Hindenburgek lehenengo eta Leopoldo Bavariakoa printzeak geroago gobernatu zuten, eta Lehen Mundu Gerraren amaieran erori zen, Alemaniar armadaren gainbehera eta altxamendu nazionalisten gorakadaren ondorioz.

Ekialdeko Indar Alemaniar Guztien Komandante Gorena
 Alemaniar Inperioa
Administrazioa
Izen ofizialaOberbefehlshaber der gesamten Deutschen Streitkräfte im Osten
HiriburuaKönigsberg
Deuseztapen data1919
Geografia
Koordenatuak52°13′59″N 21°01′12″E / 52.2331°N 21.02°E / 52.2331; 21.02
Demografia
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofizialaaleman

Lurraldearen zabalera aldatu

Gilen II.a, Alemaniako Kaiserrak Ober Ost-a 1914ko azaroan sortu zuen. Hasiera batean Paul von Hindenburgen agindupean egon zen, 1914ko abuztuan Tannenbergeko guduan garaipena lortu zuen jenerala. Jada 1914ko amaieran von Hindenburgek "heroi nazional" bihurturik zegoen, eta haren Ober Ost posizioaren izendapena prestigio pertsonalaren erakusgarria da. Kaiserrak Erich von Falkenhayn Mendebaldeko Estatu Nagusiaren burutik kendu zuenean, 1916ko abuztuan, Leopoldo Bavariakoak posizioa hartu zuen, Ekialdeko Frontearen Estatu Nagusiaren agintaria zen Max Hoffmannen gomendapenagatik.

1915eko urrirako Alemaniako Armada Inperialak Batzarreko Poloniako lur nahiko kontrolpean zituen erdialdeko Polonia administrazio zibil baten pean jartzeko. Ondorioz, Germaniar Inperioak Varsoviako Gobernu Nagusia ezarri zuen. Aldi berean, hegoaldean Austria-Hungariako Inperioak Lublingo Gobernu Nagusia sortu zuen, haiek okupatutako lurretan. Ober Ost gobernu militarrak Polonia erdialdetik ekialdera eta iparraldera konkistatutako eremuak bakarrik kontrolatu zituen handik aurrera. 1918ko martxoan Brest-Litovskeko Ituna sinatu ondoren, Alemaniako Inperioak Lituania, Letonia, Belarus, Polonia eta Kurlandia kontrolpean hartu zituen, guztiak Errusiar Inperioaren parte izan zirelarik.[1]

Gobernu politikak aldatu

Ober Ost-a oso modu zorrotzean eta askotan krudelean gobernatu zen. Mugimendu politikak (Verkehrspolitik) lurraldea banatu zuen, egungo antolaketa eta eredu sozial eta etnikoak kontuan hartu gabe. Barrutien arteko zirkulazioa debekatuta zegoen, merkatari askoren lanbidearekin akabatu zuena, eta inguruko auzoetako lagunei eta senitartekoei bisita egitea galarazi zuen. Era berean, lurraldea "Germanizatzeko" saiakerak egin ziren, instituzio alemaniarrak eta orokorrean Alemanen nagusitasuna finkatzeko helburuarekin. Honen adibide Ober Ostean zehar sortutako trenbideak izan ziren, alemaniarrak soilik erabili ahal zituztenak. Ikastolak sortu ziren baita, alemaniar irakasleek zuzendutakoak.[2]

Botere okupatzailearen administrazioak merkataritza, ondare eta finantzak erabat kontrolatzen zituen. Beraz, berehala bihurtu zen faktore ekonomiko garrantzitsu, kapital industrial nabarmenarekin eta independentzia egokiarekin. Haien helburu nagusietako bat herrialdearen ustiapen ekonomiko intentsiboa zen, baina baita giza baliabideena ere. Ohikoa zen laboreen eta ganaduaren uzta-eskaera bortitzak egitea, baina baita langileak bortxaz kontratatzea ere Alemaniako industrian, meategietan eta nekazaritzan lan egiteko. Hala ere, baliabide handiena Ludendorffek modu eraginkorrean ustiatu ezin zuena zen: bertako biztanleek ez zuten inolako interesik alemaniarren garaipena lortzen laguntzeko, gobernuan zeresanik ez baitzuten eta gero eta exijentzia eta zerga handiagoen mende baitzeuden.[3] Kaunasen ezarritako administrazio zentralak armadaren interesak politikaren interesen gainetik zeudela ziurtatzen zuen Ekialde Hurbileko estatu militarrean.

1915ean, Ekialdeko Frontean izandako arrakasta militarren ondorioz lurralde handiak Ober Ost-aren administraziopean geratu zirenean, Erich Ludendorffek, von Hindenburgen agintariordea, bere jurisdikziopean zegoen lurra kudeatzeko sistema berria osatu zuen. Von Hindenburg teknikoki agintean zegoen arren, Ludendorffek administrazioaren benetako kontrola zuela aipatu beharko liteke, Ober Ost-aren izkribuetan ikusi daitekeen bezala. Hamar funtzionario zeuden, bakoitza espezialitate batekin (finantzak, nekazaritza, etab.). Eremua Kurlandiako barrutian, Lituaniako barrutian eta Bialystok-Grodnoko barrutian banatuta zegoen, bakoitza barrutiko komandante batek gainbegiratuta. Ludendorffen asmoa gerra ostean Ober Ost lurralde kolonial bihurtzea zen, bere tropak finkatzeko eta Errusiatik etorritako errefuxiatu alemaniarrei babesleku bat emateko.[3] Ludendorffek Ober Ost-a berehala antolatu zuen, bere buruari eusten zion eskualdea izan zedin, bere elikagai guztiak haziz eta soberakinak Berlinera esportatuz.

Alemaniar administrazioa eta biztanleen arteko erlazioak aldatu

Komunikazio arazo handiak zeuden Ober Ost barruan. Goi klasekoen artean, soldaduek frantsesez edo alemaneraz hitz egin zezaketen, eta herri handietan, juduek alemanez edo yiddishez hitz egiten zuten, "alemanek nolabait ulertuko zutena". Hala ere, landa eremuetan eta nekazari populazioen artean, soldaduek lituanieraz, letonieraz edo polonieraz hitz egiten zuten interpreteengan laguntza lortu behar zuten.[4] Administrazio ahulak ez zituen hizkuntza arazoak konpontzen laguntzen, batzuetan 100 gizon baitziren soilik Luxenburgoren tamaina bezalako eremu zabaletan. Elizgizonak, batzuetan, ezinbestekoak izan ziren jendetzari mezuak zabaltzeko, hori baitzen populazioaren zati handi bati mezuak iristarazteko biderik sinpleena.Vagts izeneko ofizial-administrazaile gazteak apaiz baten sermoia entzun zuela kontatu zuen, zeinak bere kongregazioari ilundu ondoren ez ateratzeko, pistolak errenditzeko eta Boltxeebikekin erlaziorik ez izateko esan baitzion. Agindu guzti hauek Vagtsek apaizari eman zizkion, eta honek era eraginkor batean zabaldu zituen.[5]

Zatiketa administratiboa aldatu

 
Garaiko Ober Ost-aren mapa

Ober Ost-a hiru Verwaltungsgebiet-etan (lurralde administratiboak) banatua zegoen: Kurlandia (Kurland), Lituania (Litauen) eta Bialystok-Grodno. Bakoitza, Alemania bera bezala, barrutietan (Kreise), landa-barrutietan (Landkreise) eta hiri-barrutietan (Stadtkreise) banaturik zegoen. 108,808 km2-ko zabalera guztira. 1916ko amaieran populazioa 2.909.935koa zen.[6]

Gainbehera aldatu

Gerra amaitu eta inperioa erori zenean, alemanak Ober Ostetik erretiratzen hasi ziren, batzuetan modu zatikatu eta desantolatuan, 1918ko amaieran eta 1919ko hasieran. Compiègneko Armistizioan, 1918ko azaroaren 11an sinatutakoa, hala ezarri zen. Era berean, alemaniar unitateen atzerakada lurraldetako mugimendu nazionalistak bultzatu ziren, baita Boltxebikeen erasoak ere. Honek hurrengo urteetako konfliktuen oinarriak finkatuko zituen.

Alemania Naziaren politikarekin antzekotasunak aldatu

Lehen Mundu Gerran, Ober Osten politika eta suposizioetatik abiatuta, Alemania naziak Ekialdeko Europarekiko zituen plan eta jarreretara lerro bat jarrai daitekeela dio Gabrielius Liulevičius historialari lituaniarrak War Land on the Eastern Front: Culture, National Identity, and German Occupation in World War I liburuan. Bere argudio nagusia "tropa alemaniarrek Ekialdearekiko nazka garatu zutela, eta kaosak, gaixotasunek eta basakeriak astindutako eskualdea zela pentsatu zutela" da. Egitan lurra gerraren eraginak jasaten ari zuen populazioaren ezinegona errepresentatzen zuen soilik. Bere tesirako froga asko bildu dituen arren; gobernuaren dokumentuak, gutunak eta egunkariak alemanieraz eta lituanieraz, oraindik arazoak daude bere lanarekin. Adibidez, ez du asko esaten bertako biztanleek alemaniarren politikak jasotzeari buruz. Era berean, "ez du ia inolako ahaleginik egiten gerra-garaiko okupazio-politikak eta Ober Ost-eko praktikak Alemaniako itsasoz bestaldeko lurralde kolonialetakoekin erlazionatzeko".

Lehen Mundu Gerraren ondoren, Rüdiger von der Goltzek, Baltsiche Landeswehrraren agintari famatuak, "Finlandia, Baltikoko kanpaina eta ekialdeko galderak" gaiari buruz hitzaldi bira bat egin zuen. Munichen, Heinrich Himmler, agronomiako ikaslea, entzuleetako bat izan zen, eta honela idatzi zuen bere egunkarian 1921eko azaroaren 21ean: "Ekialdea da garrantzitsuena guretzat. Mendebaldea erraz hiltzen da. Ekialdean borrokatu eta bizi behar dugu." [7]

1939ko urriaren 7ko dekretu sekretuan; "Alemaniako herria sendotzeko", Hitlerrek "Ober Ost" terminoa erabili zuen Poloniako lurralde okupatuei buruz hitz egiteko. Dekretuaren bigarren sekzioak honela dio: "Poloniar lurralde ohi okupatuetan, Ober-Ost buru administratiboak Reichsführer SSri bere agindu orokorren arabera esleitutako eginkizunak betetzen ditu.[8] Ober Ost-eko administrazioko burua eta barruti militarretako administrazio-buruak dira exekuzioaren arduradunak." 1940ko uztailaren 21ean, Ober Osteko Estatu Nagusia "Gobernu Generalaren Komandante Militarra" (MiG) bihurtu zen.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. Figes, Orlando. (1997). A people's tragedy: the history of the Russian Revolution. Viking ISBN 978-0-670-85916-0. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  2. Stone, Norman. (1975). The eastern front 1914-1917. Scribner ISBN 978-0-684-14492-4. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  3. a b Koehl, Robert Lewis. (1953-10). «A Prelude to Hitler's Greater Germany» The American Historical Review 59 (1): 43.  doi:10.2307/1844652. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  4. Hirschfeld, Gerhard, ed. (2014-06-18). Enzyklopädie Erster Weltkrieg. utb GmbH ISBN 978-3-8385-8551-2. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  5. Vagts, Alfred. (21/1943). «A Memoir of Military Occupation» Military Affairs 7 (1): 16.  doi:10.2307/1982990. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  6. «Ober Ost ( Kurland , Litauen , Bialystok-Grodno) 1917» www.brest-litowsk.libau-kurland-baltikum.de (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  7. Franz-Willing, Georg. (1972). «Josef Ackermann: Heinrich Himmler als Ideologe. Verlag Musterschmidt, Göttingen 1970, 317 pp» Zeitschrift für Religions- und Geistesgeschichte 24 (3): 266–267.  doi:10.1163/157007372x00486. ISSN 0044-3441. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  8. «RKF-Erlaß 7.10.1939» web.archive.org 2004-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  9. «Bundesarchiv - Findmittelinfo» web.archive.org 2009-02-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).