Ehun Eguneko ofentsiba

Ehun Eguneko Ofentsiba (1918ko abuztuaren 8tik azaroaren 11ra) Lehen Mundu Gerra amaitu zuen eraso Aliatua izan zen. Mendebaldeko Frontean Amienseko guduan (abuztuak 8 – 12) hasita, aliatuek Alemaniako Armada Inperialari atzera eragin zioten, Udaberriko Ofentsiban (Kaiserschlacht) lortutako lurrak askatuz.

Ehun Eguneko ofentsiba
Irudia
Map
MotaErasoaldi
Honen parte daMendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran
Denbora-tarte1918ko abuztuaren 8a - 1918ko azaroaren 11
Data1918ko azaroaren 11
KokalekuPéronne
Amiens
Mons
HerrialdeaFrantzia
Parte-hartzaileak

Alemaniarrek Hindenburg lerrora atzera egin zuten, esparru gotortua, baina Aliatuek zenbait garaipen lortu zituzten, irailaren 29an Saint Quentin kanaleko gudutik hasita. Porrot militar jarraituek, Alemanian gertatu zen Azaroko iraultzarekin batera, Estatu Nagusiari armistizioa eskatzera behartu zuen 1918ko azaroak 11n, gerra garaipen Aliatuarekin amaitu zuena. "Ehun Eguneko Ofentsiba" terminoak ez du eraso edo estrategia zehatzik aipatzen, baizik eta aliatuen garaipen segida azkarra, denbora esparru zehatz batean eman zena.


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.