Mamma Mia! filma, izen bera duen musikalean oinarrituta dagoen 2008ko filma da. Phyllida Lloydek zuzendu zuen eta Benny Andersson eta Bojörn Ulvaeusek idatzi zuten. Musikala hamarkada bal lehenago sortu zuen Catherine Johnsonek. Bai pelikula eta baita musikala ere ABBA talde suediar famatuaren abestietan oinarrituta daude.

Mamma Mia! (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2008
IzenburuaMamma Mia!
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
greziera
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Alemania
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, musika-filma eta komedia musikala
Iraupena108 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaMamma Mia! (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaMamma Mia! (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Grezia eta Lloyd's building
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Phyllida Lloyd
Gidoigilea(k)Catherine Johnson
Antzezlea(k)
Meryl Streep (Donna Sheridan (en) Itzuli)
Amanda Seyfried (Sophie Sheridan (en) Itzuli)
Pierce Brosnan
Colin Firth
Stellan Skarsgård
Julie Walters
Christine Baranski
Dominic Cooper
Philip Michael (en) Itzuli
Juan Pablo Di Pace (en) Itzuli
Rachel McDowall (en) Itzuli
George Georgiou (en) Itzuli
Benny Andersson
Björn Ulvaeus
Rita Wilson








[[Kategoria:Philip Michael (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Juan Pablo Di Pace (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Rachel McDowall (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:George Georgiou (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


Ekoizpena
EkoizleaGary Goetzman
Judy Craymer (en) Itzuli

[[Kategoria:Judy Craymer (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaPlaytone (en) Itzuli
[[Kategoria:Playtone (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaBenny Andersson
Björn Ulvaeus
Tom Hanks
Rita Wilson
EdizioaLesley Walker (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaStig Anderson
Argazki-zuzendariaHaris Zambarloukos
Jantzi-diseinatzaileaAnn Roth
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaGrezia

mammamiamovie.com
IMDB: tt0795421 Filmaffinity: 336014 Allocine: 125562 Rottentomatoes: m/mamma_mia Allmovie: v385390 TCM: 650316 Metacritic: movie/mamma-mia! TV.com: movies/mamma-mia Netlix: 70097579Edit the value on Wikidata
kronologia
Mamma Mia! (filma) Mamma Mia! Here We Go Again (en) Itzuli

Pelikula Universal Studiosek produzitu zuen Tom Hanks Playtone eta Littlestar konpainiekin batera. 2008ko ekainaren 3an estreinatu zen Londresen, uztailaren 3an estreinatu zen Grezian eta uztailaren 18an Amerikako Estatu Batuetan.

Meryl Streep da pelikula musikaleko protagonista nagusia eta Donna Sheridanen papera egiten du. Donnaren alabaren papera, hots, Sophieren papera Amanda Seyfriedek antzezten du. Gainera, pelikulan ere Pierce Brosnan, Colin Firth, eta Stellan Skarsgårdek parte hartzen dute. Haiek Sam, Harry eta Billen paperak egiten dituzte, eta Sophiren aita nor den jakin nahiko dute, horietako bat baita.

Sinopsia aldatu

Sophie Sheridan (Amanda Seyfried) bere ama Donnarekin (Meryl Streep) batera bizi da beraiena den eta nahiko kaskar dagoen greziako irla bateko hotel batean. Sophiek hogei urte ditu eta bere mutil-lagunarekin, Skyekin (Dominic Cooper) ezkonduko da. Arazo bakarra dago: Sophiek ez du bere aita ezagutzen bere amak sekula ez duelako horretaz hitz egin.

Ezkondu baino lehen Sophiek bere amaren egunerokoa topatzen du eta bertan bere aita izan zitekeen hiru gizonen izenak topatzen ditu. Bere amari ezer ez esan gabe, hirurak gonbidatzen ditu ezkontzara.

Egoera ankaz gora jartzen da Sam Carmichael (Pierce Brosnan), Harry Bright (Colin Firth) y Bill Anderson (Stellan Skarsgård) irlara iristen direnean eta Sophie eta batez ere Donnarekin topatzen direnean. Donnak ezin du sinetsi gertatzen ari dena eta egoerari aurre egiteko bere bi lagun minen laguntza izango du: Rosie (Julie Walters) eta Tanya (Christine Baranski).

Denen artean Sophieren benetako aita nor den argitzen saiatuko dira, bere ezkontza egunean aldarera nork eramango duen jakiteko.

Produkzioa aldatu

Pelikulak kanpoaldeko eszena ugari ditu eta horietako gehienak Skópelos eta Skiathos Greziako irletan filmatu ziren. Barrukaldeko eszenak, ordea, Erresuma Batuan, Londresen kokatzen diren Pinewood Studiosetan grabatu ziren, zehazki 007 estudioan. Estudioan grabatzeak abantaila asko ditu, besteak beste, argiaren intentsitatea eta kolore tenperatura kontrolatu ahal izatea. Gainera, bertan kokatuak zeuden filmaren produkzio bulegoak.

Mamma Mia! filmaren lehen aurrerapena 2007ko abenduaren 10eko astean izan zen "Entertainment Tonight" programan. 2008ko urtarrilean Interneten zegoen ikusgai. Pelukularen trailer osoa jatorrizko hizkuntzan kalitate onean filmaren webgune ofizialean dago eskegita.

Publizitatea aldatu

Pelikularen publizitate kanpaina Universal Studiosek eta Playtonek egin zuten. Kanpainarako bederatzi poster egin zituzten, horietako zortzi estatu batuarrak ziren eta bakarra frantziarra. Kanpainak ere bost trailer ezberdin izan zituen, bi formatu laburra izan zuten eta beste hiruak zinema aretoetan proiektatzeko egin ziren.

Mamma Mia! filmaren publizitate kanpainarekin ABBA taldeko lau kideak batzea lortu zen. 20 urteren ostean, berriro ere ABBA taldeko lau kideak publikoki batera ikusi ahal izateko aukera egon zen.

Sailkapena aldatu

Filmak kategoria ezberdinak ditu herrialdearen arabera. Estatu Batuetan PG-13 bezala dago sailkatuta; Mexikon ordea B sailkapena du, pelikulan konnotazio sexuala duten hainbat komentario direla eta; Irlandan, azkenik, PG sailkapena du helduentzako lengoaia erabiltzeagatik.

Estreinaldia aldatu

Mamma Mia! Londresen estreinatu zen 2008ko ekainaren 30ean, eta hiru egun geroago estreinu alternatibo bat egin zuten uztailaren 3an Grezian. Suediako estreinaldian ABBA taldeko kideak, hau da, Anni-Frid Lyngstad, Agnetha Fältskog, Björn Ulvaeus eta Benny Andersson berriro ere batera agertu ziren hogei urteren ostean. 1986an ikusi zitzaien azkenekoz argazki batean ABBA tadeko kide guztiak batera.

Hauek dira beste hainbat herrialdeetako estreinaldi datak:

Fecha País
2008ko ekainak 30 Erresuma Batua
2008ko uztailak 3 Grezia
2008ko uztailak 9 Islandia
2008ko uztailak 10 Australia, Filipinak, Belgika eta Norvegia
2008ko uztailak 11 Suedia
2008ko uztailak 16 Amerikako Estatu Batuak
2008ko uztailak 17 Alemania eta Hungaria
2008ko uztailak 18 Austria, Kanada, Estonia eta Finlandia
2008ko uztailak 23 Kolonbia y Maroko
2008ko uztailak 30 Egipto
2008ko uztailak 31 Israel
2008ko abuztuak 8 Espainia
2008ko abuztuak 14 Txekia
2008ko abuztuak 15 Brasil
2008ko abuztuak 30 Argentina
2008ko abuztuak 23 Taiwan
2008ko irailak 12 Mexiko eta Polonia
2008ko irailak 10 Frantzia eta Belgika
2008ko irailak 11 Hong Kong
2008ko irailak 18 Singapur eta Malasia
2008ko irailak 25 Errusia
2008ko urriak 3 India eta Italia
2008ko urriak 9 Txile
2008ko urriak 13 Peru
2008ko urriak 24 Venezuela
2009ko martxoak 21 Japonia

Aktoreak aldatu

  • Meryl Streep: Donna Sheridan da, Villa Donna hotelaren jabea da, Sophieren ama, eta Tanya eta Rosieren lagunik hoberena. Gaztea zenean Sam, Harry eta Billekin amodio istorio bat izan zuen.
  • Amanda Seyfried: Sophie Sheridan da, Donnaren alaba, eta Skyen ezkongaia da.
  • Pierce Brosnan: Sam Carmichael da, New Yorken bizi den arkitektoa da, eta Sophieren aita izan daiteke.
  • Colin Firth: Harry Bright da, Britainia Handiko bankari bat da, eta Sophieren aita izan daiteke.
  • Stellan Skarsgård: Bill Anderson da, idazle eta marineal Suediarra da, eta Sophieren aita izan daiteke.
  • Julie Walters: Rosie Mulligan da, neskazaharra da, errezetak idazten ditu eta Donnaren lagun mina da.
  • Christine Baranski: Tanya Chesham-Leigh da, diruduna den emakumea da, hiru aldiz dibortziatu da eta Donnaren lagun mina da.
  • Dominic Cooper: Sky da, Gerizar gaztea eta Sophieren ezkongaia da.
  • Ashley Lilley: Ali da, Sophieren laguna.
  • Rachel McDowall: Lisa da, Sophieren laguna.

Sariak aldatu

Mamma Mia! filma Adapt Awards 2008: 1st semester-etan bi izendapen izan zituen "pelikula onenaren" sarira Illuminati, The Dark Knight y The Mummy: Tomb of the Dragon Emperor filmekin batera, baina galtzaile izan zen, bigarren postuan geratuz The Dark Knighten atzetik. "Pelikula erromantiko onenaren" sarirako izendapen bat lortu zuen, eta azken hau irabazi zuen Step Up 2: The Streets, 27 Dresses eta Chapter 27 pelikulak garaituz.

Urrezko Globo Sariak aldatu

2008ko Urrezko Globoetako 66. edizioan hainbat izendapen izan zituen baina ez zuen saririk lortu:

Urtea Saila Aktorea Emaitza
2008 Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala Hautagaia
2008 Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala Meryl Streep Hautagaia

Musika aldatu

Soinu banda aldatu

Pelikula honetako soinu banda Mamma Mia! musikaleko kantak dira, guztiak ABBA talde suediarraren kantak dira.

Artikulu nagusia: Mamma Mia! The Movie Soundtrack Featuring the Songs of ABBA

Kantak eta interpretazioak aldatu

Izenburua Interpretazioa
1
I Have A Dream Sophie
2
Honey, Honey Sophie, Ali eta Lisa
3
Money, Money, Money Donna eta Tanya
4
Mamma Mia Donna
5
Chiquitita Tanya eta Rosie
6
Dancing Queen Donna, Tanya eta Rosie
7
Our Last Summer Sophie, Sam, Harry, Bill eta Donna
8
Lay All Your Love On Me Sky eta Sophie
9
Super-trouper Donna, Tanya eta Rosie
10
Gimme! Gimme! Gimme! (A Man After Midnight) Guztiak batera
11
The Name Of The Game Sophie
12
Voulez Vous Guztiak batera
13
S.O.S. Sam eta Donna
14
Does Your Mother Know? Tanya eta Pepper
15
Slipping Through My Fingers Donna eta Sophie
16
The Winner Takes It All Donna
17
I Do, I Do, I Do, I Do, I Do Sam, Donna eta emakumeak
18
When All Is Said And Done Sam, Donna eta besteak
19
Take A Chance On Me Rosie, Bill eta Harry
20
I Have a Dream Sophie
23
Waterloo Guztiak batera
24
Thank You For The Music Sophie

