Verdungo gudua Lehen Mundu Gerrako luzeena eta, Sommeko guduaren ondoren, bigarren latzena izan zen. 1916ko otsailaren 21etik abenduaren 18ra, Frantziako ipar-ekialdeko Verdun herriaren inguruan, frantziar eta alemaniar armadak elkarren kontra aritu ziren; guztira, 250.000 hildako eta 500.000 zauritu baino gehiago izan ziren.

Verdungo gudua
Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko Frontea
Frantziar lubaki bat
Data1916ko otsailaren 21a - abenduaren 18a
LekuaVerdun-sur-Meuse ( Frantzia)
Koordenatuak49°12′29″N 5°25′19″E / 49.2081°N 5.4219°E / 49.2081; 5.4219
EmaitzaFrantziar garaipena
Gudulariak
Frantzia Frantzia Alemania Alemaniar Inperioa
Buruzagiak
Philippe Pétain
Robert Nivelle
Erich von Falkenhayn
Indarra
30.000 soldadu (hasieran)
1.000.000 soldadu (amaieran)
150.000 soldadu (hasieran)
1.000.000 soldadu (amaieran)[1]
Galerak
377.000-542.000 (horietatik, 162.308 hil edo galdu ziren) 336.000-434.000 (horietatik 100.000 hildako)
Artikulu hau Lehen Mundu Gerrako guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Verdun».

Gudu horretan, Robert Nivelle frantziar komandanteak «Ez dira pasatuko!» («Ils ne passeront pas !») esaldi ospetsua erabili zuen.

Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Frontean kokatu zen gudua, eta azkenean frantsesak izan ziren garaile.

Gudua otsailaren 21ean hasi zenean, frantses armadak 30.000 lagun inguru zituen Verdunen; alemanak, ostera, 150.000 lagun inguru. Armaz ere frantsesak hasieran gutxiago ziren, baina gudua aurrera joan ahala, gauzak aldatu egin ziren, eta amaieran, bai frantsesak, bai alemanak milioi bana lagun ziren borrokaldietan: frantsesek 377.000-542.000 lagun galdu zituzten denera (162.308 gutxienez hilda edo galduta); alemanek 336.000-434.000 lagun galdu zituzten, 100.000 inguru hilda.

Borrokaldiak egin ziren eremuetan, soldadu ezezagunen omenezko oroigarria eraiki zuten. Izan ere, nahasita zeuden, eta ezin izan zituzten identifikatu.

Aurrekariak eta gudua

aldatu

Verdungo lurraldea menderaezina izan zen historian zehar, hasi Atilaren garaietatik eta Frantzia-Prusia Gerrara arte. 1914. urtean zeharo gotortuta zegoen eta artilleria-baliabideak zituen: ikurra zen. Hala ere, Lehen Mundu Gerraren hasieratik, alemanen taktika frantses armada zeharo ahultzea zenez, 1916. urterako frantsesek Verdungo gotorlekua ahulduta zeukaten. Nolanahi ere, alemanek 1916. urteko otsailaren 12an erasoa jotzeko asmoa bazuten ere, astebete atzeratu behar izan zuten, eguraldi txarrarengatik. Tarte horretan, frantsesek indarrak eskuratzeko beta izan zuten, eta baliabide berriak heldu ahala, gudua luzatzen joan zen.

Bien bitartean, aliatuek Sommeko guduari ekin zioten 1916. urteko uztailaren 1ean, eta alemanek baliabideak Verdundik Sommera bidali behar izan zituzten. Gudu hura garailerik gabe amaitu zen, baina Lehen Mundu Gerrako odoltsuena izan zen. Horren ondorioz, 1916. urtearen amaierarako armada alemana ahituta zegoen, eta frantsesek kontraeraso bortitzak jo zituzten. Alemanek ez zuten frantses armada zeharo ahultzeko helburua lortu, elkarri min handia egin zioten arren. Frantsesen irudimenean, Verdungo gudua euren lurraldearen defentsaren ikur bihurtu zen. Alemanentzat, Verdun gune estrategikoa zen, baina Frantziako kamioi-garraioa Alemaniako trenbide bidezkoa baino eraginkorragoa izan zen une horretan.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu