RMS Lusitania
RMS Lusitania, Leonard Peskett ontzi arkitektoak diseinatu eta Eskoziako Clydebank hiriko John Brown & Company ontziolan eraikitako transatlantiko bat izan zen. 1907ko abuztuaren 26an Liverpool hiriko Cunard Line ontzi konpainiaren zerbitzuan jarri zen. Izena Antzinako Erromako Lusitania probintziaren omenez ipini zioten. 1907-1911 artean RMS Mauretania transatlantikoarekin batera munduko ontzi handienak izan ziren, White Star Line ontzi konpainia lehiakideak RMS Olympic (1911) eta RMS Titanic (1912) trasatlantikoak itsasoratu zituen arte.
RMS Lusitania | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | John Brown & Company |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ekoizpen-lekua | Clydebank |
Historia | |
Gila jartzea | 1904ko abuztuaren 17a |
Uretaratzea | 1906ko ekainaren 7a |
Zerbitzuaren hasiera | 1907ko abuztuaren 26a |
Lehen bidaia | 1907ko irailaren 7a |
Naufragioa | 1915eko maiatzaren 7a |
Kudeatzailea | Cunard Line (en) |
Erregistro-herrialdea | Erresuma Batua |
Kokapena | |
Koordenatuak | 51°24′45″N 8°32′52″W / 51.4125°N 8.5478°W |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 18,4 () × 26,52 () × 239,8 () m |
Erruna | 26,7 m |
Zingoa | 18,4 m |
Masa | 44.060 t |
Tona-brutoak | 31.550 |
Potentzia | 76.000 Zp |
Abiadura | 25 kn |
Edukiera | 3.125 |
Identifikazioa | |
Berezko-portua | Liverpool |
Lehen Mundu Gerran, Alemaniak Erresuma Batuaren aurka itsaspeko gerra burutzen ari zenean, 1915eko maiatzaren 7an eta Irlandako Old Head of Kinsale lurmuturraren parean, SM U-20 U-Bootak Lusitania ontzia identifikatu eta torpedeatu zuen, ondorioz bertan zihoazen 1.959 bidariatietatik 1.198 hil ziren. Tragedia honek munduan ohiartzun handia izan eta jende asko Alemaniaren aurka jarriarazi zuen. Gainera, ordurarte neutral mantendu ziren AEBak gerran sartzera ere bultzarazi zuen, Entente Hirukoitzarentzat ere erreklutamentuaren ikur bilakatu zen.