Kritika aldatu

Filmak oso kritika onak jaso zituen. Besteak beste, kritiko askok Meryl Streepen antzezteko eta aldi berean abestu eta dantzatzeko gaitasuna mirestu zuten. Pole kritikoak esan zuen: pelikula "barregarria, ederra eta azkarra da, aktore guztiek oso ondo egiten dute, baita abestu ere". Gainera, 5 izarretatik 4 izarrekin sailkatu zuen pelikula. Hollywood Reportereko Ray Bennet kritikoak bestalde, Mamma Mia! udarako pelikularik dibertigarriena zela esan zuen. Box Office Magazineeko Richard Mowe kritkoak pelikula "bikaina" zela esan zuen Across the Universe eta Mouling Rouge bezalako filmen maila berean jarriz. Azken honek ere, 4 izarrekin sailkatu zuen filma. NewsBlaze aldizkariko kritikaria den Praire Millerek esan zuen antzezpen guztiak bikainak zirela eta Meryl Streep 15. aldiz Oscar sarietarako hautagai bezala egongo zela.

Yahoo! Summer Movie Guide-en pelikulak WALL·E 1. postutik kendu zuen maiatzaren 10eko astean. Mamma Mia! filma gainera, lehen postura iristen zen bostgarren pelikula izan zen The Dark Knight, Iron Man, Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull eta WALL•Eren atzetik.

Diru-sarrerak aldatu

Pelikula Grezian kokatzen da eta bertan estreinaldi alternatibo bat egin zuten. Herrialde honetan 1.602.646 dolar jaso zituen estreinaldi astean soilik eta zinema aretoetan lehen postura iritsi zen. Erresuma Batuan ere lehen astean pelikularik ikusiena izan zen lehen postura iritsiz eta postu horretan mantendu zen bi asteetan zehar. Mamma Mia! filma lehen postura iritsi zen 12 herrialdeetan gutxienez, eta mundu mailan 609.841.637 dolar baino gehiago lortu zituen. Estatu Batuetan 144.130.063 dolar eskuratu zituen pelikulak. Gaur egunera arte, pelikula musikalik errentagarrienetarikoa izan da eta zinemaren historian diru ia gehien jaso duen pelikula musikala da. Pelikulak 52 milioi dolarreko aurrekontua izan zuen eta diru sarrerak mundu mailan esan bezala 600 milioi dolarretakoak izan ziren, eta horri kritikaren txaloak eta DVD salmentan izan zuen arrakasta batu behar zaio.

Bigarren zatia aldatu

Mamma Mia! filmak bigarren zati bat izango du 2018ko udaran: Mamma Mia, Here We Go Again. Inork ez zuen horrelakorik espero, baina Universal Studioesek jakitera eraman duenez bigarren zati hau 2018ko uztailaren 20an estreinatuko da, lehen pelikulak 10 urte bete eta bi egunetara zehazki. Bigarren zati honetan, lehen pelikulan izandako aktoreak ikusteko aukera izango dugu, hala nola, Meryl Streep, Pierce Brosnan, Colin Firth, Amanda Seyfried eta Stellan Skarsgård. Dena den, pelikula berrirako aktore berriak ere egongo dira.

Lehen pelikula Phyllida Lloydek zuzendu bazuen ere eta izugarrizko arrakasta izan bazuen ere, Universal etxeak beste zuzendari bat aukeratu du bigarren zatirako: OI Parker. Parkerrek The Best Exotic Marigold Hotel filma zuzendu zuen eta arrakasta handia izan zuen zinema aretoetan, horregatik eman diote Mamma Mia, Here We Go Again zuzentzeko eginkizuna.

Pelikula Hollywoodeko zineman "fast track" bezala ezagutzen den sailkapenean kokatua du Universalek. "Fast track" delakoa film bat era azkar batean egiteko prozesua dela esan genezake, batez ere, publikoaren eskariari edo nahiari aurre egiteko. Hamar urte asko badirudite ere, ez da hainbeste, kontuan izanda pelikulak dituen arrakastarako ezaugarrien artean ABBA taldearen kantak dituela, eta kanta horiek ere bigarren zati honetan egongo direla.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu